(Aurtengo oilasko biltzaileen talde Aizarnako plazan.)
|
1. (Begira aurten nolako astoa erabili duten bildutako oilaskoak garraiatzeko)
|
(Aizarnako jubilatuak hamaiketakoa egiten herriko plazan)
|
(Ume jolasak herriko jaietan)
|
Aizarnako zinegotzia ikusten da Udaletxeko balkoian suziriak botatzen ari den gazteari begira, eta ekintza honek eman zien hasiera Aizarnako jaiei.
|
Aurten lepo-zapi ugari ikusi dira Aizarnako jaietan. Ohitura handia da jaietan apaingarri hauek janzteko, baina Aizarnakoak aldarrikapen batekin ikusi dira ( Elkartea zabalik, herria bizirik ! ) Lepo-zapia lotuta duen neska bati, aurreskua dantzatzen ari da gaztea.
|
Aurtengo Amabirjinak ospatu nahi dituenak ez du ekintza faltarik izango Aizarnan. Egitarauan ikusten denez lau egunetan jarraian gozatzeko aukera izango da bertan. Jai giroa gustuko duen guztiei, gonbidapena luzatzen diet, jaiekin gozatuaz auzo polit hau ezagutzeko. ( EGITARAUA)
|
Aurtengo Amabirjinak ospatu nahi dituenak ez du ekintza faltarik izango Aizarnan. Egitarauan ikusten denez lau egunetan jarraian gozatzeko aukera izango da bertan. Jai giroa gustuko duen guztiei, gonbidapena luzatzen diet, jaiekin gozatuaz auzo polit hau ezagutzeko. ( GAZTE EGUNAREN EGITARAUA)
|
Aizarnako gazte honek ere lehia berean hartu zuen parte eta benetako ardurarekin ikusten da argazkian bakailaoa mugitzen, baina hau ere ez zen iritsi finalera. Gaztea izanik, amak prestatutakoa jateari utzi eta etxean gehiagotan prestatzen badu lortuko du honek ere sukaldaritzan maila hobea. ( Ander Bergara lehiaketan )
|
San Ignazio jaietan eta plaza nagusian ospatzen den lehiaketan hartu zuen parte hirukote honek.Lehia honek parte hartze ugaria izan zuen eta zenek bakailao gozoen prestatu zuen helburu. Nahiz eta prestatu zuten bakailaoak itxura ederra izan, ez ziren finalean sartu, beraz jarrai egin behar entrenatzen eta iritsiko da eguna. ( Tomas, Mikel eta Segundo bakailaoari begira..)
|