Abustuko albisteak irudiak lagun dituela.
Ezkutuko altxorrak egitarauaren barruan, ermitarako bidean
|
Ezkutuko altxorrak, egitarauaren barruan Aizarnako eliza eta bere artelanak ezagutzeko talde polita osatu da herriko plazan eta bai egoki azaldu ere Vicente Davila historian adituak. Ondoren Santa Engrazia ermita ere bisitatu dugu eta erloju zaharraren berri ere azaldu digu Elosua jaunak. Ibilaldi polita eta denak gustura gelditu dira ikusi dutenekin, Aizarnak asko badauka erakusteko. Eskarrikasko eman behar Vicente Davilari egiten duen lan polit honengatik.
|
Ezkutuko altxorrak-2
|
Ezkutuko altxorrak-1
|
Aurtengo abuztuan Aizarnatik irten gabe dabiltza kayuak, badirudi bizi lekua bertan finkatu dutela. Belarra moztu bezain azkar kokatzen dira zelaietan zomorro bila. Itsasoko hegaztiak dira, baina gero eta urrunago ikusten dira itsas ertzetik. Badirudi lurrean ere ondo moldatzen direla.
|
Koronabirusa dela eta, aurtengo abuztuan ez ditugu Amabirjinak ospatuko Aizarnan. Egoera honetan bakoitza bere familiarekin ospatzea da seguruena, jende multzo handien artean ibiltzeak ez baitdu zentzurik, kutsadura zabaltzen laguntzen duelako. Oilaskoak neurri hau hartzearekin gustura izango dira. Argazkia 15/08/2019
|
Koronabirusa dela eta, aurtengo abuztuan ez ditugu Amabirjinak ospatuko Aizarnan. Egoera honetan bakoitza bere familiarekin ospatzea da seguruena, jende multzo handien artean ibiltzeak ez baitdu zentzurik, kutsadura zabaltzen laguntzen duelako. Oilaskoak neurri hau hartzearekin gustura izango dira. Argazkia 15/08/2020
|
Udaletxeko ondare eta kultura sailak, Aizarnako ondarea zaintzeko egiten ari den ahaleginetan, dorrean dagoen erlojua zaharberritzeko egitasmoa jarri du martxan. Zaharberritze lanak auzolanean egitea da helburua, eta ateak irekita daude proiektu honetan parte hartu nahi duen edonorentzat. Aizarnak aspaldidanik merezi izan duen proeiktua da hau. Erlojua dorrean dena erdoiltzen ari da, eta orain dugu aukera egoera horretatik ateratzeko. Ea denon artean lortzen dugun, Aizarnak merezi du eta.
|