Eskolako haur eta gurasoak irten dute aurten ere etxez-etxe kantari, eta egun berezi hau alaituaz gain,lortzen duten dirua guraso elkartean beharretarako erabiltzen dute.(Gabon eguneko irudia da hau.)
|
Meritua ez dakit zenek duen, taloak egiten ari den guraso honek edo bestela erretzen dago sekretua, dena dela talo gozoak egitea lortu zuten.
|
Aizarnan ere ospatu dugu Santo Tomas egunari dagokion feria eta bertara hurbildu zen guztiak izan zuen talo txistor eta ogitartekoekin gozatzeko aukera.Guraso elkarteko kideak prestatu zuten postua trikiti eta guzti, hemen prestatu zituzten talo eta ogitartekoei esker egin genion aurre giro hotz eta traketsari. (Argazkian, guraso elkarteko kideak ikusten dira lanean, haurra taloa noiz iritsiko zain dutela)
|
Beste liburu bat idatzi berria du Aizarnako Jesus Egigurenek, aurkezpena Kursal Jauregian egin du eta jende multzo handi bat hurbiltzea lortu zuen bertara. ETA erakundearekin izan zituen hartu-emanak azaltzen dituenez interes handia sortu duen liburua da oraingoa, beraz merezi du irakurtzea. Jesus Egiguren,Luis Rodriguez Aizpeolea eta Iñaki Gabilondo ikusten dira aurkezpeneko argazkian.
|
Urak bere bidea behar du eta zuhaitzari ez dio lekurik utzi nahi,.baina honek ere baditu bere baliabideak begira nola dagoen zutik..( Elarraitz errekan atera nuen argazkia hau.)
|
Ramon Mendiburu txirrindulari ohia bazter asko ikusitakoa da txirrindu gainean eta antolaketan ere bai, baina Aizarna ez zuen asko ezagutzen eta Luis Ansoalde eta Jabier De Los Mozos lagunekin etorri zen bailara ezagutzera. .Granada jatetxean amuarrain goxoak jan eta ondoren bailara ondo ikusteko aukera izan zuten .Oso gustura joan ziren hirurak, Aizarna eta bere inguruekin gozatu ondoren. (Baserri bertsolaria jaio zen etxean eta beraren oroitzapenaren azpian atera genuen argazki hau.)
|
Ramon Mendiburu txirrindulari ohia bazter asko ikusitakoa da txirrindu gainean eta antolaketan ere bai, baina Aizarna ez zuen asko ezagutzen eta Luis Ansoalde eta Jabier De Los Mozos lagunekin etorri zen bailara ezagutzera. .Granada jatetxean amuarrain goxoak jan eta ondoren bailara ondo ikusteko aukera izan zuten .Oso gustura joan ziren hirurak, Aizarna eta bere inguruekin gozatu ondoren. (Granada jatetxean amuarrainak jan ondoren ateratako argazkia.)
|