Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Abenduko irudiak ( 2012)

Soro peri egunean ospatu ziren  herri kiroletan hiru talde aritu ziren  leian, Zestoa,Akua eta Aizarna. Aizarnako taldea ikusten da argazkian. Argazki makinarekin huts egite bat izan nuen eta  ez dira irten oso egokiak...  ( 1 ).

 (Argazkia Uztarria aldizkari digitaletik kopiatuta.) Joxe Agirreren omenez doa  argazki hau. Gure herriko plazan bertso saio ugari egin zuen  gizon honek  eta emaztea  Aizarnako Igartza baserrikoa zuen. Goian bego.

Santo Tomas egunari dagokion txistor festa, Aizarnako ikasleen guraso elkarteak antolatuta. Taloa txistorra sagardoa eta giro bikaina argazkian ikusten den bezala. Merezitako erantzuna izan zuen talde honek.Talde aktiboa dugu hau.

Guraso elkarteko kideak eta beren haurrak ikusten dira argazkian Gabon eskean. Gabon eskea taldeak dituen diru beharretarako, horrez gain egun berezi honetan alaitasuna ere jartzen dute herrian. ( 1 )

Zumarragako Santa Luzi  ferian saltoki bat baino gehiago ikusi ditut   artileekin egindako galtzerdiak saltzen. Berriz  erabiltzen hasiko ote gara?. .  Lantegi hau ezagutu nuen haurtzaroan eta artilearekin egindakoak galtzerdi ugari jantzi ere bai, baina gaur egun nahiago ditut termikoak.  Horrek ez du esanahi artilea txarragoa denik.

Etumeta aldean dagoen  pagadi honetan  perretxiko ugari irteten du, nik ez nuen bate aurkitu eta  argazkiarekin konformatu behar.

Zestoako pelotalekuan Aizarnako taldea ikusten da lanean. Sailkapena:  Akua lehen Aizarna bigarren  eta Zestoa hirugarren. Aizarnakoak kirolari onenak, baina trontza berria erosi beharrean daude. Argazki makinarekin huts egite bat izan nuen eta  ez dira irten oso egokiak.( 2 ).

 "SARA SENDABELARRAK" izenarekin jarri zuen postuari begira egon nintzen Azpeitiko Santo Tomas egunean. Aizarnako neska honek  sendabelarrekin egindako baltsamo eta artisau produktu ugari zituen salgai azoka honetan, esan behar eskarmentu handia duela ofizio honetan.  Gaixotasunari aurre egiteko produktu hauek erosi nahi dituenarentzat hemen bere helbidea. TF.943148126.  saraletamendia@hotmail.com

  Aizarnako trikitilari hauek, nola ez dute ba alaituko herriko giroa!!!. ( 2 )

Abenduko  lehen egunetan  gailurrak zuritu  ditu elurrak. Errezil bailara eta Ernio gailurra ikusten dira argazkian.