Iritsi da Aizarnara Olentzero. Astoan erregalo ugari ekarri dituela ematen du, aurten Aizarnako haurrak seguru erregalu ugari jasoko dituztela.
|
Olentzero eta Mari Domingin eskola aurrean.
|
Ezkerretik hasita: Iturbide, J.M. Elorza, Maltzeta, Otola eta iturbide. Hiru soinujole eta bi panderista Aizarnako plaza alaitzen. Lortu berria dudan argazki hau, aurrerantz argazki zaharren atalean izango da ikusgai.
|
Olentzero Aizarnara sartzen astoan erregaluak dituela.
|
Julian Elorza Badiola eta J.M. Elorza Badiola, bi anai hauek soinua benetan maite zuten. Julian erromerietan soinujole ibilitakoa zen; Txikierdi, Iturriotz, Ugaldetxo eta abar, J,M beste anaia afizioz jotzen zuen soinua. Biak Aizarnakoak eta herrian ere ezagunak ziren soinujole bezala. Julian ezkerrean ikusten da eta eskuin aldean J.M. Lortu berria dudan argazki hau, aurrerantz argazki zaharren atalean izango da ikusgai.
|
Aizarna Eguberrietan, argiekin apainduta.
|
Argazkiak dena esaten du.
|
Abenduko argazki bat (2011)
|
Abendua, haurrentzako urte garai pozgarria, Olentzero, jaiotza, zuhaitz koloretsuak, oporrak eta kaleak argi politekin apainduta ikusten dituzte. Opari faltarik ere ez dute izaten gure lurraldean behintzat, beraz gozatu dezatela, haurrak pozez ikustean gurasoak ere alaitu egiten dira eta. Badira urte garai hau ez ospatzeko aldarrikatzen ari direnak ere, errespetu osoa beraientzat, baina nire ikuspegitik urte garaia egokia da ospatzeko, beti ere kontsumo arduratsu baten barruan alegia.
|