Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Abendua Aizarnan.

Koro Easoko Gregoriano taldea.( 1 )
Koro Easoko Gregoriano taldea.( 1 )
 Aizarnako   organo zaharrak duen doinu goxo eta lasaigarria entzuteko aukera  paregabea izan genuen  igandean urtea amaitzeko. Organo zahar honen doinu gozoak gozatu zituen bertara hurbildu zirenen belarriak. Kontzertu bikaina benetan, Ana Belen Garzia eta koro Easo Gregoriano taldeak eskaini zuena.

Kontzertua (1)
Kontzertua (1)
 Gipuzkoako kluben arteko eskuz banakako txapela lortu du Aimar Egigurenek Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Kadeteen mailako final  honetan erraz gainditu du,  Lazkaoko Lapke pilota elkarteko Xabier Naldaiz. Txapel honekin aurrera  jarraitzeko animo paregabea izango du seguruenik.  Zorionak.

Ana Belen Garcia organo-joleak, Easo Kapera Gregorianista taldearekin batera,  kontzertu bikain bat eskaintzeko asmotan da   Aizarnako eliza nagusian. Urtea ondo erlaxatuta amaitzeko aukera paregabea eta ondo amaitzen badugu  hasi ere berdin egingo dugu. Xarma berezia duen organo zahar honekin batera,  Gregoriano kantuak ere  entzungo ditugu eliza polit honetan. Eguna: Abenduak 30, eguerdiko 11:30etan.

 Gipuzkoako kluben arteko eskuz banakako txapelketaren finalean Aimar Egiguren izango da finalean, Jakes Elosegiri 18 eta 12 irabazi ondoren. Ilunpe Elkartea ordezkatzen du pilotari honek.(Argazkia Uztarria .com)

Zestoatik Aizarnara  galtzada zaharreko bidetik nindoala, Akoa bailaran ikusi dut zezenekin  jolasteko toki  dotore hau,  Lopene baserri atarian dago kokatuta eta berria da niretzako.  Polita benetan.

 Napar zuztarrak taldeko  kidea den Mirari Bereziartua hitzaldia ematen Aranburu Landetxean. Hitzaldia eta ondorengo tertulia ere atseginak izan ziren, nahiz eta elkartu ginen taldea nahi bezain ugaria ez  izan.

Mirari Bereziartua Napar Zuztarrak taldeko kideak, hitzaldia eskainiko du Abenduak 14, Aranburu Landetxean. Eguberriak hurbil ditugunez garai borobila gai hauen gain tertulia polit bat egiteko. Eguberrietako euskal tradizioei buruz arituko da Mirari Bereziartua, eskainiko duen hitzaldian. Hitzaldia entzun eta parte hartu nahi duenak lehen aipatu dugun landetxera hurbildu besterik ez du, ostiral ilunabarrean.

Abendua hil pozgarria da askorentzat, batik bat haurrentzako, opariak jasotzen dituzte eta gustura ikusten dira kaleetan zehar. Kristauak  Jesusen jaiotza ospatzen dute  eta bada neguaren solztizioa ospatzen duenik ere. Dena den urte baten amaiera denez, bizi denak ospatzeko urte garai egokia dela esango nuke.