Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

2024 martxoa

Jerusalenera Jesukristo sartu zen eguna   ospatzen dugu, erramu egunean.  Aste Santuaren  sarrera eta  erramuak bedeinkatzen ditugu elizetan. Irudian apaiza erramu bedeinkatua eskuan duela eta atzeko erretaulan   pasioa irudikatzen duten ikonoak. 25/03/2024

Aizarnako parrokiak haste Santu honetarako atera duen egitaraua

 Ernio eta Gazume  inguruak elurtuta ikusi ditugu Aste Santuko lehen egunetan.26/03/2024

Euskera aldarrikatzeko korrika hasi den egun honetan,   Aizarnako   ikasleak  ere  korrika egin dute  kalean zehar helburu berarekin. Argazkia Danbolin orri digitaletik jaso dut.

Martxoaren lehen egunetan elurra egin du  mendi gailurretan. Gailur hauetan  ere   elur gutxi ikusi dugu aurtengo neguan eta beheko herri edo aranetan batere ez.  Seguruenik   negu honetan  elurra zapaldu gabe igaro beharko dugu,  hemendik aurrera zaila baita elurra egitea  gure bailaran. 15/03/2024

Egun udaberriko koloreak ditu Aizarna bailarak, naiz eta oraindik negutik ez dugun irten.14/03/2024

  Xarma berezia duen mus txapelketa azkarra lehiatu berria dugu  Aizarnako Aitzbarna Elkartean. Aurten Gazte ugari eta giro alai  ikusi dut bertan, irabazleak,  Jon Aldalur eta Eneritz Erkizia izan dira eta bigarren Xabier Bergara Etxabe eta Iñaki Astigarraga. Zorionak laukoteari

Xarma berezia duen mus txapelketa azkarra lehiatu berria dugu  Aizarnako Aitzbarna Elkartean. Aurten Gazte ugari eta giro alai  ikusi dut bertan eta irabazleak ere berarekin daramate balio erantsi hau. Jon Aldalur eta Eneritz Erkizia izan dira aurtengo irabazleak. Zorionak.