Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

2020 Urria

 Maila nagusiko eta 80 kilo azpikoen Harri txikien Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen urriak 3 Aiako probalekuan. Maila nagusikoen artean “Urra” nagusitu zen eta bigarren mailakoen artean Jagoba Otaegi Aizarnarra. Argazkian bere emazte eta aurrarekin ikusten da. Zorionak eta jarraitu berriz ere etorriko dira txapelak eta..

Udazkenean  okre edo hori-gorri kolore politekin jantzi da Aizarna bailara. Legoia baserri ingurua 25/10/2020

Urriak 20an ospatzen da, ETA erakundeak armak uztea erabaki zuen urtemuga. Urte muga  dela eta egunkariek albiste berri bat argitaratu dute, Josu Ternera Frantziako estatuan epaitzen ari diren honetan,  Jesus Egiguren lekukotzat izatea eskatzen duela. Denok dakigu Aizarnarra partaide izan zela Josu Ternerarekin batera bake prozesu honetan eta  Egigurenen adierazpenak entzun nahiko dituzte nonbait, Ternerak prozesu honetan izan zuen jarrera adierazteko epaileari.

Macrolepiota procera. Euskaraz galanpernak, azken eurien ondoren ugari  dago  perretxiko mota hau  Aizarnako  zelaietan.

Udaletxeko ondare eta kultura sailak, Aizarnako ondarea zaintzeko egiten ari den ahaleginetan, dorrean dagoen erlojua zaharberritzeko egitasmoa jarri zuen martxan. Honen arabera,  Zestoako erloju zaharra   kokatzen ari zen taldeak hartu zituen   lan hauek bere gain,   zegoen  egoera kaxkarretik  atera eta itxura berri bat eman nahian.  Taldea lanean  ari zelarik, eztabaida sortu zen auzoan. Lan hauek proiektu bat behar zutela alegia, naiz eta Santa Engraziakoa eta Zestoakoa proiekturik gabe zahar berrituak izan…... Dena irakurtzeko joan iritzien atalera edo artikuluen zerrendara.

Ibai-Eder urtegiak, urriaren lehen egunetan duen edukiaren % 64,50  du. Nahiko maila egokian ikusten da udazkena igarotzeko eta  neguan euri faltarik ez baitugu izaten lurralde honetan.