Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Abenduko albisteak Aizarnan 2020

Urtea amaitzeko albiste biribila. Antxieta arkeologi taldeak kobazulo berria aurkitu du Aizarnan.

  Antxieta arkeologi taldeak, koba zulo berri  bat aurkitu du Aizarnan, Lizasoeta txiki baserriko Fidel Goenagaren arrastoari jarraituz. Arrasto hau Fidelek bere aitonari entzundakoa dugu, Atsoagureta lur sailean zulo bat itxi zuela  eta  honen berri jakinarazi  diote  Antxieta taldeari.

Laino beltzak, eguzkia, euria eta ostadar koloreak Urdaneta gainean. 29/12/2020

Aizarnako Irure baserria, paisaia eder baten erdian

Eguberrietan ere  mendi tontorrak zurituta ikusi ditugu aurten. Argazkian, Ernio eta Zelatun, Urraki gainetik begiratuta.25/12/2020

Santa Engrazia inguruko zelaian dagoen pago gazte bakartia, neguko lozorroan.

Apaingarri eta argi  distiratsuekin apaindu dira hiriak. Alaitasunez beteriko urte garaia da abendua, baina aurten ezingo dugu talde handietan elkartu. Dena den egun asko dira eta izango dugu aukera familiako guztiekin elkartzeko  denak batera ez izan arren.

Aizarnako parrokian dagoen jaiotza. Ohiturari jarraituz aurten ere osatu dute  jaiotza polit bat aldare aurrean. Ikusten dira handiagoak baina jaiotza xumeak ere berdin-berdin balio du sinesmena duenarentzat.

Mendi gailurrak zurituta elurrarekin. Abendua 7/12/2020 ( Izazpi )

 Udazken epela eta eguraldi zoragarria izan dugu dugu aurtengo udazkenean. Abenduko  lehen egunetan, hotzak eta  euriak bisitatu gaitu  eta negu itxura hartu dute gure mendiak. (Komizolatz)