Azpeitiko aurren danborradan atera zuten karroza ikusten da argazkian 500 urteurrena ospatzeko. . Herri honetan zezenik gabe ez dakite festarik egiten. Beti zezena kalean ikustea gustatzen da hemen sokatik lotuta. Gehiegi agian.
|
Aimar Egiguren aurrera doa pilota munduan. Afizionatu mailako partida garrantzitsuak jokatzen dira Laudion. Urtarrilak 26 ordua 18:30. hurrengo egunean ETB4 Telebistak emango du eguerdi aldera.Ea partida politak ikusteko aukera izaten dugun.
|
Apategi baserrian jaio ziren 10 senideetatik Jose Miguel Egiguren Zabala bakarrik bizi da gaur egun. 91urte ditu eta sasoian ikusten da oraindik. Honen urtebetetzean omenaldi txiki egiteko bazkari bat antolatu dugu bere ilobak Aizarnan. Aizarnan jaiotakoa dugu eta ez duela ahaztuta bere jaioterria adierazi zuen egun honetan.Bejondeiola eta jarrai dezala sasoi horrekin beste urte pila batean.
|
Santa Engrazia ermitan panel informatiboa jarri dute erlojua zaharberritze lanetan jardun den taldeak. Panel honetan ermita eta erlojuari buruzko informazioa irakur liteke. Informazio gehiago nahi duenarentzat ere badu lotura Zestoako udaletxeak duen webgunearekin.
|
Jose Miguel Egiguren Zabalaren ilobak bazkarian.
|
Jose Miguel Egiguren Zabalaren ilobak bazkarian.
|
Benetan egoera egokia du Ibai-Eder urtegiak, 2018.urtearen hasieran, urez bete- bete egin eta gainezka ari da, ea arazorik gabe igarotzen dugun urtea, urtegi honek ornitzen duen lurraldean. Egoera hau hartuko lukete hegoaldeko urtegiak, eskasia handia baitute. Ura munduak duen elementurik garrantzitsuenetako bat baita gizakiarentzako.
|
Eva Cruz Serna Aizarnakoa izatez eta bertan bizitakoa urte askotan, nahiz eta orain Beizaman bizi familiarekin. Margotzeko zaletasun handia duela irakurri dut Hitza egunkariko elkarrizketa batean, nik lehen ere ezagutzen nuen zaletasun hau, sarean erakusten dituen margoak ikusten bainituen.Orain bere margoekin erakusketa bat jarri du Azpeitiko Aisialdi tabernan, berau plaza nagusian dago kokatuta, beraz egin bisita bat artista honen margoak ikusteak merezi du eta.(Argazkia Hitza egunkaritik jasotakoa)
|
Hilabete honetako etxe-aurrea Naparkoa izenarekin ezagutzen dugu.
|