Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Udal hauteskundeak Aizarnan, 2007

Maiatzeko 27an ospatu dira Udaletxerako eta foru aldundirako ordezkariak hautatzeko bozketak.

Beti bezala eskolako aretoan egon da kutxa mahiko ordezkariak arduradun zilerarik, alderdien ikustaileak datak jasoaz.

Pakean izan dela nagusi esan behar eta bozkatu nahi zuenak ez zuen inongo oztoporik izan. Egun guztian ibili zen jendearen joan etorria, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu etxetik irtetzeko.

Argazki bat atera ondoren mahiko arduradunei, bozketaren emaitzak jaso nituen, orrian azaldu ahal izateko.

Artikuluen zerrendan ere bada Aizarnako mahian izan diren emaitzen berri ematen duen atal bat, baina data ofizialak direnez ,zerbait luzatu egiten dute emaitzak ematen.

Jarraian azaltzen diren emaitzak ez dira ofizialak eta akatsen bat balego nerea da errua eta ardura.

Botoa emateko eskubidea 365 biztanleek dute Aizarnan

Botoa eman dutenak........ 236 izan dira

Korreoz iritxi direnak.......... 5 izan dira

Udaletxerako botoen emaitzak hauek izan dira.

EAE.....................100
EAJ..................... 65
EA.......................50
E.B.ARALAR...............11
PSE.......................6
PP........................0
ZURIAK....................4

Foru aldundirako botoen emaitzak hauek izan dira.

EAE......................97
EAJ......................67
EA.......................48
E.B.ARALAR................9
PSE.......................9
BERDEAK...................2
ZURIAK....................4

Joan artikuluen zerrenda osora>