TRIPTIKOA DELA ETA
AIZARNAKO TRIPTIKOA DELA ETA
Danbolin aldizkariko ekaineko alean (19.zenbakia)aAizarnako triptikoflandestarraren berri ematen da.Altzolarastarren kaperan kokatua dagoela dio, baino hori ez da zuzena .Aizarnako Elizako kapera hori ezda Altzolarastarrena,Vicente Davilak esaten duen bezala,Granada de Egako dukearena baizik-Iraetako jaunarena alegia-edo hobeto esanda , gaur egun Azlor de Aragon y Guillamas ahizpena .Hori arrazoitzeko nik ikusi izan ditudan gauza batzuk azalduko ditut hemen.
Esate barerako, orain dela urte batzuk, triptikoa ez zegoela hain itxura onean eta garbitzera eraman zen bain Dukearen ordezko edo administratzaile Pedro Eizagirreren baimenarekin eraman zen.; hor ikusten garbi norena zen koadroa.Ez zen hark nahi baino lehen iritsi triptikoa lehen zegoen tokira.
Beste gauza bat: orain del 54urte elizako obrak zirela-eta ,kapera horren zorua ere berritu egin zen; ordura harte nabarmen- nabarmen ageri zen Granada de Ega –tarren hilobia.Eizagirrejaunak ordaindu zitúen konpinketa lanak eta hango hilobian aurkitutako gorpuzkinak haiek (Azlo de Aragon familiak, alegia eraman zituzten.
Eta azkenik Duke horrekhamar etxe sitúen Aizarnandenak, gutxi edo gehiago bere lur zatiekin eta horien hartean bi errota artoa eta ehotzeko.Elizarekin beti zuten harremana,urtean bost igande berezitan (EGUBERRI EGUNA, pazko piztuera, Pazko Espirituarena, Andre Maria herriko zaindariaren eguna, Santu Guztiak era Arimen Eguna) .Eskaintza egiten zen guk ofrenda esaten genion – eta emakume denek kandela eta librako ogia eramaten zuten elizara.
Gu akolitook ,zakuak hartuta egoten giñen ,lau akolito, eta sei zazpi zaku betetzen ziren ogiekin.
Iraetako Duke honen izenean , bere maizter Roman Agirre jaunak jartzen ziteruen bere kaperan sei lau-librako ogi eta kandela gorri ba zapi-otarra batean.Urtean bi meza ateratzen ziren kaperan bertan eta bukatutakoan, errespontxu kantatua egiten zen hilobi gainean.
Altzolarastarrena, berriz, elizaren aurreko atetik sartuta dagoena da.Famili horrek bost etxe zitúen Aizarnan eta horrek ere, bere eskaintza edo ofrenda egiten zuen:zapi otra batean sei ogi laukoak eta candela gorria,hori; Maria Mujikak , Beneziko amona zenak, egiten zuen, bera haien maizterra zen eta.
Xehetasun horiekin ez nuke inor mindu nahi, niretzako biak berdinak dira, nola Pedro Eizagirre hala Karmen Egozkozabal ( hau Altzolarastarren administratzailea da),biekin izan nituen hartu emanak ,aldi berean , bien maizter baikinen gu.Oraindik ere gordeta dauzkat haien azkeneko ordainagirirak.
Joan Azkue “ETXELUZE”
Danbolin aldizkariak argitaratua .