Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Argazki panoramikoak: Aizarna eta Ernio

Argazki panoramikoak sortzeko programa bat da AutoStitch. Zuk elkarren ondoko argazki batzuk eman, eta berak elkarrekin lotu eta argazki panoramikoa osatzen dizu.

Horixe egin dut asteburu honetan Aizarnako plazarekin eta Ernioko bistarekin.

Aizarnako plazari, dozena bat argazki atera dizkiot, erdi-erdian jarrita. Gero, programak, bista polit hauxe atera dit. Gainean klik egiten baduzue, tamaina haundiagoan ikusiko duzue imajina.

Plaza

Ernio puntatik ere gauza bera egin dut: argazkiak atera gurutze azpitik ingurune guztiari. Eta, gero, programak itzuli dit panoramika. Kasu honetan arazo gehiago izan ditut argiarekin-eta, baina tira, lehen intentoa izan da. Haundiago ikusteko, egin klik gainean.

Ernio

Eta orain dator politena

Eta argazki hauekin zer gehiago egin daiteke? Ba holako jolas kuriosoak: 360 gradutako buelta osoa bideo moduan erakusten dutenak.

Egin klik honako bi hauetan:

  1. Aizarnako plaza
  2. Ernioko bista

Ea gustatzen zaizuen.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>