Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Oilasko biltzeko argazkiak

Aurtengo oilasko biltzea ikustera, besteak beste, Oier Araolaza dantzari eta kazetari eibartarra etorri zen Aizarnara. Araolaza kazetaria ere bada, eta dantzan.com webgunea kudeatzeaz ere arduratzen da. Tokian tokiko danza tradizionalen argazki bilduma dotorea du, besteak beste, webgune horretan.

Oilasko biltze egunean ere, argazki mordoa atera eta sarean ipini ditu. 46 argazki bildu ditu flickr-eko orrialde honetan, txukunak denak ere. Joan eta ikusi besterik ez duzue. Behean, Araolazak ateratako argazki bat, adibiderako.

Gehiago ikusteko, egin klik lotura honetan eta diapositiba moduan ikusi nahi badituzue, berriz, beste lotura honetan

Joan artikuluen zerrenda osora>