Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Mus txapelketa 2006

"MORROI PERIKO" MUS TXAPELKETA

Aspaldiko ohiturari jarraituz, urtero ospatzen dugun bezala, aurten ere “morroi peri” egunari dagokion mus txapelketa ospatu berria degu.

Herriko elkartean eta opari egokiak bitarteko direla gainera,txapelketan opariak lortzeak ere badu eta bere xarmanta.

Baina txapela buruan jazteak eta Aizarnako txapeldun urte osorako izateak, honek bai uzten duela ilusio txiki bat urte osorako.

Etorkizuna emakumezkoa izango dela esaten ari dira arlo askotan, gizonezkoak baino gehiago balio dutela ere bai,eta aurtengo txapelketa ikusita sinesten hacia naiz neu ere.

Bikote ugariren artean bi emakumezko nagusitu ziren, merezimendu osoz gainera, eta txalo ugari jaso ere amaitzean.

Txapela zeinek jantzi erabakitzeko azken saioa: Xavier Bergara eta Asier Gonzalez ,Itziar Bergara eta Olaia Zuriarrain bikotearen aurka.

Aizarnan mus txapelketa hau albiste bihurtzen dugu, eta emakumezkoak txapela jazten duenean gehiago oraindik.

Aurtengo argazkia ikusi ondoren zer pentsatua emango digu gizon askori herrian

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>