AIZARNAKO OTARGINTZA
JULIAN LIZASO OTARGILEA
Otargilea ,74 urte jubilatua,baina erretiroa hartu gabea.Lasaora bidean edo andik bueltan ikusiko zenuten motoan pastasen xira aldrebes jantzita, cremallera atzean duela tarteka ekilibristen modura ere bai saskiren bat manilarretik zintzilik. Beti haizeak nahieztako aurpegi gorriarekin. Bizi bizi eta beti txapelarekin .Egunero joaten da Olaberri baserrira zumitz artera, jaitotxean dauka eta berak lantokia.
Ondo bizi besterik ez eta nolatan segitzen duzu lanean?
Nik ez dut balio . Zestoan egoteko. Baratzara ere joaten nahiz (estazio albora)baina angoak seituan bukatzen zaizkit eta lanean seguí behar .Egunean otarra bar egien baddut, bat, bik egiten badirtur ,bi, neure martxan.
Esku horiek ezagun dute asko jardundakoak direla. Artrosiaren itxura ere badute.Beti aritu izan al dira egur zumitzak atera eta haiek trentzatzen?
Pentsa 16 urterekin hasi nintzen ofizioa ikasten , Azpeitiko “atxuiyak”erakutsi zidan eta orain arte.Kontuak atera zenbar urte dira ba¿58 urte.
Hemen inguruan zenbat xestero zaudete orain?
Asko ez . Matxinbentan bak, eta Nuarben ere bai beste pare bar.Hiru lau bat egongo gara, gehiago ez.
Egurra biltzetik otarra egitera arte zer bide egiten duzu?
Garai honetan, abenduan, botatzen da gaztainondoa, ilbeheran, Otarratarako, 5-6 urteko gaztaina behar da. Urteko adarraldi bat ematen du, baina enborra bakarrik aprobetxatzen da, metro bat metro eta erdi inguru..Gero egurrak putzuan sartzen dira kontserbatzeko.
Zer da, propio horretarako egindako putzua?
Bai arraska moduko bat, baina handiagoa. Eta gero behar denean putzutik hartzen da egurra .Normalean 6-8enbor ateratzen ditut aldiko. Labean sartzen dira eta beroarekin egurra puztu ahala, aizkorarekin jotzen da eta horrela puskak eginez zumitzak ateratzen dira.
Bein egur zumitzak landutakoan trentzatzen hasi al daiteke edo artean ere beste zerbait behar izaten dute?
Apaindu egin behar dira lenda bizi .Ezpal luze horiek bankuan jartzen ditut; laneko banku luze bat daukat horretarako, Alde batean katigatu egiten dira egur luze horiek ez mugitzeko. Hankak ere bertan jartzen dira eta neu oso osorik bankuaren gainean eserita naizela han lisatu egiten ditut , irtenak eta kendu eta berdindu. Behin apaindutakoan otarra egiten hasten naiz . Zumitz sendoenak otarraren saihets-zumitz bezala erabiltzen dira, zutabe moduan, behetik gora ipintzeko, eta meheagoak berriz zehar zumitzak trentzatzeko.Lanik gehiena materiala prestatzeak ematen du, gero erraz egiten da otarra.
Zestoan badira urte batzuk feria egiteari utzi zitzaiola, nora joaten zara orain?
Azpeitira bakarrik. Nahi duenak badaki ni non topatu; eta ez hori bakarrik, postua jartzeko muestra zabala behar da, ehun bat edo, eta lan asko ematen du. Eta gainera zer:postua jarri eta han ahoa zabalduta begira¿. Hori ez da niretzako.
Artisauak gaur egun elkartuta daude asko eta azokak ete antolatzen dituzte. Zergatik ez bildu?
Neri esan izan didate, baina ez, nik nahiago neure kasa ibili.
Feriak askoz urriagoak dira orain eta aldatu egin dira segurutik. Zer dasagertu da, orain urte batzuetako ferietatik zer gogoratzen duzu?
Lehen adibidez, bertso paperak saltzen ziren ferian. Pareja bat apartatu eta batak besteari bertsoak jartzen zizkion igual eta gero azokan saldu. 10 xentimoan . `Gure ama zena amorratua zen irakurtzen. Ni neu ez naiz batere bertsozalea.
Otarragintza asko jaotsita dagol Orain lanabes gisa, okinek, arrantzaleek eta asko gehiagok ez dute erabiliko ezta?
Ene¡Lehen pila egiten genuen. Orain 40 urte eta minatarako mordoa egiten nuen. Ertxinako minatara zaldiz eramaten zituzten otarrak eta gero ikatza otarratan sartuta, Ertxinatik San Joanera joaten zen ikatza, otarrean ,kable luze baten bitartez; Aizarnako minatik berriz txiribogara, arrantzaleentzat ere egiten asko, milotarrak izenekoak , antxoarentzar, luzezkak . Atunarentzat berriz izugarri handiak. Baserrikoak ere bai kizkiotarrak adibidez ,sagarrak biltzeko , eta neurri otarrak sagarra pixatzeko bombilla bezalakoak . Eta bestela kapelotarra normalak , patatarentzat,perretxikoetarako eta abar.Obratan ere otarra asko gastatzen zen leen,baina gurea galdu da.Orain itxasorako batzuk,etxerako kapritxoa duenen bat, eskuareak,eta gutxi.Gu gara azkeneko tontoak.
Zergatik diozu hori?
Hainbeste lan, hainbeste lan¡(besoa altxata)
Asto otarrik egin al duzu aspaldian batere?
Oraintxe ari naiz bat egiten Igeldoko familia batentzat.Plaira azotan joateko behar omen dute.Horrelakoxe xelebreak tokatzen zaizkit niri. Beste behin poni batentza egin nituen, zapata kaxen modukoak,txikiak. Gero salgai ikusi nuen poni azokan, otarrak bizkarrean zituela,nik saskiak ezagutu nizkiok, han zeuzkan bernizatuta dotore asko.
Eta aulki ipurdirik egiten al duzu?
Azkenekoa egina daukat, baina ia ez. Armazoiak ez dotu inork egin nahi, hori da kontua
Sekula esan al diozu ezetzik enkarguren bati?
Ez, ez dut uste .Duro batzuk irabazi ahal badita, hart. Garai batean, behin baino gehiagotan egiten nuen, enkarguren bar hartu eta ezin ailegatu eta gero Handik edo hemendik inguratu behar.
Perretxiko otarrak egiteaz gain , bildu ere egiten dituzu.Ba al daukazu ziza leku ezkuturen bat
Ez, ez (irribarre txikiarekin)Lehen joten nintzen lekua dena sastrakaz josita dago orain eta beste toki batean, berriz, azkenekotan ni joaterako harrapatu dizkidate.
Ehizean ere aritzen zara, oilagorretan . Aurtengo denboraldia zen moduz?
Gutxi joan naiz aurten. Lehen gehiago.Soriara ere bai anaiekin eperretara , baina orain gutxiago.Postura eta ez naiz joaten, bestela.
Koadrilan joateak ere izango du ba bere xarma?.
Koadrilan askoz ere gutxiago harrapatzen da. Berriketan egiten da asko. Ehizarako nahikoa da txakurra.
Ehiza arrapatu bakarri ez, jan ere egingo duzu ezta?
Sekula ez dut jan. Saldu ego erregalatu. Ehiza egokia da erregalatzeko eta perrretxikoak ere bai.
Ehiza aipatuta, gabonak ere gainean ditugu. Aginaldotarako otarrarik egin al duzu?
Lehengoan gizon bat etorri zitzaidan, presaka, hamar bat ardo botila sartzeko modujko otarrak handiak, behar zituela esanez, Joan ginen apartatzera eta, azkenean, handi eta txiki, laurogei bat eraman zitúen.
Danbolin aldizkarian argitaratua
Nagore Telleria