IMANOL URBIETA MUSIKARIA
Musikari hau egunkari askotan aipatzen dute azkenaldian, musikagintzan egindako lanengatik sari ugari jasotzen ari baita. Gehienbat haurrei eskeinitako kantak konposatzen ditu, eta beraiei begira ibilbide luzea egin duela iruditzen zait, nahiz eta gai honetan ni ezjakin xamarra izan.
Aizarnarekin lotura handia duela ezin ukatu gizon honek. Urte asko daramatza herrian eta bertako jaietan beti ikusi dugu txistuarekin kalea alaitzen, kalejiran edo oilasko biltzean.
Emaztea Aizarnarra izanik oporrak eta aste bukaera gehienak bertan igarotzen ditu musikariak, musika egiteko garaian badirudi inspirazio handia ematen diola Aizarnak! Kontxi Aizarna da bere emaztea, abizenak dioen bezala Aizarnakoa, eta musikarekin lotuta du honek ere bere lanbidea. Maixu egokia dauka bere ondoan zerbait ikasi nahi badu behintzat.
Imanol Urbietari egindako elkarrizketa bat Gara egunkarian irakurri dut, eta egunkariak dionez bi liburu eta CD bat argitaratuko dira berak ibilbide honetan egin dituen lanak ezagutzera emateko.
Musikagintzan eman duen maila eta herriarekin duen lotura ikusita, Aizarnari begira dagoen orri honetan jarriko dut, nahi duenarentzat eskuragarri. Esan bezala Gara egunkarian egindako elkarrizketa dugu hau, eta bertan esaten denez, Aizarnan gainera.
Jon Egiguren
---------------------------------------------------------------------------
IMANOL URBIETAREN IBILBIDEA
Hiruzpalau belaunaldiri ikasgelan jarri zien gizonari buruzko bi liburu eta bi CD aurki kalean.
Aste barruan, Zarauzko Euromarren bizi da Imanol Urbietaen, itxasotik gertu eta ezeren okerrik ez duela, bastoia hartu eta malekoira joaten da egunero. Kontxi Aizarna emaztea ondoan duela itsasoari begira, tarte luze bat egitera.
Elkarren osagarri dira. Hogeita hamar urte badaramatzate elkarrekin lanean.Ez da batere zaila orain hogeita hamar urte ere elkarrekin irudikatzea:Imanol galai itxurako gizon segaila ,energiaz gainezka. Orain gaixo aldiek eta adinak abaildu egin dute pixka bat. 75 urte ditu. Iaz Abadia saria eman zion Foru Aldundiak eta aurten Ekainaren 10ean, sarien arauari jarraiki,sarituen ibilbideari eta azken lanei buruzko bi liburu eta bi CD kaleratuko dituzte.
Kontxiren etxeko terrazan eseri eta lehen galdera egin diogu Imanoli eta eratzuten hasi orduko ,”Koontxii” egin dio deiadar.Kontxik, noski, Imanolen ibilbidea berak bezain ondo edo hobeto ezagutzen du eta agerpen luzeak ematen hasi da, Imanol kexatu zaion arte: “ Noregana etorri dira elkarizketa egitera”?., galdetu du.
Imanol Urbieta nekaezina da.Hirureigeita hamarkadaren azken urteetan hasi zen Zarauzko ikastolan musika tresna pedagogikotzat erabiltzen eta, berrogei urte geroago, misika egiten jarraitzen du. Berak aitortu digunez, eguna horretan ematen du.Jubilatuei soinketa ariketak egiteko laguntzeko kanta berriak egiten ari da azken egunotan. “Umeentzat balio badute, jubilatuetzat ere balio behar dute”, dio.Azken hurteotako bere kanta berriak nahiz ibilbide horretako kantarik ezagunenak CD bitan eta liburu bitan bildu dituzte, baita ibilbide luze horretako gorabeherak. Elkar argitaretxeak kaleratuko ditu,Aitzakia iaz Imanol Urbietari Gipuzkoako Foru Aldundiak eman zion Abadia saria.
Abadia saria
"2007koAbadia saria eman zioten Imanol Urbietari eta ordurako erabakirik zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak saria eman eta hurrengo urtean sarituaren ibilbideari buruzko liburua kaleratzea. Elbira Zipitriari buruzko liburu bat egina genuenez, guregana jo zuten, zerbait egin genezakeen galdezka eta talde bat jarri genuen martxan.Egitasmoa oso une sortu zela uste dut, ordua baizen bere ibilbidearen eta musika aldetin egin dituen ekarpenen inguruan gogoeta bat egiten hasteko".,esan du Arantxa Urbe "Hik Hasi"ko kideak. Pedagogi aldizkari honetako taldea izan da lehen liburuaren zatia egin duena. "Imanol Urbieta, bere ibilbide pedagogikoa" da liburuaren izena.
Imanol Urbieta 60ko hamarkadare amaieran hasi zen Zarauzko ikastolan lanean. Musia nortasuna lortzeko tresna dela esaten zuen eta kantuz irakasten zizkien eduki didaktikoak bere ikasleei.Bere lehen ikasle horien arten zegoen Andoni Egaña bertsolaria eta orain zazpi urte umetako oroitzapenak eta Imanolen ekarpenak nahasten zituen biografia idatzi zuen. "Imanol Urbieta, luzea da bidea"izenarekin.
"Egañaren lanarekin biografiaren esparrua neurri batean bederen beteta zegoela esan genien Aldundikoei eta musikaren arloan egin duen ekarpena osoa webgune batean eskegitzea proposatu genien hasiera batean, baina egile eskubideak tarteko atzera jo behar izan genuen eta orain aterako den lana bideratzen hasi ginen. 80ko hamakadan argitaratu zituen iru "Xixupika·k eta "Lau katu eta danbor bat agortuta zeuden. Kasetean eta liburuan atera zuen material hori Euskal Herri osoko ia ikastetxe guztietan erabili zuten 80ko hamarkadan.Belaunaldi oso bat hezi zen, "Land Roverra", "Alaken","Zain dago ama" ,"Mc Mikel", "Txoria nintzela" eta antzeko kantak abestuz eta egokia ikusten genuen material hori berreskuratzea", jarraitu du Arantxa urbek.
Imanol Urbietaren ekarpena ikusgarria izan zen 1967 argiraratu zuen "Haur kantariak" izeneko lehen kasetea eta Xixupika -1", atera bitartean beste lauzpabost kasete jarri zituen kalean, horien artean "Haur kantarien birlorak"(liburuxka eta lau kasete)." Nire lehen itzak euskaraz ","Xirula mirula"liburu bat eta lau kasete) edo "Atotxa giroan" kasetea. Geroztik beste hogeita hamarren bat lan aterako zituen Umanol Urbietak, horietako batzuk lau eta sei kasetekoak.Zerrenda horretako azken lanak Ikastolen Elkartearen material didaktikoen osagarri dira ea Santillana argitaletxerarentzat ere egin zituen zanbait lan.
"Umeei begiratuz ikasi nuen hasieran, umeak izan ditut maisu eta asko nituen, 500 ekinlan egitera iritsi nintzen".
Erretiratuen abesbatza bar zuzentzen du astean bian, Zarauzko Ebro Etxean eta umeekin erabili dituen teknikak probatu nahi ditu haiekin. Etxean egiteko soinketa ariketak hartu ditu kantuak egiten ari da . Piano eseri eta hoietako pare bat jo dizkigu.
"Oraindik ez dugu probatu, baina umeekin funzionatzen badu,jubilatuekin ere funtzionatuko du. Ez dugu ezer grabatu , baina nik neuk etxean egin ditut frogak eta seguru nago bailioko dutela.Orain lau urte hasi nintzen abesbatzarekin lanean eta lehendakariak eskatu zidan ea egingo nuen lan hau.", dio altxatu eta terrazara goazen bitartean.
Beti erabili duzu musika hainbat helburu lortzeko?
Musika plazan jaio nintzen eta etxeko balkoitik beti ikusi dut jendea musika jotzen eta dantzan.Bederatzi urterako herriko bandan jotzen nuen eta Arantzazura ikastera joan aurretik, 12-13 urterekin musika, piano kontzertuak ematen nituen Arrillaga gozotegian, bertan piano bat zutelako.Bizitza osoa eman dut musilarekin lanean.Nere garairik ederrena, hala ere, bosteun umerekin lan egin nuen urteak izan ziren.Artean ez nuen libururik, ez nuen lan egiteko erreferentzia pedagogikorik, baina umeei begira ikasten nuen, nire maisuak umeak izan dira beti.
Nola antolatzen duzu eguna?Noiz egiten duzu lan?
Zorionez, oraindik bastoia hartu eta Kontxi ondoan didala malekoira jaisten naiz egurero berdin dio zer eguraldi egiten duen, ilunabarrean gehienetan.Beste ordu guztiak etxean ematen ditut lanean.Buruak ez du atsedenik artzen.
Bi urteko umeentzat egindako kanta berriak bildu dituzte orain ateratzera doazen CDan . Kontxik bi urteko umeekin lan egiten duenez, lagundu al dizu gaiak aukeratzen?.
Hitzak eta musika neuk egiten ditut,baina egoera jakin batzuetan kantatzeko dira eta egoera horiek Kontxik jartzen dizkit.Argazki pila bat egiten ditu gelan. umeekin, eta horiek erabiltzen dirut inspirazio iturri.Umeen eguneroko lanari buruzko kantuak : umeak jolasean edo margotzen, umeak baratzan hazia ereiten edo eguneroko errutina markatzen duten egoerak izaten dira. Kontxik esaten dit ea zergatik ez dudan kanta bat egiten ume bat larrituta dagoenean komunera joateko eta nik egoera horri erantzuten dion kanta bat egiten dut.Musikak balio lezake ume batek komunera joaten ikasteko, botata dauden gauzak jasotzeko.
Eguna sekuentziaz beteta dute haurrek eta horien ingurukoak dira kantak. Eguna hasteko , esate baterako, biribilean esertzen dira eta zeintzuk dauden eta zein falta den begiratzen dute,falta diren izena idazteko.Horrelako egoerak landu ditut. Gelako eguneroko martxa horretan gauza baten atzetik beste bat dator eta horiek bereizteko erabiltzen dituzte nire kantak eta erabiliko dituzte beste batzuenak.Baina gauza bera egin dut beti. Nire kanta bakoitzak bere historia du eta egoera bati erantzuteko eginak dira. Demagun "Lan Roverra"kanta , esate baterako mutiko isil bati eskaini nion, Erregetan Land Rover bat ekarri ziotelako.
Bi urteko umeentzako kanta bat egiteko, umeen pare jartzen al zara?
Ni beti ibili naiz umeekin lanean.Zarautzen aldi berean 500 haur izatera irtsi nintzen. Etxean ere beti izaten nituen umeak inguruan, pianoa probatzera etorzen ziren auzoko umeak .Ez, dut, ondorioz, ume baten pare jartzeko ahaleginik egin behar, oso ondo ezagutzen baititut.
Egunero jotzen al duzu pianoa?
Eskuetan erreumarekin nabil.Zangoen sendotasuna galduta daukat eta beldur naiz eskuetako mugimendua ere ez ote zaidan motelduko.Pianoa jotzen dut, oiko bizilagunaren kalterako. Hura takoiekin ibiltzen da etxean eta erdi haserre bizi gara elkarrekin. nik "zapatista deitzen diot".
Musika asko entzuten al duzu?
Lanean aritzen naiz. Oso kontzentraturik egoten nai neurean eta ez dut askorik entzuten. Neuk pasatzen ditut nire lanak pentagramara eta idazten ditut iradokizunak, nahiz eta kontxik pasatzen dituen garbira.Ez dut musik entzuteko tarte askorik izaten, baina atseden hartze aldera entzuten dut.
Musika bitarteko pèdagogiko moduan erabili duzula esan ohi da. Baina musika beharrezkoa da haurraren garapenerako, idazketa eta irakurketa bezalaxe.
Kantuan ikastea idazten eta irakurtzen ikastea bezain garrantzitxua dela uste dut. Umeak asko maite du kantua eta irakaslea kantuan entzun orduko isiltzen dira.Kanta txiki hauetan, gainera, berak sentitzen dituen sentimenduak hitzez esaten dira. Ez da gai oraindik bere bizipenak adierazteko, baina kanta hauen bidez adierazi ditzake.
**KONTXI AIZARNA:<< LANKIDE BATZUK ESATEN DIDATE GEHIEGI KANTATZEN DUDALA>>**
Bi urtekohaurrekin ari da lanean Zarauzko ikastolan Kontxi Aizarna eta esan daiteke bere umeak pribilegiatuak direla.Imanol Urbietaren kanta berri guztiak gelan estreinatzen baitituzte.
Musika espresioa eta mugimendua lantzeko erabiltzen da hezkuntzan.
Imanol Urbieta aitzindria izan zen musikarekin ikasgelan lan egiten,baina baziren beste herrialde batzuetan antzeko musikariak,
Kontxi Aizarnaren iritziz, intuizioz jokatu izan du beti Imanolek eta haurrengandik ikasi du.< horixe da gaur eskolan Haur Hezkuntzan erabiltzen den irizpidea. Haurrak libreki esperimentatu behar du. Zuk materiala eman eta ondoren aterako ditu bere ondorioak eta ondoren hasiko da jarduerak bideratzen. Lehen pausa ordea , umeari probatzen uztea da. Imanolek bere maisuak umeak izan zirela dioenean, hori esan nahi duela uste dut.Umeek zer egiten zuten begira egoten zela uste dut eta hortik ateratzen zituen ondorioak. Irakaslea haurrari languntzeko dago, ez bidea ezartzeko>,esan du. Imanol Urbietaren pasioak haurrak, misika eta pedagogia izan dira.< Bere semeak ikastolan hasi et ohartu omen zien denak emakumeak zirela, gizonezkorik ez zegoela. Bera Lankide Aurreski Kutxako zuzendari zen, xeme zaharrena ikastolan sartu zenean, eta orduan erabaki zuen lana utzi eta ikastolan lanean hastea, Baina geroago, Irakasle Eskolako eta Martuteneko esperientzien ondoren, hasi zen idazten,"Xixupika 1"Liburuan bere iradokizunak daude.Umeak maitatua sentitu behar duela dio, gaurko pedagogoek esaten duten gauza bera. Haurrak diren bezala onartu behar ditugula, alegia. Imanol Urbieta gauza askotan, garaia baino lehen jaiotako pertsona izan dela uste dut. Bere ideia nagusiak bildu dira lehen liburuan>, erautsi du Kontxik.
Imanol Urbietaren kantuak, ordea , ez dira, Kontxiren iritziz CDa jarri eta entzuteko. Askoz ere hobea da irakasleak bere ahoz kantatzen baditu, Beste indar bat dute zuzenean kantatuta>,esan du.
Sistematizaturik al zuen Imanol Urbietak bere metodoa?Hori da, Arantxa Urberen ustez, estabaidatu beharreko kontuetako bat. Autobusean sartu eta Pariseraino eranmaten zituen, Pirineotara edo igande arratxaldetan txistua hartu eta Errealaren partidetara joaten ziren. Nik ez dakit zer metodo dagoen azpian, baina oso puskatzailea izan zen bere garaian.Bere iturri nagusi bat aipatzeko,,Koday aipatu beharko genuke, Herri musikan oinarrituta, metodo bat eraiki zuen eta aztertu ez badugu ere, oso posiBaina ez dugu guk bere metodoaren inguruan ondoriorik atera. Lan hori egiteko dago>, esan du Urbek. Lehen liburua egiteko, musikariak berak "Xixupika"rako idatzitako testuak eta Imanol Uurbietak elkarrizketan egindako adierazpenak baliatu dituzte. < Egunkari eta aldizkarietan aurkitu dugun materiala gaika banatu dugu eta lehen pertsonan utzi dugu testua. Bukaeran, musikariak erabili dituen iturriak edo pedagogoak eta bakoitzari buruzko aipuak jarri ditugu.Liburukiari hitzaurrea egin diogu eta urbietak berak abenduan idatzi zuen idazki bat eta Kontxi Aizarnak idatzitako beste bat jarri ditugu sarreran>.esan du Arantxa Urbek. Ahotsa, kantagintza,sormena, dantza, jolasak, psikomotrizitatea, musikaren ekarpe pedagogikoak, musikaterapia, kantuen hitzak eta beste hainbat atal aurkituko ditu bertan irakurleak. Kontxi Aizarnak kontatu digunez, lehen liburuko testua Umanoli irakurtzeko eman ziolarik, begiratu bat eman omen zion eta < zalantza handiak ditut horiek guztiak nik inoiz esan ote ditudan> esan zuen eta bertan behera utzi omen zuen testua. Zergatik "Xixupikak" eta ez lehenagoko testuak eta kantak? 40 kanta berri. Imanol Urbietak ez du etenik egin.Lanean jarraitu eta bigarren liburua eta CD batean bildu dituzte azken lanak."0-3 urteko haurrentzako 40 kanta berri eta, liburuan, partiturak, hitzak eta marrazkiak bildu ditugu."Txanpirrin pintxona" da bigarren liburuaren izenburua. Iaz egindako kantak dira guztiak Ehun inguru egin zituen eta berrogei aukeratu ditugu.Gurasoek ere erabili dazakete lan hori. Hasieran, liburu batean dena biltzea pentsatzen zen, baina erabilpen ezberdina dutenenez, banaka saltzea hobe zela erabaki zuten>, esan du Kontxik. Kantek haurraren eguneroko bizipenak islatzen dituzte. GARA EGUNKARIAK ARGITARATUA.
Joan artikuluen zerrenda osora>