Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

AIZARNAKO NESKA PELOTARIA

GLORIA AGIRRE PILOTA JOKOAK BIZIMODUA BIDERATU DION EMAKUMEA.

"Txikita de Aizarna" hogei urte pasa profesional mailan "Madrid" frontoian erraketa astinduz.

Gloria Agirre Egiguren Aizarnako Puertekoan jaio zen eta bizitzako leen urteak herrian igaro ondoren hemezortzi urte inguru zituela, Madrilera joan zen pilotari profesional izateko asmoz. Pilotari bezala bizimodua atera eta ikasketak egiteko aukera ez zuen baztertu ;batxilergoa eta farmacia ikasketak egin zitúen .Pilota utzi zuenean Madrileko zenbait botika eta laborategietan lan eginez atera zuen bizimodua.Hainbat urte Madriden pasa ondoren, duela hamarren bat urte Euskal Herrira itzuli zen eta gaur egun bere jaioterrian ,Aizarnan bizi da eta Zestoako botikan egiten du lana.

Horrelako curriculuma duen herritarrak danbolineko orrialde batzuk merezi dituelakoan ,eta dagoeneko herriko pelota kontuetan gure aldizkarirakaholkulari bihurtu zaigun Xabier Iriondoren laguntzarekin hitz-aspertu bat egin genduen Gloriarekin

Aizarnarra ,emakumea ,pilota jotzeko grina,Madrilen pilotari profesional... hori guztia ulertzea ez da oso erraza herritar gehienontzat.

Nik txiki-txikitatik izan nuen pilotarako izugarriako grina eta afizioa. Aita ere pilotaria izan zen, Zestoan partidu asko jokatutakoa,Hemen inguruan nesken hartean etzuen aurkaririk baina Heuskal Herri osoan ere emakumeek ez zuten inolako aukerarik pilotan jokatzeko.Nik irakurtzen nuen aldizkaritan eta nola hemengo erraketistak kanpora joaten ziren pilotan jokatzeko. Aitari izugarrizko lata ematen nion pelotari profesionala izan nahi nuela esanez. Halko batean, jakin nuen Anabitarte bilbotarrazela “FRONTÓN MADRID”pilota lekuko enpresarioa eta eta karta bat idatzi nion nire asmoren berri emanez .Handik laster ,Anabitarte gure aitarekin jarri zen harremanetan eta Madridera joateko buruzpideak egin genituen .Horrela ,erabaki genuen Areso pelotari nafarrarekin batera ,hura zegoen ostatuan jarriko nintzela bizitzen.

Baina pilotan, garai hartan gaztetxoak eskuz ibiliko ziren eta zuk Madrilen jokatzekotan erraketaz jokatu beharko zenuen...

Bai , hala da. Pilotan jikatzeko grina asetzeko nik,nol edo hala , pilotan jokatu nahi nuen,; eta ez nuen beste aukerarik izan Madrilera joan eta erraketaz jokatu.Horretarako aurrez Tolosan ibili nintzen entrenatzen ;han bazen neskei erraketaz jokatzen erakusten zieten eskola, Elizondo puntista izandakoaren ardurapean.Eskola horretako pilotari trebeenak Madrilera bideratzen zituzten.Tolosan balekotzar jo ninduten nonbait, eta horrrelaxe eman nuen Madrilerako saltoa. Exan beharra dago, erraketa espezialitatean larruzko pilotak erabiltzen genituela, paletaz jokatzeko erabiltzen diren tankerakoak; abiadura handian ibiltzen zen pilota frontoian.

Kontaiguzu nola izaten ziren Madrileko zuen partiduak: antolaketa, jaialdiak...

Garai hartan berrogeita hamabos bat pilotari izango ginen, gehienak euskaldunak, tartean catalán batzuk erte bai, Hango partiduen funtzionamendua hemengoen tanketakoa zen.Empresa bar zegoen eta hark jaialdiak antolatzen zitúen Madrid frontoian egunero-egunero .Hasietan bi jaialdik arratsaldean eta gauen, gero gauekoa kendu egin zuten eta arratsaldetan bakarrik jokatzen genuen. Nik jeneralean astean lau partidu jokatzen nituen. Artekatiak ete baziren, gu profesionalak baikinen, eta jendea, besteak beste, dirua jokatzera joaten zen frontoira.Geroń, urtean bitan, Sanisidrotan eta Gabonetan, txapelketak antolatzen zituzten lau bikote onenekin . Bi-bitara jokatzen genuen eta ni aurrelaria nintzen.

Zeinek osatzen zenuten hango pilotari koadrila?

Txikita de Anoeta aipatu beharko nuke denen gainetik, hark aparteko maila zuen, aurrelari bikaina zen. Ni baino zaharragoa zen eta ni baino lehenago joan zen Madrilera, haren kontuak askotan irakurtzin nituen hemen eta gero elkarren aurka jokatzeko auketa izan nuen. Eibar eta Ermua aldetik ere dezente joaten ziren.beste batzuen artean han ziren .Agustina ,Soroa,Areso,bi ahizpa catalán ,irura Argazki batean hortxe azaltzen gara Irura eta biok txapeldun, hura atzelari eta ni aurrelari .

Profesionalak bai, baina bizimodua ateratzeko modurik izan al zenuen?

Hasieran justu-justu ostatua ordaintzeko adina edo irabazten nuen. Baina gero partidu nagusiak jokatzen genituenak jornal polita ateratzen genuen, niretzako gainera ,aukera hederrá izan zen karrera bat egin ahal izateko. Garai hartan, etxean geldituta ez nuen inola ere, ikasketak egiteko aukerarik izango.

Jendeari burua etor dakiokeen galdera: Nolatan joaten ziren hainbeste emakume Madrilera pilotan jokatzera, eta bizimodua atera, gainera?

Niri askotan esan izan didate horrelako zerbait. Baina kontua da Euskal Herrian emakumeek ez zutela pilotan jokatzeko aukerarik. Bitxia dirudi, euskal kirol bat praktikatzera Madrlera joan behar ˇBaina guretzat aukera bakarra Madrilera joatea zen. Horixe izan da nire kezka nagusietako bat.Guk gustora jokatuko genuen Euskal Herrian, gure herrian errealitatea bestelakoa izan da.Alde horretatik ikusten dut emakumeen pilota jokoari ez zaiola aitortu behar hainbeteko mailarik. Hainbat emakume halako afizioz aritu eta ez zuten jaso inolako aipamenik.Heuskal Herritik kanpo ibilli ginen ,halabeharrez baina gizonezkoen kirolari ematen zaion begirunerik ez du jaso izan emakumeen pilota jardunak.Gaur egun izan balitz, nik uste, tratu hobea jasoko genukeela.

Pilotak zer eman dizu zuri, zerbait eman badizu behintzar?

Nolabait, pilotarekin zarretan ere banago Kanpora atera beharra izan nuen, baina beste giro bat, beste herrialde bat ezagutzeko aukera eman dira pilotak.Unibertsitatera joan nintzen, Farmacia karrera egin nuen, horrek lanbide bat eman zidan, hori guztia nekez egin ahal izango nuen pilotan ibili izan es banintz, Gainera, aitortu beharra daukat, nire gustuko korola praktikatuz egin dudala hori dena. Eta orain, berriz hainbat urte pasa ondoren, neure herrian aurkitzen naiz, herriko botikan, herritarrei zerbitzu bat eskaintzen.

Gaur egun nola dago emakume pilotaren kontua?

Gaur egun zeharo galduta dago. Gu izan ginen azkenetako pilotariak;guk utzita gero ere , zerbait jarraitu zuten baina oso gutxi, beréhala gelditu zen guztia bertan behea. Bizimodua aldatu egin da eta emakumeek ere, beste joera batzuk hartu dituzte

Aizarnako Txikita Txikita de Aizarna izan zen zure korolari izena...

Izen hori Kandido Uranga zenari zor dior. Ordurako pilotan hasita nenbilela, Kandidok esan zidan “Txikita de Aizarna” hartu beharko nukeela kirol izen bezala, “Horrela gainera, Aizarna zure jaioterria ere ezagutzera emango zenuke”gaineratu zidan. Hasieran ez nion garrantxirik eman, baina gero polita iruditu eta izen horrekin jokatu izan ditut nire profesional garaiko pilota partiduak.

Danbolin aldizkarian argitaratua

MANUEL ARREGI

Joan artikuluen zerrenda osora>