German Zelaiaren bertsoak abestuta
Aspaldi osatutako bertsoak dira hemen eta orain argitaratzen ditudanak. Lehen iritzien atalean bakarrik zeuden jasota, orain artikuluen atalean sartuko ditut berauek entzuteko aukera gehitu ondoren. Bertso hauek German Zelaia Aizarnakoak osatutakoak dira.
Urte batzuk igaro dira bertso hauek osatu zituenetik Germanek eta Eņaut Agirre bertsolariak ere ezagutzen zituen nonbait eta nola gustukoak zituen, afari batean berauek kantatu zituen. Orain nahi duenak entzun edo irakurri, bi aukera izango ditu bertan, ea gustukoak dituzuen.

Jon Egiguren
===================================================
Egilea: GERMAN ZELAIA...2004/5/26
-  Haurtzaroko kontuak
 harturik bertso gaiz
 gogorra izan zan da
 akordatutzen naiz
 ez ginan beti izan
 gu aurpegi alaiz
 "dalefuertiak" ziran
 gure inguruan maiz
 mandazai behar zuna
 izan gendun apaiz
 .
-  Goizez jaikitzen ginen
 apaizen kezketan
 nola eman pausoak
 nola egin hizketan
 hori nabaritzen zan
 herriko gaztetan
 beti beldurrez ginan
 jai eta astetan
 Frankon dotriņakoa
 zan nere ustetan
 .
-  Ateratzen zanean
 tragon bat edanda
 baten batekin laister
 zedukan demanda
 nik ere nahiko sarri
 izaten nun txanda
 ezker eta eskubi
 dinbi eta danba
 hotzikara sartzen zait
 egia esanda
 .
-  Barruan zerbait txarra
 zuen nerekiko
 bestela hainbat gorroto
 etzun edukiko
 noiznahi masailekoak
 potrotan ostiko
 meza ondorenean
 plazan belauniko
 izorratu gintuen
 bizitza guztiko
 .
-  Hainbat zigor mota ta
 hainbat "dalefuerte"
 gure sufrimenduaz
 gozatzen zan parte
 txirtetan belauniko
 etzan ona bate
 etzan hamar miņutu
 etzan ordubete
 belaunak odoletan
 hasten ziran arte
 .
-  Azkenen dotriņara
 joateari utzi
 ezer onik ezin zun
 harek erakutsi
 apaizari etzion
 horrek egin grazi
 gurasoen kontrako
 kanpaņa zun hasi
 guraso izenikan
 etzela merezi
 .
-  Pisutsuak ohi ziran
 apaizan esanak
 lurperatu zituen
 gure kristau famak
 menderauko gintula
 infernuko zamak
 a zer buru hausteak
 aitak eta amak
 deskomulgau ginuzen
 gu etxeko danak
 .
-  Epaitutzen gintuen
 apaizak ederki
 Garzon nundik datorren
 Jaungoikoak daki
 antzekoak baitira
 hainbat erabaki
 gure gurasoentzat
 hainbeste aitzaki
 ta bere ama nor zun
 sikira baleki
 .
-  Baina neska kontutan
 begi onekua
 opariak eiteko
 nolako tajua
 oroitu egin behar da
 hala Jaungoikua
 amabirjiņai kendu
 belarritakua
 ta nik badakit nor dan
 jantzi zun gajua
 .
-  Baztar guztiak nahasten
 hainbeste birturte
 horrela ibili zan
 urterikan urte
 harriak berak ere
 negar eingo luke
 zer lortzen ote zuan
 oparian truke
 ez dakit ziur baņan
 asmatuko nuke
 .
-  Konfesanarioan
 hark zuen freskura
 han ilbandutzen zuen
 geroko joskura
 penitentzien bidez
 guztia eskura
 gero sakristin kendu
 azpiko azkura
 orain ibiltzen dauka
 jardunan postura
 .
-  Jaulki ez balitz hobe
 sortu zun hazia
 nola izan zan hura
 uztauan klasia
 edo bestela eman
 tratu berezia
 loratzerako moztu
 ta bota sasia
 izurratu etzezan
 gaztedi guzia
 .
-  Sotanaz baliatuz
 hura han da hemen
 gorrotoa zabalduz
 Jainkuan izenen
 etzekien ibiltzen
 hark bide zuzenen
 aldegin edo bialdu
 egin zan azkenen
 eta denok gustora
 ezkutatu zenen
 .
-  Zauri senda eziņak
 sarritan berritu
 bihotzikan duana
 nitaz errukitu
 sotanpeko dotriņa
 nahi nuen argitu
 kontu beltzaguake
 beltz harek baditu
 baina denak esaten
 ez naiz atrebitu
 .
-  Barruan neduzkanak
 hainbat kontu triste
 behingoz kanporatzeko
 sentitu naiz aske
 hemen bukatzen danik
 etzazut uste
 inor baldin balego
 kontu gehion eske
 oraindikan badaukat
 beste horrenbeste
 .