Ermitako kanpaia zaintzeko aholkuak
Kanpaiak eta hauek dituzten sekretuak jakiteko bada sarean Webgune bat, www.canpaners.com deitzen dena. Santa Engraziako ermitan dagoenaren data eta argazkiak bidali ditugu bertara, eta argitaratu dute informazioa.
Data berri asko ez du erakusten, baina zerbait beti ikasten da jakintsuen aholkuei kasu egin ezkero. Horixe egin dugu Xabier Yeregi eta ermitako erlojuaren kontuetan lagun naizen nik neuk.
Irakur liteke, adibidez, kanpaiaren sostengua burdinazkoa izan beharrean egurrezkoa izateak ermita hobeto babesten duela, adibidez, kanpaiaren dardarak gehi haizearen bultzadak eta mailuaren kolpeak, egurrak gutxiago transmititzen dituelako.
Honetan arrazoi izango du seguruenik, baina egurats zabalean egurrak zenbat iraungo luke? Momentuan sostengu bikaina du eta pintura bainu sendo bat eman ondoren beste gizaldi batzuk seguru iraungo dituela.
0rain kontu eta data hauek jasota gelditzen dira canpaners webgunean eta nahi duenak irakurri, bertara jo besterik ez du