Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

EGANAZPI PANDERO JOLE AIZARNARRA

EGAÑAZPI PANDERO JOLE AIZARNARRA

José Mari Urbieta Egañazpi duela 85 urte jaio zen. Sakabirekin batera, nospe eta arrakasta handia lortu zitúen trikitiaren munduan. Pentsa, halaxe esan zigun Loiolako Herri Irratian urte askoan lan egin zuen Itziar Sagarzazuk:Loiolako Herri Hirratian Loiolako Beatlesak deitzen genien. Entzuleek egunero eskatzen zuten haien abestiren bat edo beste:Ehiztarien gozamena, Aupa pilotariak...jarraitzaile asko zituzten”.

José Mari erromeriaz erromeri ibili zen ainbat urtetan.Leku guztietatik deitzen zioten , Euskal Herri osotik.Halako batean erretiratzea ,erabaki zuen, panderoa alde batera uztea. Gauza asko eman zizkion panderoak Joxe Meriri;umore ona, ordea,ez zion, panderiak eman, umore ona berezkoa du aitonak

NOIZ SORTU ZITZAIZUN PANDEROA JOTZEKO GOGOA .¿NORK IRAKATSI ZIZUN PANDEROA JOTZEN?.Guri ez zigun inork irakatsi geuk ere ez genuen ongi ikasi_eta¡Umeak giñela ardiak zaintzera joaten ginen sorora. Aizarnan, baziren Orduan pandero_jole batzuk, Ilurdaingoak. Haiek ikusi eta haien imintzioak egiten aritzen ginen, txapasko erretilu zahar batzuk etxetik hartu eta ermami guztiak eten arte, .Tripiti, tripiti, tripiti...Halaxe aritzen ginen gu. Hamar bat urte izango nituen hasiera hartan.

NOIZ EZAGUTU ZENUEN SAKABI? Koxkortu ginenean, bezperetako arratsaldeetan Aizarnara joaten hasi ginen.Han beti izaten zan sonu- joleren bat (Antón Baltzola, Bitarte txikia, Cuatropiezas...)Haiei entzutera joaten ginen, gustora . Aurrerago, hamazazpi bat urterekin edo, Santa Engrazira joaten hasi ginen.Sakabi ere jaiero Santa Engrazira joaten hasi zen garai hartan.

Egun batean, hala esan zidan Sakabik: “Hi ik ederki jotzen duk panderoa, nirekin erromeriaz eromeria ibiltzen hasi beharko huke”. Eta hasietran lotsa ematen bazidan ere, tentazioari men egitea erabaki nuen.

Batetik eta bestetik deitzen hasi zitzaizkigun, irabazi ere egiten genuen zerbait eta orduantxe gustura.Soldadutzatik bueltan , bertsolariei gaiak ematen eta bertsoetatik abestiak ateratzen hasi ginen (Basatxoritxu, Urruti nere menditik,..)Puccinik erakusten zigun abestiak behar bezala abesten eta jotzen; bestela a lo loco ibiltzen ginen eta .Makina bar erromeria egin genituen urte haietan¡

EZTARRIA ZAINTZEKO NEURRIRIK HARTZEN AL ZENUEN? Hasieran edozer edaten nuen, baina fero antzeman nion zerbezari kalte egiten zidala. Luze egon nintzen cerbeza edateari utzita. Ardoa ere hozkailutik pasatu gabekoa edaten nuen. Hala esaten zuen Sakabik:”Honi ekar ezaiozue ardoa ur irakinetan sartuta” Elkarri adarra jotzen aritzen ginen beti, oso gizon atsegina zen.

ZER URTE IZAN ZIREN ONENAK SAKABI ETA EGAÑAZPIRENTZAT. Bolada batean, 70eko hamarkada hasierantik aurrera. Alegatu izinik ibili ginen. Zapatuetan ezkontzak izaten genituen, bi ere bai askotan.Lantegira ere joan behar izaten nuen ordea. nagusiarekin hitz egin eta aurrez sartzen nituen ordu guztiak. Hala arratsaldeko ezkontzan izaten ginen lehenik, eta gauekoan ondoren. Igandeetan ere, jakin samarra izaten zen nora-norakoa, batera edo bestera. Hori izan zen gure ibilera

AUTOGRAFORIK ESKATU AL ZIZUETEN INOIZ.?.ORDUÑA ERE EGITEN AL ZEN HALAKORIK? Ez ez. Garai hartan ez zen halakorik izaten. Gaur egungo kontuak dira horiek. Elkarrizketak_eta bai, elkarrizketak egiten zizkiguten:Loiolako Herri Irratian, Arrate Irratian...

OMENALDI BAT BAINO GEHIAGO EGIN DIZKIZUETE. GOGOAN AL DITUZU OMENALDI HORIEK?. Bai, noski.Usurbilen egin ziguten lehen omenaldia, 1972an. Hurrengoa Aiako San Pedron egin ziguten….Zarautzen ere omendu gintuen Santa Marina kaleko jendeak. Gustura joaten ginen omenaldietara, norbait baginelakoan¡.

TRIKITILARI URTEETAN ABESTU ZENITUEN ABESTI GUZTIEN ARTETIK, ZEIN DA ZURE GUSTUKUENA ¿ ZERGAITIK? Basatxoritxu, zalantzarik gabe. .Basatxoritxu moko luziak ez juan zerura billa...Oso bertso sakonak dira, haur batekiko maitasunari buruzkoak. Bazkalondo batean, Iturriotzen,, Basatxoritxu abestu genuen.Hurrengo egunean, hala esan zidan Iturruizko etxekoandreak:”José Mari ez dut abesti hori berriro entzun nahi, negar egiteko gogoa ematen dit-eta”.Sentimenduz betetako abestia da.

ZER HERRITAN JO ZENITUZTEN PANDEROA ETA SOINUA SAKABIK ETA BIOK?. Ene ez dakit Gipuzkoan baden herririk gu izan gabekorik. Bizkaian eta Nafarroan ere herri txiki askotan izan ginen. Gastéiz aldetik ere deitzen ziguten.

GOGOAN AL DUZU ZURE AZKEN EMANALDIA¿ NOIZ IZAN ZEN¿NUN? Azken egun hartan, bi emanakdi egin ginituen:lehena, Zumarragako santaluzietan, bigarrena, berriiz, Zarauzko Santa Barbaran 68 bat urte izango nituen garai hartan. Badira hamazazpi urte panderoa jendaurrean jotzeari utzi niola.

ZERGATIK UTZI ZENIÓN JENDAURREAN PANDERO JOTZEARI? Zahartu egin ginen, gazte asko zetozen gu baino hobeak. Gazteak gaztea nahi eta zaharrak ere gaztea nahi, dio esaera zahar batek eta ez zaio arrazoirik falta.Atzean geratu ginen, pixkana-pixkana.Dena den, baginituen gustura hartzen gintuxten lekuak. Lazkao Txiki eta Lizaso, adibidez, askotan aritzen ziren gurekin batera, haiek bertsotan, eta gu soinua eta panderoa jotzen.Kontatuko nituzke Lazkao Txikiri buruzko hamaika pasadizo xelebre¡.

ZU ZEU ERE EZ ZARA TXISTE-KONTATZAILE MAKALA. BETI IZATEN DUZU XELEBREKERIAREN BAT BURUAN, ETA ORAIN ERE IZANGO DUZU GURI KONTATZEKO PASADIZO XELETBREREN BAT, EZTA?. Bai gogoan daukat nire aitona zenaren pasadizo bat, aproposa hemen jartzeko. Mutil koxkorra nintzela, bulda ordaindu behar izaten zitzaion Elizari, haragia jango bazen.Halaxe, Aizarnako erretoreak bulda papera eman zidan, amari emateko.Aitona zena ez zen Eleizaren adiskide, eta erantzun polita idatzi zion erretoreari:Aurten ez dugu bulda beharrikan, etxean ez daukagulako hiltzeko txerririkan.Olioa eta sardina zaharrak Zestoatikan, horregatik ez daukagu bekatuari beldurrikan.Erretorea ez zen, ez gozoa jarri hura ikusi zuenean¡.

ASPALDIAN JO AL DUZU PANDERORIK ETXEAN?.ENTZUTEN AL DUZU TRIKITIRIK? Ez ez .Panderoa han dago urte mordoan goiko armairuan sartuta. Ahaztuko zaio hari ere¡.Trikitia, berriz, entzuten dut noiz edo noiz, jaialdiren bat denean. Gustura egoten naiz telebistari begira.

OLAIA SALEGI

Danbolin aldizkariak argitaratua

Joan artikuluen zerrenda osora>