Egaña de Suso
“EGAÑA DE SUSO” Gaur egun “EGAÑA GOIKOA” izenez ezagutzen dugu baserri hau “Aizarnan”. Politikari ospetsuen jatorria izan dela askotan entzun izan dut, baina “egañatarrak” utzi duten historia politikagintzan ezagutu eta gero, motz gelditzen da entzundakoa.
Abizenaren jatorria, baserri honetan dute hemen aipatzen ditudan “EGAÑATARRAK” . Lau belaunaldi badira gutxienez politikagintzan garrantzizko ardura izan dutenak, eta Euskal Herriari dagozkion foruen defentsan gailentzea lortu zutenak XVIII eta XVIIII garren mendean.
Lehen ezagutzen dugun “egañatarra” ardura publikoan , Martin de Egaña dugu 1610- garren urtean Zestoako alkate izendatzean , bigarren Juan de Egaña y Celaya 1638- garren urtean hirugarren Joakin de Egaña y Corta 1728- garren urtean, Zestoako alkatetzan hauek ere.
Juan de Egaña y Celaya: 1638-garren urtean Zestoan alkatetzan ezagutu dugunak, Katalina de Gorosarrirekin ezkondu zen, eta hauen seme Francisco de Egaña y Gorosarri izan zen, lehenengo “egañatarra” ardura publikoan bailaratik kanpora irten, eta Gipuzkoako batzarren diru kontatzailea izendatzea lortu zuena.
Domingo Ignazio de Egaña: Zestoan jaio zen 1727- garren urtean. Gaztelako Real Ganbarako artxibero ofiziala izan zen, eta Gipuzkoako batzarren sekretario ere bai, Gipuzkoako foruen defendatzaile sendotzat azaltzen da idatzietan.
Bernabe Antonio de Egaña: 1753- garen urtean jaio zen. hau ere1786-garren urtean, batzarren sekretario izendatu zuten, eta ardura onetan gai asko landu zituen, oietako bat “ Euskal Herriko arrantzaleak Terranoban baleen arrantzan zituzten eskubideen alde idatzitakoa.” Gipuzkoa frantses errepublikan sartzeko sinatu zutenetako bat izan zen 1794- garren urtean, Getarian egin zen batzarrean hartutako erabakien ondorioz.
Kasimiro Jabier de Egaña: Zestoan jaio zen 1776-garren urtean. Oñatiko unibertsitatean zuzenbidea ikasi eta filosofiako katedraren arduraduna izan zen, urte zailetan foruen defentsan jardun izanak jazarpen ugari ekarri zizkion. Napoleonen jarraitzaileen aldetik.
Julian Demetrio Ramon de Egaña: Tolosan jaio zen 1786- garren urtean. Gipuzkoako batzarren aholkulari izendatu zuten 1819- garren urtean, eta Gipuzkoako Foru Aldundirako hautatu zuten bere lurraldetik. Foruen ezabatzea ere ezagutu zuen, 1837- garren urtean,eta berreskuratzean garrantzi handia izan zuen aholkularitza lanetan.
Pedro de Egaña: hau izan da behar bada ”egañatarrak” politikagintzan izan dutenik ospetsuena. Zestoan eta Gasteizen bizi izan zen.Madrilen denboraldi luzeak ere egiten zituen, beti Euskal Herria irudikatzen.
Madrileko kongresurako diputatu hautatu zuten Tolosaaldetik, eta berak foruen defentsan egin zituen hitzaldiak kongresuan garrantzi handia izaten zuten. Gasteizeko Foru Aldundiko lehendakari ere izendatu zuten. Isabel II –ren ministro ere bai bi aldiz, hau agintean zegoenean eta gero 6 urteetan zehar, atzerrian egon zenean. Arduratu zen erakunde publiko guztietan, foruen defendatzaile tinkoa izatea du bere ezaugarri nagusia.
Francisco Manuel de Egaña: 1816- garren urtean jaio zen Zarautzen. Gipuzkoako batzarren prokuradore eta diputatu izatea lortu zuen. Madrileko kongresurako hautatua ere bai, eta Pedrorekin batera gogor alegindu zen, 1844-garren urteko foruen berreskuratze lanetan.
Ikuspegi orokor batetik egindako mustra txiki onek, ez du ondo erakusten sendi onek Euskal Herriko foruen defentsan egin duten guztia. Helburua ez da ordea xehetasun guztiak azaltzea. Aizarnan dute jatorria, noiz arte bizi izan diren Egañatarrak (Egañan) ez dut datarik,baino AIZARNAN izanik jatorria pertsonaia hauek, egokia iruditu zait ezagutzera ematea danbolin aldizkariaren laguntzaz, herritar guztiei.