Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Kirola aztertzen jarraipena

KIROLA AZTERTZEN AIZARNATIK

Kirola gai artuta aldizkari honek 18 garren alean argitaratutakoari jarraituaz, beste kirol eta kirolariak izan duten arrakastaren berri ematea da nere helburua, esan behar datu auek geien bat ahoz bilduak direla, eta zerbait edo zenbait ez aipatzearen errua, bildumaren laburtasuna dela.

Lenengo aipatuko degun kirola korrika degu, edo Aizarnan deitzen diogun bezela Saltaka kirol au beti izandu degu preziatua herrian, gañera au praktikatzeko ez da eraikuntza eta ekipamendu aundirik behar, baino sasoia eta griña bai ordea bideak zearkatzeko, sasoia beti ez da izaten, baino bideak beti izan ditugu luzeak.

Antziñakoetatik asten bagera Txikito de Aizarna aipatu bearko genuke, gaur egun gazte askok ez dute ezagutzen korrikalari onen izena, baino herriko aittonei galdetzen badiogu ez daukate ahaztuta, eta baztertuta gutxiago kirol onen gain mintzatzean. Bere apustuak eta norgeiagokak oso famatuak izan ziren, bere aurkarien malla aundia izaten zelako neurketetan.

Kirolari onen norgeiagokak irakur litezke “herri kirolei” buruz idatzita dauden liburuetan ere, eta oietako bat Txikito de Aya ren aurka Donostiako zezen plazan jokatu zuena degu, jende asko inguratzea lortu zuen gañera apustu onek, korrikalari onek orrelako gehiago ere baditu bere historian,denak ezin aipatu emen.

Kirolari bezela malla ona erakutsi zuen, gorputzez txikia, intxiña baserrian zuen bere bizi lekua eta herriko bide edo estratak entrenaleku.

Demboran urrbilago dago beste kirolari onen izena, Ereioko Felis Peña rena, kirolari au apustuak egiten ez degu izan oso zalea,,apustuak aldebatera utzi eta beste alderdi batetik ikusi zuen kirola “Jaizkibel elkartean”federatu eta elkarte onekin artzen zuen parte txapelketetan, nahiz pistan ala “kross”an sailkapen onak eskuratzea lortzen zuen.

Azpimarratzekoak dira Espainiako “kross” txapelketan soldadu zegoela lortutakoak, pistan ere Espainiako txapelketetarako neurketa ugari egin eta gero sailkapenean oso aurrera joatea lortzen zuen “ Lasarteko krossean” ere parte artzen zuen guztietan beti malla ona erakutsi digu, eta ikuskizun ugari eman ere bai herrian.

Korrikalari bezela herrian mallarik onena eman duena dela esan genezake.Gaur egun kirolariak entrenatzeko dituzten demborak eta laguntzak izan balitu mutil onek, auskalo zer malla lortzera iritxiko zen..

Rikardo Odriozola “ Iartza” au ere kirol onetan oso zaletua izana degu, neurketa politak erakutsiak ditu bere gazte aldian, ikuskizunak ere bai herriko jaietan, eta oietako bat Basilio Bergara ren aurka eman zuena, au ere oso zaletua kirol onetan, herritik kampora ere badu norgeiagokaren bat edo beste, egiña, korrikan oso egokia izana dela erakutsia du “ Iartzak” .

Beste ekipo edo talde txiki bat ere badegu kirol au praktikan jarri, eta herrian zegoen malla kirol onetan erakutsi naiean ibili zirenak,” Diyoneko” Txikito “ Kompiyeroko” Roman “ Etxe Luzeko” Luis “ Agiñako” J .Manuel .Talde bezela ez dakit zer malla erakustera iritxi ziren, baino geroztik “Kompiyeroko” Roman edo”Etxe Luzeko” Luis askotan ikusiak ditugu herriko jaietan ikuskizun politak ematen.

Oñak nagusi dituen kirola utzi eta pasa gaitezen eskua erabiltzen duen kirola aipatzera,gorputzak duen organo au oso ondo erabili dutenak izan ditugu eta herrian, nahiz eta gaur daukagun polotalekua ez eduki eta eliz paretak edo zumitaioak izan pelotaleku.

Griña eta egokitasuna izan dutenak aipatzean antziñakoetatik asita Julian Aguirre eta Akelino Peñagariko aipatu behar, galtza zuriak jantzi eta herriko plazan partidu politak erakutsitakoak dira zaletuei bikote au.

Galtza zuriak aipatu eta auek geien bat erabili dituna pelotalekuetan, Txikito de Aizarna izango degu, mutil onek herriz herri frontoi asko zapalduak ditu kirol onetan, Zestoako pelotalekuan ainbat ikuskizun polit emandakoa, udarako pelota partiduetan, eta inguruko herrietan zer esanik ez, profesionalekin ere iñoiz badu partiduren bat edo beste jokatua.

Pelotari bezela mallarik onena eman duela esango nuke herrian. Pelotari onekin batera badira gehiago ere gailendu diranak kirol onetan, Saka txikiya Saka aundia “ barberoko” Luis Mª “Ibarreko” kepa eta aipatugabe utzitako beste hainbat.

Ez da oso erreza emakumezkoa pelotarekin lotzea, kirol au gizonarekin lotuta ikusi dugulako oraindaino , a la ere izan degu herrian bat emakumea izanik, zerbait lortu duena kirol onetan, au Gloria Agirre degu, eskuz, nahiz palas edo raketarekin egokia.

Madriden “frontenis” ean jokatzen ibillia degu urte batzuetan, Txikita de Aizarna rekin ezagutzen zuten kirolari bezela, ez da gutxi neska onek lortutakoa herrian ziren frontoiak ikusita.

Aguirre familiak izan duen griña pelotarako nabaria ikusten da, antziñatik asi eta gaur eguneraino, eta aurrera begira ere badute pelotarako egokitasuna duen gazte bat, gogor jarraitzen duena txapelketetan, (zorte on).

Garrantzi aundiena izan duten kirolak bakarrik aipatu arren, badira gehiago ere erabili ditugunak, nahiz malla berean ez izan, futbola, txirrindularitza,sega apustuak eta abar, nahiz eta kirol auen berri eman ez. Aizarnak kirolean orain arte izan duen irudia, gardena azaltzea izan du da nere nahia.

Pelota eta saltaka, bi kirol, biak izan duten arrakasta herrian ikusi eta eman duen malla ere bai, nahiz aundia ez izan, badirudi Aizarnarrok, ez gerala egon lanari bakarrik lotuta, eta kirola ere asko bizi izandu degula gure bizi moduan.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>