'Dabilen harriari' saioko elkarrizketa Guka Telebistan

Guka telebistarako elkarrizketa bat egitea proposatu zidaten, "Dabilen harriari" saiorako. Hasieran kosta egin bazitzaidan ere baietz esan nien azkenean. Elkarrizketatzailea ezagutzen nuen, eta konfiantza osoarekin prestatu nintzen horretarako, nire bizitzako ibilbidea azaltzeko.
Elkarrizketa egunerako buruko artxiboa martxan jarri nuen, eta hemen kontatzen ditut nire bizitzako pasarte berezienak. Galderak erantzuteko garaian, pasarte guztiak ez dira beti burura etortzen, baina ahalegina egin nuen behintzat.
Aizarnakoa izanik, bertako kontuak dira gehienbat azaltzen ditudanak eta orri honetan ere sartzea pentsatu dut. Hona hemen lotura, saioa telebistan ikusteko aukerarik izan ez duenarentzat.
Gustukoa izango duzuela espero dut.