Benantxiori omenaldia Aizarnan
Benantxio Iruretak, Yalun Kangeko tontorrera igo zela 25 urte betetzen dira. Urte muga hau dela eta omenaldi txiki bat jaso du Aizarnan, Herri Elkarteak eta Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta.
Lehen ere jaso zuen Aizarnan omenaldi txiki bat balentria hau egin ondoren. Gogoan dut Takolok eta bere lagunak emandako oroigarriak nola jaso zituen, elkartea kokatzen den ganbaran.
Idazlan txiki bat ere jaso nuen orri honetan egun hau gogoratuaz eta argazki bat edo beste azaldu ere bai. Orain, toki berean eta 25 urte geroago, erakustaldi bat antolatu zen bere argazki eta mendiko tresneriekin, gehi tontorra igo zuenean ateratako argazki emanaldiak ikusteko aukera ere bai.
Eusebio Lasartek osatutako bertso sorta ere kantuz eskaini genion Benantxiori, eta bere familiari oroigarri batzuk eskaini ere bai. Egun hau ospatzera jende ugari hurbildu zen Aizarnara eta guztiak egoki hartuak izan ziren herrian.
Maiatzaren hamaikan zendu zen Benantxio Aneto mendian istripu baten ondorioz eta oraindik bere lagun mendizale eta ezagutu genuenak gogoan daukagu bere izaera apala.
Eusebio Lasartek osatutako bertsoak.
(1)
Bi mila eta hamairua.
heldu da serio.
samintasun garratsez.
malkotan jario.
istripu.triste batez.
hil da Benantxio.
bere maitasun zanak.
oparitu dio.
/>
(2)
Hitza emandakoan.
Mendia zun bizitza.
ta bere arnasa.
pauso sendo liraina.
izanik konpasa.
miloika ordu zituen.
han da hemen pasa.
etzun beste ametsik.
hori zun arraza.
(3)
Mendiko labela zan.
giza argiena.
konpontzen zan.
frutu garbiena.
beti zuan bete.
borondate mailetan.
leiken haundiena.
lorerik politena.
ta oskarbiena.
(4)
Hitza emandakoan.
beti zuan bete.
leiltasun eredu.
zuanez izate.
duina ta artista.
zeukan mila arte.
guztia eman zuena.
nork ez hura maite.
(5)
Destinua maltzurra.
etsipenan harra.
sumina ekarri du.
kendu digu parra.
sasoiko gizona zan.
hau da zori-txarra.
bistatik joan zaigu.
guztion izarra.
(6).
Sentimentu gardena.
erabat kutuna.
entzuten zekiena.
ta ez oso hiztuna.
etorkizun bidean.
sinismena zuna.
eguzkian dirdira.
ispilu txukuna.
(7)
Bizitza osoa eraman.
mendirako grinan.
aldamenen batzutan.
gu ere izan ginan.
umore indartsuak.
geure aleginan.
meresmenez diot nik.
maixu izan zinan.
(8)
Zure falta Aizarnan.
ta Azpeitin galera.
ta Euskadi osoan.
gaitzan mina bera.
jarraitzeko munduan.
ez dezu aukera.
arrezkua Benantxio.
zure izaera.
(9)
Ezinezkua degu.
guk zu ahaztutzea.
zer nahigabea detan.
auxe kantatzea.
zuganako tratua.
erreza azaltzea.
ederra ta bikaina.
zu ezagutzea.
(10)
Jun zera betiko.
biotz atsegina.
deskantsatu zeruan.
zenduan makina.
bi mila muxurekin.
denona jakina.
sekula ez da galduko.
zure imajina.
Idatzian ezin dira azaldu egun honetako gora behera guztiak, eta gehiago jabetzeko ikusi azaltzen diren irudiekin egindako ikustaldi txiki hau, artikuluaren hasieran.
Jon Egiguren.