Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aste bukaeran egindako bidaia

Urtean zehar ez dut asko bidaiatzen, baina bidaia bat edo bi beti egiten ditut emaztearekin, eta gehienak kulturalak izaten dira, Elizak,eraikuntzak eta bizi molde berriak ezagutzen egiten ditugu ahalegin guztiak.

Hemen azalduko dudan bidaia, aste bukaera batean egin dugu, kotxean kilometro batzuk egin beharra dago, baina bailara honek izan dituen gora berak ezagutzeak merezi duela iruditzen zait.

Larunbat goizean irten eta igandea amaitzerako etxean. Ardoarekin, erdi aroko idatziekin eta mendiko herriak ezagutzeko bidaia paregabea delakoan nago.

Haroko argazkiak.

Aizarnatik irten eta lehen geldialdia La Bastidan egin genuen, harresi barruan egindako herri honetatik ikusten diren mahasti zabal eta upeltegiak ikusten aspertu ondoren, Haroko hirira iritsi ginen, hemen bazkaltzeko toki paregabeak daude eta ardoarekin berriz ez dago arazorik, baina errepidean gidatu behar baduzu, neurrian edan beharra dago.

Iristen garan herri denetan egiten dugu paseotxo bat eta argazkiak ateratzea gustuko dudanez beti ekartzen ditut etxera hiri bakoitzak dituen bereizitasunak, nire ikuspegitik jakina.

Santo Domingo eta Errioxako hiriburuan ere berdin egin ondoren Albelda de Ireguarako errepidea hartu genuen, erresbatutako ostatura iritsi arte.

Albelda de Ireguako argazkiak.

Hostatua Monje batzuen bizileku izandakoa da eta upeltegi bat ere badu beraien ardoak egiteko erabili zutena, naiz eta gaur egun eraberritua egon. Najerilla ibaiak bainatzen du herrixka hau eta Nafarroako Erresuma bertaraino iritsi zen garai batean.

Herri hau kultura askoren menpean egondakoa dela irakurri nuen ostatuko liburuetan, gela denak izen berezia dute, eta gureak, "Santxo Abarka" jartzen zuen atean, Nafarroako Erregearen izena hain zuzen.

Arabiar eta gaztelaniazko izenak ere nahastuta ikusten dira, kultura bat baino gehiago ezagutu dituen bailara dela nabaria dugu.

Gaztelaniaz idatzitako lehen "kodex" edo liburuxka batzuek ere hemen omen dute beren jatorria, eta orain Unibertsitate dotore bat itxita dute.

Iregua ibaiaren argazkia

Igande goizean herrixka honetan atera argazki batzuek eta Valle de Iregua edo Sierra de Cameros ezagutzera irten dugu, mendi hauen artean igarotzen den Iregua ibaia zeharkatuz . Hemen herri ugari daude mendi magalean eta Dinosauroen aztarnak ikusteko aukera ere badago bertan.

Aste bukaera batek ez digu eman gehiago ezagutzeko aukerarik, baina egin dugunarekin gustura hartu dugu etxerako bidea, beste bidaia bat egiteko ere zerbait utzi beharra dago eta.

Agiri baten argazkia

Bailarako herrixka baten argazkia

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>