Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnar baten asmakuntzak...1

Josu Izagirre Irure, Aizarnako Aitxota baserrikoa, lan bidez irakaslea nik ezagutu nuenean, baina erakusteaz gain, zerbait gehiago egiteko ere badu ahalmena Aizarnar honek.

Egia esan ez dakit zenbat inbento dituen patentatuak, nik gaur egun bi ezagutzen ditut, baina gehiago ere izango ditu beharbada, espero dut zerbait gehiago informatzea luzera joan baino lehen eta Aizarna eta Aizarnarrei begira dagoen orri honetan gehitzea.

Patentatuak dituen bi inbentzio haueri begiratzen egon ondoren, lan polita egin duela ezin ukatu, industri mailan izan duen eraginaren berrririk ez dut, baina egin duen ekarpena hor gelditzen da gizartearen onurako.

Inbentzio bat fruitarbolak batzeko egindako makina bat da, eskuz batu beharrean makinak egiten du lan hori, nola egiten duan ikusteko eman begirada bat argazkiei, eta irakurri nola herabiltzeko egina dagoen. Hona hemen patente honi buruzko informazio guztia

Beste inbentzioa zerbait gehiago erabiltzeko modukoa da gure lur aldean, artzaiak eta haztegietan erabiltzeko modukoa, bota begirada bat honi ere eta, ea zer iruditzen zaizuen.

Joan artikuluen zerrenda osora>