Arautegia idazten 1483.urtean
Orri honetan eta iritziak jasotzen dituen atalean, lehen ere egin nuen aipamen txiki bat, Zestoa sortu eta ehun urte geroago Aizarnan egiten ziren bilerei buruz. Orain, eta artikuluen zerrenda honetan, osorik azalduko ditut berauek. Esan behar bilera hauek, arautegia sortu eta idazteko egiten zirela Aizarnako eliza atarian.
Data hauek Ernesto Garcia Fernandezek, EHU-an egin zuen lan batean jasotzen ditu eta ondo dokumentatuta daude gainera. LA VILLA GUIPUZKOANA DE ZESTONA A TRAVES DE SUS ORDENANZAS MUNICIPALES DE 1483, izenburua duela.
Bilera hauetan ikusten den eskribaua Juan Lopez de Amilibia dugu, lekuko bezala Sebastian de Artiga, Beltran de Alcolaras, Beltran Ibannes, Juango de Soracabal eta Juangote de Egana dira azaltzen direnak. Abizen ezagunak denak ere Aizarnan.
Oraingo arautegiak askoz konplexuagoak dira eta ezin ditugu konparatu, baina garai horretan zegoen gizartearen elkarbizitzan baliagarria izan bazen, beude, hauxe izango zuen helburu-eta.
Arlo asko dira hemen ikusten denez arautu zituztenak; mendiak, ganadua, salmentak, gaueko zaratak, suak eta abar. Araudi honetatik bat jasotzen dut bitxikeri bezala: txistua zerura botatzea ere zigortu egiten zuena. Jainkoari mespretxua egitea izango zen nonbait.
Beraz aspaldi batean gure herria arautu zuen legedi hau irakurtzea osagarria izango delakoan nago. Atsegingarria egiten da, gainera, bitxikeri hauek irakurtzea. Niri hala egin zait. behintzat. Gainera, gure historia ezagutzen zerbait lagundu egiten du.
Irakurri arautegia osorik (pdf formatuan)
Jon Egiguren