Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Amabirjinetako irudiak ( 2011)

Aizarnan Amabirjinak ospatu berriak ditugu, beste urteetan bezala aurten ere jaso dut jai hauetan egon den giro bikaina. Argazkietan, jakina!!.

Giroa eta ekintzatako parte hartze herrikoia, nahiko garbi ikusten da irudi hauetan. Dudarik gabe jai giroa hobeto sentitzen da bertan ikusle izan bazara!

Egun hauetan herritar guztiak ez dute parte hartzeko aukerarik, kanpoan bizi direlako, beste eginkizun batzuk dituztelako edo bidaia batean direlako, adibidez. Etxera itzultzean edo bizi diren tokian Aizarnako jaien irudiak ikusi ahal izateak, seguru nago herriarekin duen lotura pixka bat sendotzen lagunduko diola. Nik hala uste dut behintzat !.

Kanpoan bizi edo herrian, noizean behin herriko jaien argazkiak ikusteak ez du kalterik egiten, bizitza zerbait alaitzen lagundu baizik. Argazki guztiak azaltzeko eta ikusteko denbora asko behar da , baina hemen azaltzen ditudanak nahiko garbi erakusten dute jai hauek duten xarma.

Ea gustuko dituzuen.

Joan artikuluen zerrenda osora>