Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Amabirjinak Aizarnan, 2013

Argazkiak atera eta irudiak jasotzeko zaletasuna aspalditik daramat barruan. Zaletasun honek bultzatzen nau Aizarnako jaietan jaso ditudan argazkiekin diaporama txiki bat egin eta orrian azaltzera. Bertara joaterik izan ez duten Aizarnarrentzat eta erbestean bizi direnentzat, batik bat.

Jaietara hurbildu diren ikusle eta ekintzetan parte hartu duten herritar asko dira azaltzen direnak. Argazkiak berriz politenak eta esanguratsuenak azaltzen ditut, nire ikuspegitik jakina.

Ilunabarrean, mugimenduan eta kalean zehar kalitateko argazkiak ateratzea zaila egiten da, eta nire moduko amateur batentzat gehiago oraindik. Halere, Aizarnako jaietan egon den giroa ezagutzeko balio dutelakoan nago.

Argazkiak ikusi eta giro honekin jabetu nahi duenak, egin "klik" behean.

Joan artikuluen zerrenda osora>