Akoako jaiak 2013
Badira hiru edo lau urte "Akoabira" deitzen diogun lasterketa ikustera joaten naizela. Lasterketa ikusteaz gain bailara polit honekin gozatzea ere benetan gustuko dut, eguraldiak laguntzen badu behintzat.
Ni leku honetan etxean bezala sentitzen naiz, joan-etorri asko egin baititut bailara hau zeharkatuz. Ibili hauek direla medio, bailarako jendea ondo ezagutzen dut. Gazteak ez hainbeste, baina gurasoak ezagutu ditudanez, zerbait jabetzen naiz beren jatorriaz .
Bailaran gustura sentitzeaz gain, ikuskizun politak ikusteko aukera ere egoten da eta jai dotore hauek antolatzeko duten gaitasuna goraipatzea merezi dute.
Jaiak antolatzen hasi zirela zortzi urte dira eta gorantz doa bailarako jaien ospea. Bailarako biztanleak elkartu eta egoki antolatzen dute eguna eta lasterketako partaideen artean hainbeste sari banatzeak, ez du parekorik inguru hauetan.
Mahai dotorea prest helmugara iristean eta sari ugari banatzeko, hurbiltzen diren guztientzat hamaiketakoa borondatean truke eta bailara polit honekin gozatzeko aukera dagoenez, ezin da gehiago eskatu.
Bejondeiela Akoatar guztiei eta jarrai dezatela Kalbario egun hau urte askotan ospatzen. Eta ni bizi nadila hauek ikusteko.
Argazki pila bat atera nuen eta ahalik egokien tolestatu ondoren, hemen azaltzen ditut nahi dituenak ikusi.
Jon Egiguren