AKADEMI IBILTARIA
“Academia Errante” edo “Akademia Erraria” deitu zen entitate kulturala, Gipuzkoan sortu zen, 1950ean gutxi gora-behera,eta 1965an desagertu zen bere kideak sakabanatzean, diktaduraren zentsuragatik.
Urte zailetan euskal kulturgintzari eman dion gehitua ikusita, aintzat hartu beharreko entitatea izan dugu Euskal Herrian.
Eduki duen garrantzia ikusita, eta Aizarnarekin izan duen lotura kontutan hartuta, aipatu gabe utzi ezin duguna da, eta ahaztuta gutxiago. Akademia Errantea deitzen zioten entitate kultural honek, euskal kulturgintza eta tolerantzia zituen bere helburu nagusiak.
Euskal herriko intelektualen artetik bildutako kideak izan ditu entitate honek. Beraiek zituzten ideia politikoak ez ziren oso homogeneoak, ezberdintasuna nabaria zen, hala ere bilera guztietan normaltasuna, eta adostasuna izaten omen zen nagusi.
Akademia honetako kide bat, oso ezaguna izan dugu Aizarnan, bailara atsegin zuen oso, bertan egun asko igaro zituen, denboraldi luzeak ere bai urtean zehar. “Alkateko” deitzen diogun etxea zuen bere bizileku.
Aizarnan “Don Pepe” deitzen zioten, “Jose Villar” bere izen abizenak,sendagilea lanbidez izanik naturista eta humanista handia izan zela diote. Anarkista bere afizioetan eta heterodoxoa pentsaeran. Garai haietan pertsonai honek gizartearekiko zituen ideiak eta ikuspegiak, ez dut uste oso ondo ulertuak izan zirenik herrian, nire ikuspegitik.
Jose Villar, Don Pepe
Entitate honen bilerak gehienbat mahai ingurukoak ditugu, otorduek ere izaten zuten bere lekua, “Busca Isusi” mahaiburu zelarik eta bilera bakoitzak bere gaia zuelarik eztabaidatzeko.
Laburpen bat ematekotan, esan behar ”Pio Barojaren heriotza” eztabaidatu zutela Aztirion “Lope de Aguirre,descuartizado” Araoz-en, “Jose Migel de Barandiaran” omenduz Ataunen, “Gregorio Marañon” omenduz Zumarragan, “Arturo Champion” omenduz Azitainen,eta abar eta abar.
Aizarnako bileran “Pepe Villar” omendu zuten, tokia Martiñenean estankoan alegia, abenduaren 17an, 1961garren urtean. Eztabaidatu zuten gaia “generación del 98”edo 98. belaunaldia izan zen. Bilera honetako erabakiak, argitaratuta ere badaude.
Akademia honetako kideen izenak, gaur egun ospetsuak ditugu: Jorge Oteiza, Jose de Artetxe, Konde de Peñaflorida, Buska Isusi, L. Martin Santos, Koldo Mitxelena, Jose Aranzadi, Bixente Urkola, Jose Villar, eta abar.
Agur bat “Pepe Villar” zenari eta eskerrak Akademia Erranteko kide guztiei, Aizarna erabiltzeagaitik “Euskal kultur gintzan eta tolerantzia bultzatzen.”
Jon Egiguren