Aizarnaren lehen aipamenak idatzietan.
Aizarnako biztanleak Zestoa hiri bildua egiteko baimena 1383. urtean lortu zuten, ondoren bailaran izan diren gertaera gehienak idatzietan ditugu, aurretik ere izango ziran gorabeheraren batzuk idatzita ez egon arren, eta idatzi baziren berriz desagertu egingo ziren, aro horretako aztarna gutxi ezagutzen ditugu eta.
Asko ez ezagutu arren badira Aizarna aipatzen duten idatzi bat edo beste eta hauek aipatzen dituzten data batzuek askoz lehenagokoak dira, adibidez (Esteban de Aizarnatea) oso ezaguna den Navas de Tolosa batailan aipatzen da eta bataila hau 1212. urtean gertatu zen Jaengo lurretan.Borroka hau musulmanak Espainiatik atzerriratzeko kristauak bultzatu zuten gudaren barruan sartzen da, beste askoren artean jakina.
Santxo el Fuerte ezizenarekin ezagutzen dugun errege Nafarrak ere, gizon ugari prestatu zituen guda honetarako eta ( Esteban Aizarnatea) ere baliteke hauetako bat izatea, borroka hau irabazi ondoren ezarritakoak dira Nafarroako armarriak dituen kate Sarrazenoak.
Beste aipamen bat ere badugu 1303. urtean, Donostiako San Bartolome konbentoak Errota bat erosi eta ondoren idatzi zuten egiaztagirian azaltzen da (Lope Martinez d·Aycarna) lekuko bezala. Garai haietan eta lekuko bazen Donostia aldean,badirudi Abizen hau zerbait zabaldua zegoela orduan ere Gipuzkoan.
Dokumentu ofizial batean lehen aldiz Aycarna abizena idatzita ikusten dugun paper hau, Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan dago, 38. orrialdean 1303-III-22 datarekin.
Dokumentua oso osoan azaltzen dut hemen eta eskerrak Iñaki Azkuneri paper hau nire eskutara iristeko egin duen lanagatik.
Dokumentua
Jon Egiguren