Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aizarnan segalariak-2022

Gipuzkoako sega sail txapelketa-2022

Ekainak 19an Aizarnan, Gipuzkoako sega sail txapelketan jokatu zen Aranburu landetxeko zelaian. Lau segalari bertaratu ziren, zein baino zein sasoi hobearekin kirolerako.

Bai, lau segalari lehian ikusteko aukera izan genuen eta hauek dira berauek: Julen Gabirondo, Mikel Lizartza, Jon Otaegi eta Iban Pardo. 1.000 metro karratuko saila ebaki behar zuten eta lehenengo amaitzen zuena izango zen nagusi, txukun ebaki ez duelako zigorrik ezarri ezean behintzat.

Eguraldia paregabea izan zuten kirolerako, baina zelaiko belarra nahiko lehortuta zegoela esango nuke. Aurreko egunetan egin zuen bero zakarragatik izango zen, erraztasunik ez zuen ematen behintzat ebakitzeko garaian.

Dena den ikuskizun polita denontzako, eta sailkapena honela gelditu zen: Mikel Lizartza lehen postuan, Jon Gabirondo bigarren, Iban Pardo hirugarren postuan, eta Jon Otaegi laugarren. Denak ere maila egokia eman zuten kirolean.

Ikusle gehiegi ere ez zen hurbildu ikuskizunera, nahiz eta giroak lagundu. Behar bada publizitate gutxi egin zuten aurreko egunetan, agian jendeak ez zuen lehiaketa honen berririk jaso.

Aspalditik ari naiz Aizarnako kontuak jaso eta ezagutzera ematen, eta lehiaketa honetakoak ere jaso ditudanez, behean argitaratuko ditut. Nahi duenak ikus dezala, eta egun honetako giroaz jabetzeko baliagarri izan dadila. Ikusi eta gozatu berauekin.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>