Aizarnako argazkiak liburuxka batean
Aizarnan eta Aizarnako jaietan jaso ditudan argazkiak liburuxka batean bildu ondoren bertako biztanleen esku jarri dut nahi duenak eskuratu. Lan honek Aizarna ahalik ondoen irudikatu eta zabaltzera ematea du helburu.
Liburuxka honek 230 orrialde eta 240 argazki ditu ahalik egokien irudikatzeko asmoarekin bildu ditudanak, ez dakit lortuko dudan , baina ahaleginak egin ditut behintzat, ala izateko.
Hemen duzue ikusgai liburuxkaren zati bat, argazki batzuek bakarrik ikusten dira, zer nolakoa den ikusi ahal izateko:
Ez zait erraza egin hain argazki gutxiekin Aizarna irudikatzea, herri txiki bat izanik altxor asko dituelako erakusteko, jaiekin berdin gertatu zait 1983 urtean hasi eta 2012 barren dela argazki polit asko dira erakusteko, baina liburuxka honen neurriak eta kaleratzeko salneurriak mugatu dit argazkien kopurua.
Baserriak, elizak, ermitak,hirigunea, garai bateko ofizio zaharren leku edo aztarnak eta jaietako argazkiekin osatu dut liburuxka hau. Aizarna hobeki ezagutzera ematea da liburuxka honen helburua eta edukia ikusten gozatzea jakina.
Eskuratzen duenak Aizarna zerbait gehiago ezagutzeko aukera izango du liburuxka honekin eta ezagutzen duenak berriz, oroipen polit bat izango du etxeko apalean urtean behin bada ere begirada bat egin ahal izateko.
Liburuxka, Interneteko zerbitzu bat aprobetxatuta atera dut: aleak, eskatu ahala inprimatzen dira. Hementxe dago: http://www.blurb.es/bookstore/detail/3238757