Aizarnako politikaria (2)
Bakea lortu nahian bide bat ireki eta ahalegin guztiak egin ondoren, prozesu honek porrot egin duela esan genezake. Badirudi bakea lortzea ez dela gauza erraza Euskal Herrian.
Nahiz eta porrot egin prozesuak, gizarteari zerbait erakutsi diolakoan nago, gaur egun adostasunera ez iritsi arren.
Azken artikuluan sarean aurkitutako idatzi bat azaldu nuen prozesu hau ireki eta landu zuen politikariari buruz. Orain prozesua amaitu eta denbora luzean isilik egon ondoren bere jaioterriko aldizkariari egindako elkarrizketan esandakoa azaltzen dut.
Berak esaten duenez nahiko fustratua dagoela ematen du, ezin da gutxiago izan benetan prozesu honetan sinistu ondoren.
Elkarrizketa hau Danbolin aldizkariak egindakoa da eta prozesua amaitu ondoren Aizarnako politikari honek ematen duen lehenengoa da.
Irakurri nahi duenak egin klik lerro honetan.