Aizarnako euskara ahotsak.com-en
Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea du helburu ahotsak.com proiektuak; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Dagoeneko, herri askotako elkarrizketak daude jasota proiektuan eta bakoitza bere euskara naturalean
entzuteko aukera polita ematen du. Eta ez da interesgarria euskara aldetik soilik: pasarte eta bizipen politak, lurralde eta toki desberdinetako jendearenak, bizitzeko modu desberdinak (arrantzaleak, baserritarrak, kaletarrak...). Ondare polita, benetan.
Jaso dituzten elkarrizketa guztiak ezin dira ikusi, oraindik, baina asko eta asko prest daude jadanik. Tartean, Aizarnako batzuk.
Hemen daukazue, adibidez, Roberto Bergara Aizarnako jaiei buruz hizketan.
www.ahotsak.com/zestoa/pasartea/10451
Beste pasarte honetan, berriz, Roberto Bergara bera eta emazte Margarita Etxabe elkar ezagutu zutenekoa kontatzen.
www.ahotsak.com/zestoa/pasartea/10455
Zestoako hizlariak 26 dira momentuz eta tartean daude aizarnarrak. Denak ikusteko aukera duzue orrian bertan ere: www.ahotsak.com/zestoa
Sartu orrian eta begiratu beste herrietan ere. Denak entzun ondoren agerian gelditzen dira euskarak dituen bariedadeak, altxor haundi bat direla denentzako.
Jon Egiguren
Jon Egiguren