Aizarna Euskal Telebistan.
Uztailak 7 igande arratsaldeko 8tan, Joseba Argiñanok Aizarnan grabatu zuen "historias a bocados" ikusteko aukera izan dugu telebistako ETB2 katean.
Eduki handia izan duela esango nuke telebista-programa honek, Aizarnako historia eta bertan dauzkagun altxorrak ezagutzeko baliagarria izan delako.
Telebistan ikusterik izan ez duenarentzako hemen jarriko dut helbidea nahi duenak zuzenean ikusi, merezi du ikusi eta berarekin gozatzeak, Aizarnako paisaia eta historia pixka bat ezagutu nahi duenak behintzat.
Jon Egiguren
https://www.eitb.tv/eu/bideoa/historias-a-bocados-2a-temporada/6178/148314/aizarna/