Aizarnako festak...2006
Gaur egun Aizarnako zaindari den Ama Jasokundearen omenez bakarrik ospatzen ditugu jaiak, garai batean berriz, gehiago ere baziren urtean zehar:San Pelayo, San Isidro, San Juan, Santiago, Pŕzkoa bigarrena eta abar.
Jaiak ospatzeko era guztiz aldatua dagoela ezin ukatu gaur egungo biztanleen artean.Lanak dituen neke eta buruhausteak ahazteko ez daukate Santu edo Santaren ospakizunen zain egon beharrik, festa giroan ospatzen dituzte aste bukaera gihienak.
Nahiz eta aste bukaerak ospatzen jarraitu urtean behin jai nagusiak ospatzeari ezin diogu uko egin, herri bakoitzak duen nortasuna egun horietan ere erakustera ematen duelako.Eta herrian ekitaldi ugari ikusteko aukerarekin batera, biztanleak ohizko ibilbidea utzi ondoren gehiegikeri batzuk ere atsegin dituelako.
Aurten ere beste urteetan bézala adin guztietako aizarnarrek hartu dute parte ekitaldietan. Adin txikikoek jolasak ospatzen arratsalde osoa pasa zuten, hauek bai ekitaldietan parte hartzeko beti prest daudela, zeinek opari hobeak lortu lehia bizia erakutsi zuten.Animatzen zeuden guztiak ere ez zuten izan goxoki faltarik ekitaldietan.
Gazteak futbolerako bi talde osatu ondoren, norgehiagoka bat antolatu zuten. Aspaldian futbol asko ez dugu ikusi herrian eta ikusmira polita jartzea lortu zuten.Beste Aranbururen bat irtengo ote du herritik?.
Bezperako afarira beti bézala herritar eta herriarekin lotura duen jende ugari hurbildu zen. Aurten ere ohiko den gisan arkumea burruntzian, eta nahiz eta aurten beteranoa falta, gazteek txanda oso egoki hartu dutela agerian gelditu zen.
Prestatzaile eta zerbitzariei eskerrak eman behar herrian eta herritarrentzat afari bat hain ondo antolatzeagatik.
Bestalde, aurtengo jaietan berrikuntza bat ikusteko aukera izan dugu oilasko_biltze egunean,adin txikiko oilasko_biltzaileak zagi eta guzti ibili baitziren herrian zehar.Badirudi etorkizuna badagoela herrian oilasko_biltze egunerako.
Pilota zaleek, herri kirol zaleek, bertsozaleek, dantzazaleek... denak izan dute jende kopuru polita beren ekitaldietan, eta giro alaia ikusi eta gozatzeko aukera izan dugu 2006. urteko amabirjinetan.
DANBOLIN ALDIZKARIAN ARGITARATUA