Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

XVIIII GARREN MENDEKO SERMOIAK AIZARNAN

Aizarnako biztanleei zuzendutako sermoiak dira hemen jarraian azaltzen direnak, eta aspaldi samarrekoak gainera. Seguru nago bide okerretik zebiltzan herritarren bat edo beste zuzentzeko baliogarritzat izango zirela.

Herrian egin zituen bost edo sei sermoi dira gaur eguneraino iritsi direnak, eta garai haietan erabili ziren gaiak, gaur egun irakurtzeak badauka bere xarma.

Errosarioko kofradiari, Ama Birginetan, Santa Engraziko ermitan eta Ama doloretakoari egindako sermoiak dira hemen azaltzen direnak, 1895 inguruan Aizarnan predikatzeko idatzitakoak.

Domingo Aguirre badiola, Zumaiako karidadeko karmeldarren kapeilaua izan zen urte askotan. Euskeraz idazteari eman zion Txomin Agirre apaizak bere bizitza guztian.

Olerkiari eman zion aurrena.Bazekien beraz, bere sentierak itz neurtuetan azaltzen.

Gero, nobelagintzari ekin zion ta iru azaldu ziren bata bestearen atzetik."Auñamendiko lorea" izan zen aurrena,1897ko urtean " Kresala" urrena eta ondoren "Garoa": lehenengo biak bizkaieraz eta "Garoa" gipuzkeraz.Laugarrena berriz,"Ni ta Ni"Idazten hasi eta amaitzera iritxi etzana.

Sermoi hauek ere berak idatzitakoak ditugu.

Ondarroan jaio zen 1864an eta Zumaian hil zen 1920an.

Jon Egiguren

(ERROSARIOA)

Aizarna

¿Quis potest similiter sic gloriari tibi? Zein da beste bat zuk aria gloria daukana? (Eklesiastes esaten zaion liburuan 48en buru ta 4.en bersuan)

Amairugarrengo eunkidan, Albigensen esaten zitzaien fede ukatzalleak zebiltzazenian zabaltzen mundu guzian beren dotriña galgarri infernutarrak, eramanaz beren atzetik ainbeste arimia engañatuta ondamendiko bidetara, sortu zan Españatar leial goitandi bat pensatu zuana eleiz-etsai guzien aurrean jarri ta dendenak bentzutzea Maria txit santaren laguntasunarekiñ. Gizon au zan Guzmango Domingo.

Eta badakizue nola nai zituan fede ukatzalle guziak purrukatu? Gizon ta emakumien batzar santu bat sortuarekin bakarrik, emanaz gizon ta emakume abei errosarioa esateko obligazioa fedea geiago pistu ta jasotzeko, erejia zapaltzeko eta pekatariak zeruko bidetara biurtzeko.— Baña zer egingo zuan batzar santu onekin? Zer? Fede ukatzalle guziak bentzutu, zapaldu austu ta desegiñ.

Ezagutu zuan Santo Domingok bere argitasun ta jakituriya andian munduko indarrarekiñ geiyago zirala noski relijiyuaren etsaiak eta orregatik juantzan zeruko indarren eske.

Sortu zuan batzarra eta agindu zuan guztiak errosariyua erresatzeko, au da, eskeintzeko koroi eder bat zeruetako erregiñari, eta nola eskeintsariya oi dan bezela, izan biar zuan Mariari geiyen guztatzen zakon gisara, koroia zan larrosaskoa, zergaitik diran larrosak Mariaren birtuteak obeto agertzen dituen lorak. Orregatik geratu zaio debozio oni erdaldunak rosario eta guk larrosagintza ezan geikion izena.

Osta ziran asi batzar santa onetakuak errosariyua erresatzen gelditu zanian arriturik mundua ikusten zuan mirariarekin; pekatariak ta fede ukatsalleak zetozen Eleisa santagana aldraka, katolikuen espiritua biztu zan, ill zan herejiya, birtutiak artu zuan bere argitasuna eta Eleisaren arpegia ikusi zan bere lelengo egunetako edertasunarekiñ.

Ikusirik gauza aiñ izugarriyak Eleisa santuak bota zituan batzar onen gañian bere bedeinkasio guztiak eta batak baña bestiak naiyago Aita Santutik asi ta askenengo katolikoraño jarri zituen beren izenak errosarijako kofradiya edo batzarrian.

Orregatikan bada eztet esango geijegi esaten badet mundu katolikuaren iskiña batetik bestera etzala entzuten diadar bat baño. ¿Quis potest similiter sic gloriari tibi? Nun da beste batzar bat errosariyoko kofradia bezelakua.

Erakutziko dizutet zenbat baliyo duan deboziyo onek eta zeiñ frutu ugarijak ekarri lezakezan gure gañera. Baña biar dan bezela gai au argitzeko biar det Espiritu Santuaren graziya zeini eskatuko diogun laguntasuna Maria txit santaren bitartez, esanarekin aingeruakin batian: Abe Maria.

¿Quis potest etc

Eztet nai, n. a. m., beste kofradien anditasuna batere laburtu; ikusten det zenbat baliyo duen, esagutzen det beren santutasuna, badakit zein maitagarriak diran. Zabaldu bitez lur guztian eta bizi bitez urte askuan orain arte bezela izan ditezen erlijio ta Elisa santaren laguntzarako; baña utzi biar dirazue jasotzen biar dan bestean errosarioko kofradi edo batzarra; eta esaten onetarako eztala beste bat berak bezelako jaiotza, antsiñatasuna, zabalera, senidetasuna ta izen andiya daukanik. Itz bitan amaituko det lenego zati au.

Asi gaitian bere jaiotzatik. Nun da beste bat Maria txit santak berak asmatu, erabagi ta konpondu duana? ¿Quis potest similiter sic glorian tibi? Bada errosarioko kofradiak esan lezake bera dala Maria txit santak asmatu ta erakutzi ziona Santo Domingori ereji guzien kontrarako armarik gogorrena bezela, pekatu ta griña gaisto guzien osagarririk onena bezela ta zabaldu zala laguntasunarekin.

Begiratzen badegu bere antsiñatasuna, nork esan lezake berak bezela igaro dituala zaspi eunkida? ¿Quis potest similiter sic glorian tibi? Bada errosarioko kofradiak esan lezeke iya zaspireun urte dituala eta oraindik daukala bizitza gisaldi askorako Manaren laguntasunarekiñ.

Eta bera bezela zabaldu danik, nun arkitzen da beste bat? Quis potest? Begiratu zazute eta ikusiko dezue jarriya edozein tokitan, probintzi guztietan, uri ta erritxo danetan: begira ta ikusiko dezue errosarioko kofradikuak dirala, emakumiak eta gizona gaztiak eta zarrak, pobriak eta aberatzak, txaboletan jaiuak ta jauregietan bizi diranak, sazerdotiak, frailiak, eta erregiak, aita santua bera, mundu guztia.

Ikusi dezagun bere aidetasuna eta esan geinke berriz ere: ¿Quis potest similiter sic glorian tibi?

Naikua da jakitia errosarioko kofradiya dala Santo Domingok sortu edo fundatu zituan frailien arreba; bada biyok dauke ama bat, Maria txit santa, bijok aita bat Santo Domingo eta biyok jaio ziran era baten amairugarren gisaldiko lelengo urteetan. Eta badakizue zeintzuk diran Santo Domingok sortutako frailiak?

Ez dituzue esagutzen? Ara nola itz egiten duan aita santu batek beren gañian: «Da Predikatzalleen Ordena loratsua santidadian, izen andikua jakiturian, ugariya birtutean eta beti bedeinkatua Aita Santuak gandik.

Bere gizonak dira langilleak Eskritura santak ikasten, oraziuan eta arimak salbatzen, ta zabaltzen due alde guztietatik birtutiaren eta jakituriaren argi ederra. Gizon abek dira lege jakiñak, izketan berdingabiak, egitadetan indartsuak, predikatzen biotz mugitzalleak, eta beren españetatik gañezka dator zeruetako dotriña errien salbaziorako... Gison abek argi egiten due zeru izarrak bezela... eta dira maitatuak Jaungoikuagandik ta baita erriakgandik ere... Jaungoikuak nai (...) zuan Domingoren semeen bitartez bere izen (...tua) izan zedin altxatua... Azkenez gizon abek dira, utzirik mundu onetako aberastasunak, bizi diranak pobrezan eta garbitasunian Jesu Kristoren irudira». Abek dira Guzmango Domingoren semiak, aita santu batek dionez, ta errosariyoko kofradiakuak aben anaia arrebak dira. ¿Quis potest similitergloriari tibi?

Eta orain ikusi desagun zeiñ frutu ederrak irabazi lezakezan errosariyoko kofrade batek. Familiya ondo batuetan gerta oi dan bezela batzuk irabasten duena danentzat izatea, onela gertatzen da kofradiya onetan. Emen esan geinkez Jaungoikuak Abraani esan ziozen itz abek: Leva oculos. Begira, kofrade ditxas betea, alderdi guztietara, bada alderdi guztietan dabiltz Guzmango Domingoren semiak zeruko dotriña sabaltzen... berak irabazten duen sariya, beren arimako aberastasunak, beren gloriya... zuria da, zuk irabazten dezu etxetik irten gabe.

Leva oculos tuos... ad aquilonem, begira eta ikusiko dituzue donzella garbiyak... igaroten ditue egunak konbentuko ixiltasun ta bakian, gabak oraziyuan, astiak, illak, urtiak... penitentzian, beste zeregiñ gabe birtuteak billatzia baño, beste pensamentu gabe Jaungoikua serbitzia eta euren burua santifikatzia baño, beste desio gabe zeruratzia baño... Eta zeñena esango dezue dala beren orazio eta meditaziuaren irabazia beren borondatia ukatziarena, beren barau eta penitenziarena?... zuria da, errosarioko kofradia.

Omnem terram quam concupiscis tibi dabo. Leva oculos tuos ad meridiem, begiratu beste aldera. Ikusten dituzue ainbeste apostolu beren gurasuak, anaia, aidiak eta lagunak utzi ta dabiltzala karidadiaren eguakin kristauen izena erakusten ur...etako lurrean etsaien artian, beti prest beren bizitza fediagatik emateko? Ah, Zenbat lan, zenbat estutasun, zenbat perill igarotzen dituen! San Pablo Apostoluak bezela ditue etsaiak alderdi gizietatik: etsaiak bideetan, etsaiak urietan, etsaiak basamortuetan, etsaiak itxasuan... askotan gozez ta egarriz, otza batian, beruak bestian... in labore et aerumna... in fame et sitz, in frigore et nuditate. Zeiñena uzte dezute dala ainbeste izerdiren irabaziya? Zuena, errosariyoko kofradiak.

Omnem terran quam concupiscis tibi dabo. * Begira beste alde batera: leva oculos ad orientem. Ikusiko dezue gizon aldra andi bat zeiñ, bat egiñik, Madalenaren eta Martaren bizitz... ...zi dan munduko jira-bira lanetan alde batetik ta bakartadeko oraziuan santuan bestetik batzuk zelebratzen due altarako mesa santua, beste batzuek errezatzen due; batzuk daude eskribitzen, bestiak zeruko dotriña erakusten; batzuk predikatzen bestiak konfesatzen; bide batez dira eskutuan beren burua kastigatzen bizi diran penitentiak eta agiriyan fede ukatsalliak bentzitzen dituen gizon jakitunak.

Eta zeñena da ainbeste oraziyo, ikasi ta erakutzien lana? Zuena, errosarioko kofradiak. Omnem terram quam concupiscis tibi dabo. Begiratu oraindik beste alde batera: leva oculos tuos... ad occidentem. Ikusiko dituzue ezin kontatu ala martiri Jesu Kristoren amodiyuagatik ainbeste lan, neke, samin daramatela S. Pablo bere eskutitz edo karta baten zion bezela: «Batzuk sufritzen ditue arrikadak, golpiak, katiak eta presondegiyak, beste batzuk dira serra batekiñ ebakiak edo kentzen diote lepua ezpata batekiñ, beste batzuk dabiltza igesi aruntz ta onuntz, estutasunarekiñ eziñ billatuta nun eskutatu beren burua baso eta mendiyetan».

Ta zeiñena da ainbeste odol ta estutasunen sariya? Zuena errosariyoko kofradiak. Omnen terran quam concupiscis tibi dabo. Zein zorionez betiak zeraten! Zuekgatik ezan lezake gure salbatzealleak bere ikasleai ezan ziotena: batzuk ereiten dute gariya, beste batzuk ebaki; batzuk egin lana, beste batzuk alort edo frutuak artu: Alius est qui seminat, et alius est qui metit; zergatik errosarioko batzar edo kofradiakuak izanarekiñ bakarrik dira zuenak Guzmango Domingoren semiak munduko lau aldietan ainbeste lanekiñ irabasten dituen aberastasunak. Zeiñ ongi esan lezakian bada kofradia onegatik.Quis potest similiter sic gloriari tibi? Nun da beste bat ainbeste aberastasun irabazten ematen dituanikan lanik egin gabe?

Gaiyago oraindik. Gure munduko bizitza amaitzen danerako, eriotzak ordurako, danik ordurik eztuenerako, dauka errosarioko kofradiak pekatu guzien parkaziorako grazia, indulgenzia osoa ezaten zaiona; baña gure pekatuen parkazioa konfesio on baten bitartez artuta, iltzen bagera ere, indulgenzia osoa ongi artu gabe, zenbat laguntasun izango ditugu munduan gelditu diran anaiak gandik! ¡Vae soli! dio Eskritura santak, ai bakarrik dabiltzanak, zergatik erortzen badira eztuen izango nok altxatu!Baña errosarioko kofradiyakuakgatik millak eta millak erregutzen due munduan; millak eta millak bialtzen ditue zeruruntz beren Abe Mariak ama maitiagana millak eta millak egingo due alegina altxatzeko beren anaiak erori diran lekutik.Ze pozgarria izan biar duan gure etxeko gurasoak anaiak eta lagunak izer ezin duenian egin gure onerako ainbeste adiskide oraziuan gure pekatuen parkaziorako eukitia! Santiago apostoluak dionez asko baliyo badu justo baten orazioak, ainbeste Jaungoikuaren serbitzariren oraziuak, mesak eta indulgenziak zer egingo eztu? Esan leizake batere bildur gabe eztagola errege bat, enperadore bat, edo aita santu bat, errosarioko batzarrekoa izan ezikean ainbeste laguntasun idukiko duanik munduan ta munduko bizitza amaitzen danean.

Ara or errosarioko kofradi edo batzarra zer dan. Ete dago norbait aberastasunik nai eztuanik? Gutxi esagutzen ditut. Baña bai badira zeruko aberastasunak utzirik alde batera jaramonik egin gabe saiatzen diranak indar guziarekin munduko aberastasunen billa. Aiñ gaude denpora galduetan eze astu degu jaiyuak gerala zerurako eta uzte degu beti bizi biar degula lurrian. Aiñ gaude denpora galduetan ese naiyago degu lurra zerua baño, maiteago degu deabrua Jaungoikoa bera baño!

Ah! Bedeinkatuak Españia guztiko errietan errosario santuan erresatzen zan denporak! Bedeinkatuak erri guztietako etxeetan koroi eder au Mariari eskeintzen zintzaion egunak! Bedeinkatuak Euskal-erri maiteko zukalde guztietan oitura santu au gordetzen zan gabak! Ze gozua izan biar zuan koroi eder au Mariari ipiñi ta kontzientzia garbiarekin Aingeruen gisara geratzia!

Ah, gaur! Batzuek, askok!... geijenok!!! astu ditugu gure asabaen oitura eder bedeinkatuak... Kristauak, kristau maiteak, eztegu naiko izan gure aitonak bezelakuak? Ukatuko degu gure odola? Aitzen zaudeten euskaldun biotzekoak, eztegu jarraituko gurasuak erakutzi diguen bide santua? Ote da norbait bere Ama bedeinkatu nai eztuana? Ote da norbait hereje guziak akabatu nai ez dituana oraziuaren bitartez? Zer diot? Ez, ez! Euskaldunak len, euskaldunak orain, euskaldunak beti. Euskalerria izan bada orain arte Mariaren erria, baita ere emendik aurrera. Gure gurasuak jaso zituen mendi tontorretan eleisatxoak Mariari? Guk jasoko diogu bular bakoitzian altare bat eta an eukiko degu Mariaren izena maitasunik andiyenarekiñ. Aizarnako etxe guzietan entzun dedilla gauero errosario santuaren orazioko murmurrada gozoa. Ezkera bat geratuko errosarioko kofradian sartu gabe, ezkera geratuko iñoiz ere errosariyo santua erresatu gabe.

Bai Ama bedeinkatua, sortu egizu gure bularretan errosariyo santuaganako debozio andi bat, egizu izan gaitezala leiyalak debozio au betetzen eta erregutzen ezazu gu pekatoriok gatik zure seme Jesusi: Erregutu ezazu orain, mundu onetan, zergatik gauden alde guzietatik etzaiz inguratuak, alegin guztia egiten dabiltzanak gure arimak galtzeko. Erregutu ezazu orain, egun larri triste ta eztu onetan, zergatik zure Semiaren relijiyuaren kontra altxatuta dabillen infernu guztia.

Erregutu ezazu orain gure Aita Santu Leon amairugarrenagatik eman zaiozu argitasuna eta indarra olatu ta ekaitzen artetik atera dezan bere ontzia eta auzpeztu ezazuz betiko bere etsai gaistoak. Erregutu ezazu gure eriotzako orduan, instante larri artan zaindu gaitzatzu eta Abigail jakitunak bezela eztaldu zazu gure ezjakiña, lagundu zaiguzu askenengo zispurura artian; zure izen santua izan dedilla gure askenengo itza, artu zazu zure amodiosko besuetan gure arima eta eraman zure seme Jesusegana koroi ederra zeruetan jasteko betiko gozotasunarekiñ. Amen.

EUSKERAZ

De la Virgen(Aizarna)

Dominus possedit me in initio viarum suarum. Jaungoikoak gorde nituan nere lenengo egunetatik. (Proverb. s 8.)N. a. m. Eztaukat batere denbora alperrik galtzeko gogorik, eta ala ere bildur naiz artsalde onetan denbora alperrik galduko ote detan edo ez.

Zer da eleiz (esta geienetako sermoiakiñ gertatzen dana? Aditzen dirala belarri batetik ta ertetzen dirala bestetik; eleizatik ertetzean etzeratela gogoratzen zer aditu dezuen, edo geienez, geienez esaten diozutela alkarri: «Sermoi ederra egin du, gizon egokia da edo ezta, motela da edo argia da, epela edo gatz gabekua zan, garratza edo gogorregija; santu andia zan onelako santu edo onelako santa»... eta ezertxo ere ez geiago. Eta ori da denbora alperrik galtzea predikatzalleak eta denbora alperrik galtzea aditzalleak ere.

Zer da, bada, aditzalleak egin biar duena sermoi batean? Aditu gogoz, ikasi borondatez, eta jarraitu ikasi dan gauza ona; ori da egin biar dezuena. Eztet nai zuekiñ aserratu, Aizarnatar maiteak: azpalditxoan esagutzen zaituet eta aspalditxoan maita; eta maite zaituetalako egiak garbiro esan biar ditut, bada egiak esatea da maitasuna benetakoa erakustea. Badakizue nik itz egiten detala anima ta biotz guztiarekiñ, eta orregatik nai det anima ta biotz guztiarekiñ aditzea ta ikastea: borondate onari borondate onarekiñ erantzun biar zaio. Gaurko artsalde onetan nik eta zuek denbora alperrik galduko ezpadegu, denok ikasi biar degu zerbait Mariaren sortuerako festa ederrean.

Eta zer da gaur ikasi biar deguna? Ikasi biar ditugu birtute bi, munduan faltarik geien egiten duen birtuteak; garbitasunezko birtutea eta umiltasunezkoa. Garbirtasunezko birtutea da dio S. G. beste birtute guztien gañetik mendi gallurrean zeruruntz begira bizi dana, altisimus virtutum culmine vivit; bera da aingeruen birtutia eta mundu onetan santu guziak geien maitatu duena; bera da zeruetan Jaungoikoarekiñ bizi izateko daukagun jantzi ederra: posita est virginitas vivens in caelo cum Deo potius quam hominibus in terra.

Eta umiltasuna? Umiltasuna da berriz beste birtute guzien zimendua, zein gabe ezin leitekian jaso birtutien jauregi maitagarria... Orregatik, utzirik gaur alde batera Maria gure Ama maitearen sortuerako kondaira edo historia, pensatu det ikusi biar ditugula Mariak garbitasunarentzat zeukan maitasuna eta bere umiltasun andia. Maria garbi sortua izan zala erakusteko arrasoi bat bakarra eztaukat emen, euskaldunen artean, Aizarna fedetsuan. Naikua da jakitea fedeko gauza dala, naikua da jakitea Maria izan zala aukeratua betikotasunetik Jaungoikoaren Amatzat.

Nola izan zeitekian pekatuan sortua pekatua ainbeste gorrotatzen zuan Jaungoikuaren Ama? Nola izan zeitekian pekatuan sortua pekatuaren arrasa mundutik kentzeko jaiotzan zan emakumea? Maria zan garbi ta graziaz betia bere sortueratikan. Gauza onen gañean lenago emen bertan itzegiña naizalako, eta esagututzat emanik, ara emen gaurko sermoiaren gaia: «Gure Ama Maria izan zala sortua munduaren osasungarritzat, guri erakusteko batez ere garbitasun eta umiltasuna». Lagundu zadazue, n. k., onetarako biar detan grazia zerutik jaristen, eta eskatu zaiogun Jaungoikuari Ama bedeinkatu onen bitartez esanaz Abe Maria. Dominus possedit me, etc.

SANTA ENGRACIA

Aizarna — 1896

Justorum animae in manu Dei sunt, et non tanget illos tormentum mortis. Justuen animak Jaungoikoaren eskuetan daude, ta eriotzaren oñazeak eztie ikutuko. (Jakituriako liburuan 3-garren bersotik artutako itzak.)

N a. m.: Munduan egia falta da, munduan egia bearrean dago. Egia zeñ bearra dan lurrean jakiteko, eztaukagu ikustea baño gizon guztiak maitatzen duela (itxuran beintzat), gizon guztiak esaten duela beti berena dala egia.

Deserrazoirik andienaren alde dabillenak; gauzarik okerrena defenditzen duenak; norbere iritziarekiñ ateratziagatik justizi guziaren kontra jokatzen duen gizonak; lenengo gezur ondo asmatugabea esaten duan ume koskorretik asi ta eskola naguzietan panparroikeriz beterik beren dotrina gaistoak erakusten dituen maisuetaraño; istun eder diranak; gizon jakintsuak; ausilariak, eskribatzalleak; goikuak ta bekuak denak esango dizue arrotasunik andienean: «au da egia, nik esaten det egia, nerea da egia».

A! Esagutzen due, esango baluteke, bere biotzaren erdian sentitzen duen gisan: «nik esaten det gezurra, nerea da gezurra», beren ausia instante artan galduko litzatekeala.

Bada orduan, esan giñaike: gizon guziak egiaren alde badira, gizon guziak egia badiote, dena da egia munduan? A! ez, a., munduan gezur asko da, txit asko; gezurrak umien artian, gezurrak ezjakiñen artian, gezurrak jakintzuen artian ere. Gizonak askotan eztu erakusten bere barruko pensamentua; gizonak askotan bere biotzeko sentimentuak estalduak erakusten ditu; baño, borondaterik onenarekiñ jokatzen duanian ere, oso indar gutxi du egia billatzeko.

Orregatik ainbeste bidar begitandu zaizka gizonari eztiran gauzak; orregatik mundu onetan maisutzat egon diran jente askok erakutzi ditue gezurrak egi ederraren jaskerarekiñ. Zer da bada egia? Egia da Jaungoikoa, bada Jesusek esan zuan ego sum ventas, ta egizaleak dira Jesusen dotriña zarrari betiko bidetik jarraitzen diotenak, bañan ez mingañez, ezpada egitez, bene benetan.

Nator gaur erakustera zuek añ poliki apaindu dezuen ermita onetako Santa, Santa Engrazia izan zala egizale benetakoa ta egia defenditzeagatik iltzala, guri ejenplu osasungarri bat emanaz.

Eztakit nola erakutziko detan gai au. Zuek, Aizarnatar aditzalleak, txit egoki aukeratua zendukaten sermoi onetarako gizon abill, jakintsu on ta egizale bat, bañan gizon ori gaisotu dalako nik artu det asken orduan sermoi au egiteko arturapena. Esagutuko dezue, bada, iñoiz baño geiago bear detala gaur Jaunaren laguntasuna, ta laguntasun au eskatzeko auspeztu zaitezte nerekiñ gaur bedeinkatutako altara berri onen aurrian, ta esan daiogun Zeruetako gure ama onari Abe Maria bana.

Justorum... etc. N. a. m. Ebro ibai z ibalaren aldamenean jasotzen da uri andi ta eder bat Zaragoza izenekoa; Zaragoza, Ama Birjiña metarri edo Pilare santukoaren agertokia; Zaragoza, ainbeste martini santuk beren odolararekiñ bustitako erri bedeinkatua, Zaragoza, oroimengarritsu ta izen andikoa, Españia guztiari onorea emateko diña dan Zaragoza.

Erri onetan martiri santuen odol beroak narotua, jaio zan landara berri ta eder bat, Sta. Engrazia, Jesus bakarrik zala egia esagutzen zuan emakume argitsu eta egia onen alde ill arteraño burrukatzeko prest zegoan emakume indartsua.

Laster etorri zitzaion burruka onetarako bidea. Denbora artan zegoan Zaragozako agintari Daziano zeritzaion gizon biotz gogorreko bat, Jaungoiko gezurrezkoen alde lan andietan zebillena, ta kristauen izena lurretik betiko kendu nai zuana. Egun batean artu zituan preso emezortzi gizon familiarik andienetakoak, eta esan zien Jesukristoren legea utzi nai ezpazuen alde batera bein betiko, kenduko ziotela bizitza.

Uste dezue, a., bildurtuko zirala gizon aiek, ta utziko zutela Jesusen legea, gaurko gizon bildurti argalak menturaz egingo luteken bezela? Ez, aditzalleak. Zaragozako gizon santu ta egizale aiek bazekiten Dazianok kenduko ziela gorputzaren bizitza, baño ez animarena, ta animaren betiko bizitza gozoa nai zuten gorde; bazekiten etziotela illko anima, Jaungoikoaren eskuetan zegoalako ta ez gizonaren eskuetan: justorum animae in manu Dei sunt, et non tanget illos tormentum mortis. Orregatik etzuten egia saldu, eta eman zuten beren bizitza Jesusegatik.

Gizon aiek beren bizitza egiagatik ematen zeudenean, an zegoan beren ondoan Engrazia emakume gaste ta ona; ez isill ta bildurturik, ezpada martiri santuak animatzen, gizon aien animak pistutzen fedean ta zeruko gozotasunen esperantza santuan. Eta an juntzan bera, batere bildur gabe, fedearen su-garrean pisturik, Daziano gogorrari esatera: «Zergatik zuk, juez galdua, mespreziatzen dezu guk adoratzen degun Jaungoiko ta Jaun egiazkua? Zergatik zuk ta Erromako Enperadoriak ain gaizki tratatzen dituzue kristauak mundu guzian? Zergatik zerate Jaungoiko gezurrezkoen aldekoak? Zergatik esamiñatzen eztezue Jesus Jaungoiko egiazko bakarren dotrina santua?».

O Engrazia, Engrazia, Españatar noblea! Eztezazula orrenbesterañoko bidean eraman egia santuarentzat daukazun maitasuna! Pentzatu zazu erromatar gaisto orrek eztuala begiratuko emakumea zerala, gastea zerala, ederra zerala, noblea zerala: zure bizitza perillean daukazu ta galdu zeinkeala sasoirik ederrenean.

«Nere bizitza perillean. Zer bizitza? Gorputzekoa ala arimakoa? Arimako bizitza Jaunaren eskuetan dago eta eztit lurreko gizonek kenduko: justorum animae in manu Dei sunt, geienez bada kenduko die gorputzaren bizitza; ta zer dit neri gorputza illagatik betiko zorion pozgarria irabazten badet ondorean? Gastea banaiz, gasteagoa joango naiz zeru gozora, eder ta noblea banaiz, nere edertasun ta nobletasuna egiaren alde gastatu nai ditut?».

Erantzuera ederra, munduko gizon kristau guziak pekatuaren aurrean eman biar luteken erantzuera. O, n. a. m.! Deabru gaizkiñ beltzak zuek gezurrera eraman naian tentatzen zaituztenean esanaz: gasteak zeratela, ederrak zeratela, senduak zeratela, aberatzak zeratela, jakintsuak zeratela; erantzun zaiozute: eta zuk eman al dirazu nere gastetasuna, nere edertasuna, nere aberastasuna, nere jakituri apurra? Bada, nola orduan eskatzen dirazu zuk Jaunaren eskuetatik artu detan doaia? O ez, datorrela datorrena nere gañera, etzaitut serbituko zu, nere etsai gezurtia: betor nere gañera nekea ta oñazea; betor eriotza berbera, baña beti izango naiz egiaren alde.

Onela gerta zitzaion Santa Engraziari: etorri zitzaion neke ta oñazea lenengo, ta eriotza gogor bat gero. Amorratu zan Daziano emakume argal arren fede sendoa ikusi zuanean, ta agindu zuan sartadarik gogorrenak emateko lenengo, eta gero, loturik saldi baten atzean, erabilli zezatela arrastaka Zaragoza guztiko kaleetan.

Lenagoko batean esaten nizuten bezela, n. a., gaitzaren indarra eztegu esagutzen ondo gugana eltzen eztan artean; gaitz batek, oñazeak ta eriotzak ezkaitu bildurtzen ainbeste gure aurrean ikusten degun artean; bañan bai bildurtzen gaitu ta ikaratzen gaitu gure gañean ikusten degun orduan. Onela gertatu ete zitzaion Engrazia santuari? Ikaratu ote zan borreru gaistoak sartadaka ta kolpeka asi zitzaizkonean edo bere gorputz gastea zaldiari lotzen ari ziranean? Ezta batere: pake santu batekiñ sufritu zituan Engraziak oñaze danak, eta sufritu ondorean, iñoiz baño libertade santu ta andiagoarekiñ esaten zion Dazionari: «ez nazu bildurtzen zure gogortasunekiñ. Oroi zaite, juez errukarria, Jaunak emandako eskubide apur bat daukazula denpora apur baterako; baño laster zuk ere Jaun ta Juez santu orren aurrian kontu eztua eman biarko dezula. Ez naiz ni zure bildur, zeruko Juezaren bildur naiz, izan zaite zu ere Jaunaren bildur».

Orduan Dazianok, aserre ta gorrotorik andienarekiñ, agindu zuan berriz asmatu al ziran gauzarik txarrenarekiñ mindu zezatela Engraziaren bizitza eta borreru aiek, otzo amorratuak bezela, urratu zioten gorputza burnizko kako batzuekiñ, ebaki zioten eskerreko bularra, biotza ikusteraño, eta atera zioten gibelaren zati bat ere, S. Prudenzio testigu zanak esaten duanez. Eta zer egiten zuan Engraziak oñaze bildurgarri abek sufritzen zituan bitartean? Arpegi pozez ta alaitasunez betetakoarekiñ eskerrak eman Jaungoikoari bere edertasuna egiaren alde gastatzen zualako, Jaungoikoa bedeinkatu ta esan jente guziai Jesus zala egia, eta beste gauza guztiak gezur utzak.

Alperrik Dazianok odol-egarri ase-naian agintzen du azkenez, kopeta paketsu, eder ta zerutar artatik sartzeko Engraziari iltze gogor bat: alperrik: iltze ura sartzean ta geroago ere Engraziak bedeinkatzen du Jaungoikoa ta esaten du Jesus bakarrik dala egia, ta Erromatarrak adoratzen zituen gauza dendenak gezurrezko Jaungoikoak.

Jaungoikuak ala naita etzan Engrazia borreruen atzaparretan ill; bizi izan zan oraindik egun batzuetan mirariz bezela, egia maitatzen, ta egia erakusten Aita Zerukoak bere beso bigunetara deitu zion artean.

Ara emen itz gutxitan esanda Santa Engrazia Zaragozatar gaste noble ta egizalearen bizitza. Gezurraren kontra gerran bizi izan zan eta gezurraren kontra gerran iltzan. Eta bear bada orregatik, beste gerralari on Jaungoikozko batzuk, Tenplarios esaten zioten gerralariak jaso zuten ermita santu au Santa Engraziari, zuen aitona zarrak jaso zioten, orduan oitura santua zan bezela.

Ikusiko dituzue gure Euskal-erri maiteko mendi gallurretan Ama Mariari ta Santuai gure aitonak jasotako eleizatxoak, euskaldunak zuten fedearen agergarri bezela. Eleiza oiek esan nai diote erbestekoai, emen, beste gauza guztien gañetik fedea daukagula banderatzat. Baña eleiza abek jaso ziranetik gaur arteraño euskaldunak berak jira-bira andiak egin ditue, eta gaur, mendietan, ezta eleiza berririk jasotzen. Pena andi batekiñ esaten det, eztala gaur euskal errietako bideetan len beste kurutze eder ikusten; sentimentu andi batekiñ ikusten det mendi gallurretako eleizatxoak erortzen daudela toki askotan, eta kurutzeak eta eleizak erortzen diranean, erortzen da fedea, eta galdu da dana. Baña, Jaungoikoari milla esker, eztira denak eroriko, Aizarnatarrak bezela badira beste euskaldunak.

Zuek, n. a., aitona zarren oitura garbiak gorde nai dituzuen jentiak, ematen diozue gaur ejenplu eder bat Euskal-erri guztiari. Zuek, gogortu dezue, edertu dezue, ta apaindu dezue antxiñako gizonak egin zuten eleizatxo au, erakutzi nai dezuelako lengo bidetik zuaztela aurrera beti, bide zarretik batere okertu gabe. Bedeiñkatuak izan zaiteztela

Jaungoikuagandik, eta badakit bedeinkatuak izango zeratela zuen gurasuekandik ere. Nik ematen diskitzuet eskerrak Jaunaren izenean: lenengo, erri onetako artzai birtutetsu ta prestuari, berak mugitu dualako erria obra on au egitera; bigarren, beste apaiz jaun ta erritar beren limosnarekiñ lagundu duenai; irugarren Aizarnatar guztiai, bada eztet uste Aizarna guztian bat bakarra gelditu danik bere alegiña egiñ eztuanik obra onetarako.

Ta nai nuke oraiñ boz bat indartsu ta garbia, entzungo litzatekeana emendik ogei leguaraño; boz bat juango litzatekeana oiarzunetan, mendirik mendi ta zelairik zelai askenengo erri txokoetaraño; bada orduan diadar egingo nuke esanaz: «Euskaldunak, ikusi zazute Aizarnatarrak ematen dizuten ejenploa; jaso itsatsue zuen gallurretako eleizak, fede santuaren agergarri diran ermitak: ez utzi ermitak erortzen, bada ermitak eroriak badaude, fedia erori dan señalea da».

Ta zuek, n. a. m., izan zaitezte beti egi zaleak. Oroi zaitezte egia bat bakarra dala eta egi ederraren jaskerarekiñ gezur asko dabiltzala munduan; oroi zaitezte egia antxiñakoa dala ta kontuan ibilli bear dezuela dotriña ta izen berriekiñ; izan biar dezuela zuen gurasuak ziran gisakoak, eta erakutzi zuen ondorengoai ere egi zaleak izaten. Kate bat egin biar degu dotriña eder ta oitura on guziekiñ: kate bat beñere urratuko eztana, kate bat munduaren askeñeraño iraungo duana. Bizi gaitezen egiagatik burrukatzen beti, egiagatik eman dezagun gure bizitza, bear bada Santa Engraziaren gisara izan gaitezan bera bezela, Jaungoiko santuak saritu gaitezan betiko zorionarekin guziori opa dizuetan bezela. Amen.

DOLORES

Aizarna — 1893

Attendite et videte, si est dolor sicut dolor meus. Jeremias Igarlearen eskribuetan, I buru eta 12 garren bersuan. Gelditu zaitezte bidetan zabiltzatenak eta begiratu zazue ete dan beste naigabe bat nere naigabea bezelakorik.N. a. m.: Emakume bat, emakume guzien artian santa ta garbiena; ama bat, ama guzietatik samur ta errukiorrena; Maria santa, lenengoa ta andiena gizonetatik jaio diran alaben artian, Jaungoikoaren ama, Zeruetako erregiña, daukagu negarrez gure aurrian, esaten digula: «Kristauak, gelditu zaitezte apur batean, eta begiratu zazue ete dan mundu guzian beste naigabe bat nere naigabea bezelakorik».

N a. Samintasun ta naigabeak berez du misteriozko aparteko indar bat biotzik gogorrena biguntzeko, gizonik otzena samurtzeko, bururik arroena makurtzeko. Desgrazi ta naigabearen ondoan eztago biotz gogorrik, eztago gizon otzik, eztago buru arrorik, eztago etsairik ere. Eta zenbat urreagokoa dan desgrazia, ainbat andiagoa da samiña, zenbat andiagoa dan naigabea, ainbat geiagokoa besteen ariman sortzen duan errukia. Eta Manaren zorigaitza ezin leiteke izan urreragokoa, ezin leite izan andiagoa.

Kristauak, edozein desgraziaren aurrean samurtzen zeraten kristauak, ara emen gauzarik negargarriena; oroitu zaitezte zuen bizitza guzian ikusi dituzuen desgraziarik andienekin, zuen bizitza guzian irakurri dituzuen naigaberik mingarrienekin; zuen seme bat, alaba bat, senarra edo emastea galtzean senti zenduen samiñarekin, eta jakin zazue gero ikusi dituzuen, irakurri dituzuen eta sentitu dituzuen naigabeak eztirala ezertxo ere Ama santa onenarekin berdintzeko.

Zabal ta gazia da itxasoa; beltza ta bildurgarria zerua ekaitz denborako gaberdian aize indartsuaren soñu triste eta trumoi gogorraren burrunbaden artean, ordu larria da eriotzako ordua; baña, ama onen gazitasunaren aldemenean ezta gazia itxasoa, ezta illuna ekaitz denporako gaba, ezta larria eriotzako ordua bera.

Attendite, jarri zazue zuen entendimentu eta borondatearen indar guzia gaur goizeko konsiderazio onetan, et videte eta ikusi zazue ongi ama onen samin neurrigabea eta esango dezue gero badago naigaberikan ama onen naigabea bezelakorik, si est dolor sicut dolor meus. Daukat asmoa, n. a., agertzeko zuen aurrean Maria Santaren naigabea izan zala munduko gizonen artean izan diran naigabeak baño ezin esan ala askozaz andiagoa. Onetarako esaguturik amodiua dala Ama onen naigabien iturria, erakutziko det 1.º Mariak Jesusi zion amodio garbi ta sutsua, 2.en Mariak gizonentzako zeukan maitasun egiazkoa.

O ama doekabe ta errukarria! Eman zadazu nik sentitzea zure samintasunaren apur bat, zer diot apur bat! eman zadazu nik sakontzea zure biotzaren erdiraño, esaguturik zure naigabea negar egin daidan zurekin batera; erakutzi daidan, nolabait bada ere, zure altara inguratzen duen Aizarnatar aditzalle maiteen artean zuri zor dizuen maitasuna eta zuri zor dizuen errukia. Mesede au eskatzen dizut nere biotz guztiarekin esanaz, geiago mugitzeko Aingeruak esan zizun salbea. Abe Maria.

Attendite etc Arreta piska batekin begiratzen badegu maitasunaren asiera, ikusiko degu dala, batzuetan, sentierarik bigun ta gozoenen iturria, eta beste batzuetan gazitasunik andienen itxasoa. Eta egiaz, zer da maitasun benetakoaren eginkizuna? Maitasun benetakoaren eginkizuna da arima birekin bat egitea lokarri ondo estutuen bitartez bezela: borondate birekin bat egitea.— Esagutzen dituzue egiaz maite diran persona bi? bada ikusiko dezue egia dan edo ez nere esana: begiratu zaiozue ondo eta esagutuko dezue laster batareri naigabe ta estusasunak, estutasunak eta naigabeak dirala bestearentzat; bataren pozgarri ta alaitasunak, alaitasun ta pozgarriak dirala bestearentzat ere. Orrela da egiazko maitasunaren izatea.

Eta orrela zan Maria Santak Jesusentzat gordetzen zuan maitasuna. Baña ez munduko maitasun naskagarrien gisan, ezpada ze garbia, zerutarra, Jaungoikozkoa. Onelako maitasun santu, garbi ta sutsuarekin, zeru ederraren goien goienean jartzen diran Aingeruena baño askozaz garbiagoa eta sutsuagorekin bete betea eta gañezka zegoan Mariaren biotza. Bai, a., Mariak maitatzen zuan Jesus eta maitatzen zituan gizonak ere: maitatzen zuan Jesus, ez bakarrik bere erraietako semea zalako, baita ere geiago bere Jaun eta Jaungoikoa zalako: maitatzen zituan gizonak, ez bakarrik bere anaiak ziralako, baita ere geiago ziralako bere seme Jesusek kurutzearen oñetan eman ziozkan semeak.

Gauza abek onela izan eskero, begira dezagun, zer sentimentuak izango zituan Mariaren biotzak pentsatsean Jesus maite maitearen umillera ta eraman biar negargarriak eta gizon maite maiteen eskergabetasun eta galdumendiko bideak. Sartu gaitezen, al badegu, samintasun neurrigabe onetako itxasoan.

Esaten da, eta egia da, eztagola jaiotakoen artean maitasun bat, amak semiai dien maitasuna bezelakorik. Ama on batek, nola begiratzen du bere semeen osasun ta ondo izateagatik! Zer oarpilla ta nekeak geroko semeen ona billatzeagatik! Eta, seme bakarra bada, eta semea berez bada maitagarria, nork esan seme onentzat amak dituan amodio ta samurtasunak? Eta, zer pena ama onena bere semearen zorigaitzetan! Eztezue ikusi ama bat bere seme bakarra ia illian dagon oiaren aurrean? O! Nola sentitzen ditu bere erraien erdi erdian semiaren miñak! Nola zaintzen ditu bere borondatea, bere mugimenturik txikienak! Nola daguan dindilizka berak esango dituan itzetatik! Nola eztutzen duan bere biotzaren kontra bere espiritu, bizitza ta indarra eman nai balio bezela indar espiritu ta bizitza galtzen dijoan semeari!

Baña zer dauke zer ikusirik amarik maitetsuenen amodio guziak bat eginda Mariak Jesusi zion maitasunarekin? Berak ikusi zuan bere seme Jesus, mirariz sortua mirariz jaiotzen, aingeru zerutarren soñurik gozoenen artean; berak ikusi zuan adoratzen zuela artzaiak eta erregeak esaguturik munduko Salbatzalletzat; berak ikusi zuan asten bere aldamenean jakintsu eder ta zoragarria; berak ikusi zuan, oraindik amabi urte zituala, gizonik jakintsuenak mututurik utzitzen bere jakituri Jaungoikozkoarekin; eta gerora doktriñarik eder ta santuena predikatzen, milla mirari izugarriak egiten zituala askoren malkuak legortzeko eta erriak eramaten zuela triunfalaria hosanna! deiezka. Zenbat geiago eta geiago pistuko zan oraindik bere Ama Mariak Jesusi zion egiazko ezin esan dan besterañoko maitasuna!

Eta oraiñ pentsatu zazue galdera au: maitasunaren berdiñean bada samiña, norañoko naigabeak izango etzituan Mariak bere seme laztanaren naigabeakin? Begiratu bat eman daiogun aida batean Jesusen bizitzari.

Lenengo samintasuna sentitu zuan Mariak bere biotzaren erdian, Simeon santuak agertu ziozkanean Jesusen gañera etorri bear ziran gizon gaiztoen ta infernutarren persekuzio ta amorruak, O, n. aditzalleak! Nork pensatu leike agerkera onek Mariaren biotzean ein zuan eritasuna? Jaungoikoak egiten diguzan mesedeetatik andiyenetako bat da ez agertzea igaroko diran gertaera negargarri asko.

Gure artean Jaungoikoak daki zenbat gauza errukarri, zenbat desgrazia izango diran: ilko zakuz gurasoak, anaiak, aideak; izango dira milla deskalabru gure familietan; baña eztakigu nola, nun ta noiz, eta eztakigun artean beintzat pozik, paketsu eta zorioneko bizi gera.

Aditu zazue kristauak, batez ere zuek guraso zeratenok: esango balizuteke orain Jaungoikoak, zuen seme edo alaba maiteena ilko duela biar edo etzi eta ilko duela urkamendi batean, nolako larritasun ta naigabea sentituko zenduteke? Bada ori berori agertu bazion Simeonek Jerusalengo Tenploan Maria Santari, agertu bazion zuen guzioen maitasuna bat eginda, baño askozas amodio geiagorekin maite zuan seme bakarra, milla barre ta burla egin da gero ilko zinela gaizkille baten gisan lapur biren erdian, nork esan, nork entenditu ama onen samiñ ta naigabea?

Beste samintasun andi bat sentitu zuan Mariak, Herodesen biatzetatik bere semea libratzeko iges egin zuanean Egiptora zeruko mandatariak Joseri agindu zion moduan; eta andia zan samintasun au ere, oroitzen ziolako Simeon Santuaren esana, eta erakusten ziolako añ laster asten zirala gizon gaizto ta inpernutarrak bere seme laztan kutunaren kontra.

Gero izan zuan beste naigabe andi bat Jerusalengo Tenploan galduta iru egun oso osoan ibilli zanean, penaz ta naigabez ia txoraturik, bere semearen billa, galdezka alderdi guzietan iñork ikusi ote zuan bere arimak maite zuan laztana. Azkenez, urratu zan Mariaren biotz samurra oso-osoan, Kalbario mendiko bidean bere semea billatu zuanean, eta mendi tontor artan jaso zan arbola santuaren azpian ikusi zituanian bere semeari egin ziozkaten injuria edo iraintasunak, eta bere semearen eriotza. Eta emen egin bear degu atseden bat. Eztaukat aurrera pasatzeko asmorikan.

Mariak, martiri guzien erregiña onek, askenengo tontorreraño nai izan zituan iruntzi samintasunezko beastunak. Urkamendian iltzen diranen gurasoak ez bakarrik eztira juaten semea iltzen duen tokira, ezpada ze iges egiten due erritik ere, eldu eztedin beuren belarrietara tanbor otsik, jentien zarata edo il kanpaien durundirik. Baña etzan Maria beste emakumiak bezelako emakumea.

Sartzen da bildurgabea jente aldra ta borreru guzien artetik bere semea ikustera; jarraitzen dio bere semearen odol tanto preskoak erakusten diuen bideari; ikusten du nola kentzen diuen Jesusi bere jantzia berriztatzen zaizkola eriotasun bildurgarriak; ikusten du nola borreru gogor aiek josten dituen kurutzian, zeruak eta lurra egin zituen eskuak eta mesediak egiteko baizik mugitu etziran oñak; ikusten du jasotzen duela kurutzean eta andikan diola semeak: sitio, egarri izugarria daukat, nai luke orduan urtu bere biotza Jesusen egarria kentzeko, baña ezin leike; ikusten du bere semeak eztaukala agonian nun deskantzatu arantzaz josirik daukan burua...

O zuek, ama izan zaretenok, dakizuenok zer dan galtzea zuen erraietan sortu zenduen semea, zuen bularrian ainbeste bidar estutu zenduen semea, zuen magalian irribarrez ainbeste bidar euki zenduen semea, zuen poz ta atsegiña zan semea, esan zadazue ama onen pena ikusirikan semerik ederrena, semerik maiteena larru gorrian, lapurren gisara iltzen dagola etsai gaiztoz inguraturikan?

Maitatzen zuan Mariak Jesus, Anak Tobias, Bethsabek Salomon eta Rakelek Benjamin baño geiago, ama guztiak beuren seme danak baño geiago. Zer pena izango zan bada ama onena bere semea modu artan iltzen ikusi zuanean? Dabiden arpa ezta naikua pena au esateko, eta nola, zuek, emakumiak esango dirazue? *Eta oraindik, n. a., Mariak dauka beste amodio bat amatasunarena baño andiagoa: Da Jaungoikotasunarentzat daukana. Bere begiak, goialdietan jira-biraka dabillen arranoaren gisan, beti zeuden begira Justiziako

Eguski-Jaungoiko santuari, eta ikusten zituan Jaunaren onizate ta Espirituko aberastasun miragarriak; añ modutan eze bizi izan zan artean euki zituan zeregiñetan etzuan bein ere galdu bere maitasunezko Jaungoikoagana begiratzea.

Bada onela eri ta erretzen bazegoan beti Jaungoikoaren maitasunean, zergatik izango ziran Mariaren biotz santuko suspirioak, ezpada nai zualako jaiotako jente guziak erretzea amodio santu onetan? O, Jauna! Zer samiña, zer estutasun ilkorra izango zan arima bedeinkatu onena, ikusi zuanean gizon eskergabeak añ gaisto tratatzen zuela bere maite maitea, gizonak salbatzera etorri zan Jaungoikoa.

O Samintasunaren ama! Zer sentitzen zenduan ikusi zenduanean, pentsamentuko begiakin, lotuta eta azoteak artzen Zeruetako eta lurreko jabea, errege guzien guraso ta aita? Zer pasatzen zan zure biotzean ikusirik txorotzat artzen zuela jakituria guzien iturria, ikusirik zulatuta eskurik altsu, babil ta indartsuenak zeruak eta lurra egin zituen eskuak, eta borreruen ostikopean odol santu ura, zeñen tanto bat naikua zan milla mundu salbatzeko? Ah! Zeruak eta lurrak ikaratzen dira sekula ikusi eztan eta ikusiko eztan oben onen aurrian; negarrez daude zeruetako aingeruak, dardara egiten due munduaren zimenduak, illuntzen da eguzkia eta infernua bera bildurtzen da.

Eta Mariak esagutzen basuan iñork baño obeto iltzen zanaren diñadia, eta maite basuan aingeruak guziak eta gizon danak baño geiago, nolakua eta zan bere naigabea? Bat egin daiguzan oraiñ Jaungoikoaren amaren naigabea eta Jaungoikoaen alabarik maiteenaren naigabea, eta esan geinke S.

Anselmorekin martiri santu guzien penak eztirala penak Mariaren naigabien aurrian, esan giñaike S. Bernardorekin, mirari bat dala mirari andia Maria ez iltzea penas bere semea iltzen kurutzearen oñean. *Begiratu degu nolabait bada ere Mariaren pena Jesusi zion amodiuagatik: begiratu dezagun orain Mariaren naigabea gizonari zien amodiuagatik.

Jaungoikoari biar diogun maitasuna dago bat egiñik projimoari sor diogun maitasunarekin, añ modutan ze esan giñaikeala Jaungoikoa maitatzen eztuanak eztuala maitatzen projimoa, eta projimoa maitatzen eztuanak eztuala maitatzen Jaungoikoa bear bezela. Izan da iñor ez zeruan ez lurrean Jaungoikoa maitatu duanik Mariak maitatu duan bezela? Ez. Bada orduan ezta ere izan jaiotakoen artian Mariak bezela projimoa maitatu duanikan.

Eta egiaz ainbesteraño eldu zan Mariagan gizonarentzat izan zuan maitasuna eze, Aita Zerukoaren irudira, eskeñi zuan Mariak bere erraietako semearen eriotza munduaren salbaziorako borondate guziarekin. Eta izanik ainbesterañokoa Mariaren maitasuna gizonentzako, zeñ errukituko zan gizonen miseriekin Maria bezela? Ara bada emen beste arrazoia Mariaren naigabea geitzeko oraindik.

Gizonen doakabe edo miseriak entenditzeko bear ditugu sakondu Jesus kurutzetik dindilizka daguanaren biotzeko naigabeak. Ez, eztira bere gorputzean sentitzen dituan miñak, borreruen gogortadeagatik, geien Jesus samintzen duenak dira ainbeste arima kondenatuko diranak bere odolarekin aprobetxatu gabe.

Jesusi oroitza edo memorian gogoratzen zaizka ainbeste mesede sorterriari egiñak, ainbeste ondasun arimarako emanak, ainbeste amodio, mesede, ondasun ta amodio kurutzeko eriotza ematen diuenak; bere adiñ edo entendimentuan esagutzen du alperrik dala askorentzat pekatua kentzeko iltzia, zergatik pekatuak jarraituko duan eta infernuko atiak eztiran itxiko; bere Aita zerukoa ofendituko duela pekatariak berriz ere, infernuak iruntziko dituala ezin kontatu ala anima.

Bere borondatiak sentitzen du honorea galtzen zaiola lapur ta gaizkilleen eriotza artzean, eta baldin norbaitzuk sinistatuko duelako berak, Jesus santuak, merezi izango zuala eriotza. Sufritzen du apostoluakgatik, Judasen anima galtzen dalako, Jerusalengatik eta judeuakgatikan, bada itxutasun aundian erori bear duen, sufritzen du gizon guziak gatik.

Mariak berriz Jesusen animako sufrimentuak ondo dakizki, bada semearen pensamentuak argiro irakurtzen ditu. Ondo daki mundu zabalean izango dirala gero ere gizon fedegabetuak, biziko diranak oso zereginduta lurreko gauzetan beti lurrean bizi bear baluteke bezela, beuren animen kontu gabe. Badaki gisaldi luzeen egunetan ostuko dirala gizonak fedean; badaki edozein zorigaitzen aurrean errukitzen diranak eztirala errukituko Jesusekiñ ta Mariarekiñ.

Nork esan bada ama onen samiñak? Zabal ta gazia da itxasoa; beltza ta bildurgarria zerua ekaitza dan gaberdian; ordu larria da eriotzako ordua; baña onen gazitasunen onduan ezta gazia itxasoa; ezta illuna ekaitz denporako gaba, ezta larria eriotzako ordua bera. O Maria santa! Aita Betikoak bakar bakarrik dakizki zure biotzean dabiltzazen olatu ikaragarriak. *Baña eztet nai geiago luzatu, ta itz bitan esatera nua gaurko sermoi onen mamia.

Mariaren maitasuna da bere pena guzien iturria. Alde batetik maitatzen zuan Jesus bere seme laztana zalako, semerik eder, jakintsu ta maitagarriena. Maitatzen du gañera Jesus maitasunik santuenarekin, zalako Jesus Jaun ta Egille on maitagarria. Eta Mariak bere begien aurrian dauka Jesus urkamendian ilda lapur biren erdian.

Beste aldetik Mariak maitatzen du gizona bere anaia bezela eta gañera Jesusek eman diolako semetzat. Eta, O eskergabetasun lotsagarria! gizon au da Jesus Jaungoikoaren borrerua. Alde bi abetatik ainbesteraño sufritzen du Mariak eze dio S. Bernardiko Senakoak: Mariaren naigabea zatituko balitz munduko jente guzien artean denak ilko lirakela miñaren miñez. Ondo esan det ba... ias... Attendite et videte... naigabe bat Mariaren bezelakorik.

Eta naigabe onen aurrean, ikusirikan guri zigun amodiuagatik dala, nor errukituko ezta biotzikan badauka beintzat?... Baña ezta naikua errukitzea, eztira Mariaren samiñak amaituko errukiarren bakarrik: amaituko dira Mariaren samiñak ikusten duanean, guk, bere semeak, eramaten degula bere irudira Jaungoikoak bakoitzari ematen digun kurutzea; ikusten duanean maitatzen degula Jesus, bere irudira; eta maitatzen degulako apartatzen gerala Jesusi sentimentua ematen diuen gauzetatik.

Itz batean, amaituko dira Mariaren penak, apartatzen geranean pekatutik, bada pekatua da berriz Jesus kurutzean josiko lukeana: Onela gure errukia izango da frutuduna, onela legortuko ditugu Mariaren malkoak, zergatik orduan izango da errukia Maria eta Jesusentzat euki biar ditugun maitasunaren iturrikoa.

Ea bada ama, maitasunezko eta errukisko gure ama, zugana gatoz konfianzaz beterik zure semeak, eman daiguzun maitasun ori, errukiaren eta santutasunaren asiera. Argalak gera ta ezerezak zeruko laguntasun gabe, lagundu zaiguzu zeruan daukazun aginpide orrekin. O, gure eriotzako ordu larri artan, zure seme Jesusen irudi santua gure eskuetan ezin eukirik, iñork gure españetan ipintzen digun orduan, naiko degu, ama maitea! zure seme Jesusen eta zure laguntasuna, eta orretarako orain guk laguntzen dizugu zure naigabean.

Ama, ama maitea, damutasunez negar egin daigula orain danok zurekin batera, gero poztu gaitezen betikotasun amai gabean. Ala izan dedilla.

DOLORES

Aizarna 1896

(Falta parte del sermón)

Stabat juxta crucem Jesu Mater ejus. Jesusen kurutzearen ondoan zegoan bere ama. (S. Juan Ebanjelistaren liburuan 19 garren ta 25 garren bersotik.)

N a. m. Nik badakit izen bat, izen eder gozatzu ta maitagarria. Nik badakit izen bat txiki txikia nintzanian ikasia, eta gero nere bizitza guzian milla bidar bedeinkazioz bete dedana. Izen ori zuek ere milla bidar esan dezue, denok; eta ondo jaioak bazerate, biotz onekuak bazerate, maitasunik andienean esaten dezute izen ori. Bañan izen ori zer da? Izen ori da Ama. Jaio ziñanetik laster ikasi zenduten itza, zuen estutasun guzietan berez erten dizuen itza, geien geien maita zaituzten emakumearen izena.

Nork maitatu zaitue geiago ama batek baño? Zuen esagunak? Zuen adiskideak? Zuen anai-arrebak? Zuen semeak? Zuen senarrak? Zuen emasteak? Iñortxok ere ez, amak geien, ta amak maitasunik eder ta garbienarekiñ. Orregatik amaren izena da eztia bera baño gozatzuagoa.

Zeñek egin du gugatik ama batek egin duana? Beragandik jaio giñak; berak asi gaitu, Jaungoikuak badaki zenbat lan ta estutasunekin; berak jantzi ta erantzi gaitu; berak eman digu jaten ta edaten; berak erakutzi digu dotriña santua ta eleizarako bidea; berak lastandu genduzan lastanik maitetsuenarekiñ. Orregatik da amaren izena eztia bera baño gozatzuagoa.

O milla bidar bedeinkatua izan dedilla izen eder ori! Zorigaistoan, zuen artean askok eztu oneskero amarik izango; beste batzuek laster galtzeko bildurrian egongo zerate; norbaitzuk esaguture etzenduten egingo.

Bañan etzaitezte estutu. Mundu onetan amarik ezpadezue, zeruan daukazue denok ama bat lurreko ama gustiak baño askozaz geiago maitatu zaituena, munduko amarik samurrena baño askozaz samurrago ta obea.

Ara or nun daukazuen bere irudi pobre bat; emakume orrek deitzen gaitu bere semeak, bada berak sortu genduzan grazian, berak artu genduzan semetzat kalbarioko mendian.

Zuetakoren batek ezpadaki Maria santak guri bere semeak deitzeko daukan eskubide edo deretxua entzun dezala ondo gaurko sermoia ta jakingo du «zenbat kostatako semiak geran Mariarentzat».

Esan det gaia. Bear dan bezela agertzeko zeruaren laguntasuna bear det. Onetarako guazen denok Ama Mariagana ta eskatu ditzagun bear ditugun graziak, zuek ondo aitzeko nere sermoia, nik bear bezela itz egiteko. Esan zaiogun, bada Abe Maria bana.

Stabat. etc. Bazuan Mariak bere erraietan sortutako seme bat, mirariz sortutako semea, seme bakarra, semerik ederrena, semerik onena, semerik santuena. Maita zuan Mariak bere begietako niniak baño geiago.

Seme eder au ogeta amairu urtean bizi izan zan bere Ama Mariarekin etxepe batian mai baten jaten zuela beren janari pobrea. Zenbat aldiz euki zuan Mariak bere magalian Jesus umea aingeruen lo gozo gozoan! Zenbat aldiz Jesus umearen eskutxoak katigatu ziran Mariaren lepo garbian! Zenbat aldiz estuturik elkarrekiñ lastandu ziran maitasunik andienean! Zenbat aldiz egon zan Maria poztazunez begira bere semearen arpegi zoragarria!

Asi zan Jesus, ta gelditu zan izaterik maitagarriena: bere arpegian argi Jaungoikozko bat ikusten zan; bere begiak ziran bigun, gozo ta zerutarrak; kopeta garbi, zabal, jakintsuena; bere gorputza ondo egiña zan; ta ibillera diñadi ta magestade andiz betea... eta orduan zan Jesus Mariaren maisua, Mariaren zaintzallea, Mariaren gidaria; eta Jesusentzat ziran Mariaren pensamentuak, Mariaren borondatia, Mariaren maitasun neurrigabeko guztia.

Bañan Jesus maitia etzan etorri mundura gizona salbatzeko baizik, ta erabakia zegoan gizona salbatzeko ill zedilla Jesus kurutze batean. Bazekian Mariak ondotxo: zertarako jaio zan zekiala berak asi zuan Jesus bere bular santu ta garbiarekin kurutzean il zediñ bere semea; berak samintasunez beterik bere besoetan eskiñi zion Aita Betikoari Jerusalengo tenploan; berak marduldu zuan Egipton ta Nazareten eriotzarako; berak lagundu zion kalbarioko bidean mendi tontorreraño, eta an berak ikusi zuan borreru gogor aiek kurutzean josten zuela Jesus kutuna egur igar bat balitz bezela.

Bai, n. a., Jesusegandik ta Mariagandik jaio giñan graziara ta salbaziora, baño zenbat kosta zitzaion Mariari gure Amatasuna! Esan det bazekiala zertarako jaio zan Jesus, baño jakitetik ikustera gertaera bat bide luzea dago. Guk ere denok dakigu ill biar deguna, baño eskera estutzen ainbesteraño eriotza gure aurrian ikusten degun arte.

Ikusten degunian eliz gizona askenengo laguntasunak ematen dagola gure ama, aita, anaia edo arreba baten aurrian; ikusten dezuenian zuen senar edo emaste, seme edo alaba bat askenengo arnasetan dagola; ikusten dezuenean beren gorputza mai baten gañean luzatua eta illotzik; sentitzen dezuenian badaramatela Eleizaren erregu ta kantu santuakin; orduan sentitzen dezue ostasun bildurgarri bat biotzean; orduan esagutzen dezue zeñ ikaragarria dan eriotza.

Onela gerta zitzaion Mariari ere. Bazekian nola ill biar zuan Jesusek; baño ikusi zuanian lapur biren erdian bere seme laztana, semerik onena ta santuena; ikusi zuanean Jesus gizonaren itxurarik gabe, bere arpegi ederra mallatua zeukala, bere begi gozoak malkoz erreta; bere burua arantzaz josia ta nun deskantzaturik etzeukala bere agonian, urratu zan Mariaren biotz samurra, samindu zan bere anima ezin esan dan añako samintasunarekin.

Iruditu zaitezte, n. k., an dagola Maria kurutzearen oñean zutik ikusten zer gertatzen dan eta aditzen zer esaten dan.

Ikusten du mendia odoldua, aditzen ditu kurutzia inguratzen duen gizon gaistuen farre ta burlak; aditzen ditu kurutze gañetik Jesusek esaten dituan azkenengo itzak, Zeruko maisuak ematen dituan azkenengo lesiuak. Badakizute zer dan oiarzuna? Gizon batek diadar egiten duanean mendi gai' batean edo erreka txuluren batean, oiarzunik badago inguruetan, adituko du erantzuten diola oiarzunak gizonari gizonak itz egin duan gisan.

Bada onela erantzuten zion Mariak ere Jesusen esanari; Mariaren ta Jesusen biotza sentiera batekuak ziran, dotriña batekuak ta Jesusek esaten zuana ura Zan Mariarena ere: Maria zan Jesusen oiarzuna. Jesusek esaten zuan kurutzearen gañetik: Pater, dimitte illis quia nesciunt quid faciunt, ta Mariak erantzuten zuan bere biotzean: dimitte illis quia nesciunt quid faciunt; bai, Aita zerukoa, parkatu zaiozu gizonari, bada eztaki zer egiten duan: baleki zeñ dan kurutzian josi duana, baleki bera sabatziagatik etorri dala lurrera, baleki Jesus illtzean bere betiko zorigaistotasuna firmatzen duana, ez luke egingo: itxua dago gizona, parkatu zaiozu, Jauna: pater dimitte illis.

Jesusek esaten dio kurutziaren gañetik lapur onari: Hodie mecum eris in paradiso: gaur nerekiñ izango zera paradisoan, ta Mariak erantzuten du bere biotzean: bai, Jesusekiñ paradisoan, ori da nik nai dedana, gizonak paradisoan zorioneko izatea; gizonak lapur orrek bezela esagutzea beren errua, beren pekatua, damutzea sasoian salbatuak izan ditezen denak. Nere semiak eta nik sufritu degu asko gure bizitzan, sufritzen degu asko instante onetan: eztedilla alperrikakua izan guk daramagun samintasuna.

Jesusek ikusten du bere Ama kurutzearen oñean zutik, errukitzen da bere Amarekiñ, poztu nai du nolabait, eta Mariaren postasunerako eta mundu guziak jakin dezan, kurutziaren gañetik Jesus Jaungoikuak esaten du: Mulier ecce filius tuus. Emakumea ara or zure semea. Eta Mariaren biotzak erantzuten du: bai, ara emen gizona, nere semea: gizona salbatziagatik asi zaitut, nere Jesus laztana, gizona salbatziagatik eskeñia izan ziñan Jerusalengo tenploan, gizona salbatziagatik lagundu dizut mendi onetara, gizona da gaurdandik aurrera nere semea.

Bañan orretarako galdu biar det Jesus. Zenbat kostatzen zait amatasun berri au! Emen gelditzen zait gizona, baña galtzen zaitut zu, nere erraietan sortutako Jesus; galtzen det Jaungoikoa ta gelditzen zait serbitzaria; galtzen det izaterik santuena ta gelditzen zait pekataria; galtzen det jakituria ta gelditzen zait ezjakiña; galtzen det argitasuna ta gelditzen zait illun itzala; galtzen det gozotasuna ta gelditzen zait samiñ negargarria. O gizona! Ni naiz zure ama, baño zenbat mingostasunez betetzen dan nere biotza zu nigandik jaiotzen zeran ordu onetan!

Ala ere egin bedi Aita Betikoaren borondate santua: ecce filius meus: ara gaurtik aurrera Jesusen ordeazko semea. Beastunez beterik esaten dizut nere Jesus laztana: ill zaite zu, ill nedilla ni naigabez, baño bizi dedilla gizona, salbatu dedilla gizona: ecce filius meus. O. k.! Esagutu zazue zenbat kostatako semiak geran gu Mariarentzat eta errukitu zazue Ama bedeinkatu au, maitatu zazue zuen indar guziekiñ.

Jesusek Mariaren amatasuna erakutzi ondorian, isiltasun bildurgarri baten dago Kalbarioko mendia Zeru goibelaren azpian. Eguskiak gorde du bere argia; illuntasunak bere ego beltzak zabaldu ditu lurraren gañera. Isiltasun onen erdian entzuten du Jesusen diadarra esaten duala: Deus meus, Deus meus, ¿ut quid dereliquisti me? Nere Jaungoikoa, nere Jaungoikoa, zergatik utzi nazu ni? Eta Mariaren biotzak erantzuten du: zergatik utzi dezu bakarrik nere semea? Baña esagutzen det zergatik dan.

Da ikusten dezulako Jesusen gañean gizonaren pekatua, da pekatuari diozun gorrotoagatik. «O nere Jesus laztana! Iru ordu daramaskizu kurutzian josirik; eskuak urratzen zaizkitzu gorputzaren astuntasunarekiñ; oñak ezin due euki gorputzaren pisua; ill biar dezu laster. Zergatik utzi zaituan zeruak diozu? Gizona betiko utzia ta abandonatua izan eztedin. Nai al dezu gizona betiko sorigaistokoa ikusi? Ez, eztezu nai zuk, eztu nai zeruak, eztet nai nik. Il zaite bada zu, Jesus; salba dedilla gizona».

Entenditzen dezue nolakua izango zan Mariaren samiña onela pensatu bear zuanean gizonaren maitasunagatik?

Sitio, jarraitzen du esaten Jesusek kurutzetikan, izugarrizko egarri andi bat dauka: gorputzeko egarria, bada nere estarri ta miñgaña oso legortuak dauzkat; agoniako egarria, zergatik urrian dagoan nere eriotza; baña espirituko egarri andiago bat, animak salbatzeko daukatan egarria: animak, animak neretzat, berdingabeko egarri au kentzeko.

Eta Jesusen esakera oni erantzuten dio Mariaren oiarzunak. Bai, egarri zera, nere jesus kutuna, eta nik egarri ori asetziagatik urtuko nuke nere biotza eta emango nizuke gustora edaten egarri ori asetziagatik, bañan eziñ neike. Sitio; bai, egarri zera ta egarri naiz ni ere: animen egarri andi bat daukat ta egingo det alegiñ guztia animak irabasteko.

Bizi biar badet biziko naiz: Zu, nere Jesus iltzen zeranian, indartuko ditut zure fedean zure ikasle edo apostoluak, ni izango naiz beren ama ta gidaria, ta egingo det alegiña zuretzat animak irabasteko.

Consummatum est, dio azkenean Jesusek: Nere eginkizun dena amaitu det. Gizonaren maitasunagatik artu ditut nere gañean gizonak merezi zituan kastiguak eta sorrak eta den denak pagatu ditut; zeruak bete ditu bere aginduak. Illun eta argiaren artian ainbeste denboran izan dan gerra askendu da, akabatu da; amaitu dira Jaungoiko gezurrezkoak, erori dira bere eleizak.

Nik zapaldu det Satanas; libratu det gizona etsaiaren biatzetatik; kendu det kondenazioko legea; zerua eta lurra, Jaungoikoa ta gizona paketu ditut; Ebak egin zuan gaiztakeria osatu det; Ebaren ordez eman diot munduari ama on bat, nere ama maitia; eztaukat geiago zer egiñik: Consumatum est.— Consumatum est erantzuten du Mariak bere biotzian. Jesusek eta nik munduagatik egin biar genduana eta geiago egin degu: nik eman det nere semea, nere begiak baño geiago maita nuan semea: nere seme Jaungoikoak erakutzi du zeruko dotrina eta ematen du bere bizitza. Zer egin leike geiago? Orain falta da gizonak erantzutia Jaungoikoaren maitasunari.

N a. m.: Ezin neioke pausutik pausura ta itzetik itzera jarraitu Kalbarioko gertaera negargarri oni, gaurko sermoia geiegi luzatu gabe; baño bai nai nuke zuek konsideratzia nolakoa izango zan Mariaren naigabea gertaera arren onduan, esagutu dezazuten zenbat kosta zitzaion gure ama izatea. Eztezue ondo sentituko Mariaren naigabea zuen biotzaren urrian dagon gauza bati begiratu gabe. Orregaitik nai nuke iruditu zaiteztela ipui edo ames bat.

Zeñ seme dezue maitien zuen etxean, gurasoak? Zeñ anaia dezue maitien aditzalle gazteak? Bada irudi zaitezte biar urkatu bear duela zuen seme edo anaia ori, gaizkillerik andiena balitz bezela; urkatu biar duela ez berak erru edo kulparik dualako, ezpada bestien erru edo kulpak pagatziagatik. Zer esango zenduteke orduan?

Zer sentituko zenduteke zuen biotzean? — Bada pentsatu zazue semerik onena, inozentiena ta santuena zala Jesus, pentza zazue ama guztien maitasunak bat eginda baño askozaz geiago ta geiago maitatzen zuala Mariak, eta atera zazue kontu Mariak biotzaren erdian izango zuan beastuna zer izango zan, zeñ neurrrigabea izango zan Mariaren naigabea.

Eztago munduan ama bat, amarik santuena bada ere, bere semea urkamendi batera eramango duanikan bestiak salbatziagatik; baña bai Maria, Mariak eman zuan bere Jesus munduko beste semeak salbatziagatik; Mariak esan zuan bere biotzian: «Ill dedilla Jesus, baña salbatu dedilla gizona».

Zenbat kostako zitzaion emate au? Zenbat kosta zitzaion gure ama izatea? Nolakua zan Mariaren samiña? Nork daki? S. Anselmok dio: Mariaren oñazea martiri guzien oñazeak bat eginda baño andiagoa zala. S. Bernardinok esaten digu: Mariaren naigabea zatitu balitz mundu guziko jentien artian mundu guziko jenteak ilko zirala. Eta nik esango dizuet itxaso zabalaren gasitasun guztiak gozotasunak dirala Mariak biotzean zeuzkan gazitasunen onduan.

Esagutzen dezute oraiñ zenbat kosta zitzaion Mariari gure graziarako jaiotza?

Guazen orain beste gauza batera. Esan detan gertaera au munduan izan zanetik onera egun asko juan dira. Ordutik onera, astu erasi ote diozkagu Mariari Kalbario mendiko saminak, seme on maitagarriak izan ote gera Mariarentzat? Ai, ez! Beste ama guztiak, semien jaiotzan miñez izaten badira ere, jaio ta gero izaten due seme ura beren magalian gozatu ta laztantzeko poza; bañan ez, Mariak eztu izan postasun au.

Bere seme gizonak eztu nai izan Mariaren magalian egon, eztue nai izan Mariaren laztanik. Izan zan Rebeka izeneko emakume bat, bere erraietan senti zituanian Esau ta Jakob seme bikiak burruka, esaten zuana: Zer mesede daukat nik nere erraietan semeak sortuarekiñ? Beste onenbeste esan lezake Mariak: Maitasun bi nituan nere biotzian, Jesusentzako maitasuna ta gizonarentzakoa: maitasun bi abek burruka ibilli ziran nere barruan Kalbarioko mendian; baño, zertarako ainbeste miel ta naigabe neretzako, gizonak aiñ eskergabeak erten badit? Zer aurreratu det nik nere oñazeakiñ, fedea, esperantza ta karidadea añ epelak badira gizon askogan, ainbeste konzienzia ta ainbeste biotz erreko badira griña gaistoen sugarrean? Zer aurreratu det nik kristau asko biziko badira batio santuko jantzi ederra galdurik, pekatuko loikeriakiñ jantzita infernurako estaduan? ¿Quid neces se fuit mihi concipere?

Eta egiaz, n. k., J.K. ainbeste kristau kondenatzen dirala ikustia gauza negar

Joan artikuluen zerrenda osora>