Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Uztapide eta Lazkao Txiki Aizarnan.

Behean irakur litekeen bertso sorta hau, aspaldi xamarrekoa da, eta Aizarnarrei kantatuak direnez ezin utzi hemen aipatu gabe. Bertso kontuetan aditua den Xabier Unanueren eskutik lortu ditut berauek, egoki idatziak eta irakurtzeko zailtasunik gabe. Nik kopiatu ondoren, argitaratu besterik ez dut egiten.

Xabierrek badaki honelako idatzi zaharrak gustuko ditudala Web honetan azaltzeko, beraz eskerrak eman behar Aizarnari egiten dion ekarpen honen gaitik.

Aizarnako plazan egin zuten saio honetako kantariak, Uztapide eta Lazkao Txiki dira. Ezin ziurtatu baina seguru Martiņeneko edo kontzejuko balkoitik kantatuko zituztela, beste saio asko egiten ziren bezala.

Jesus Gaztaņaga apaiz jaunari zor dizkiogu berauek, berak jaso zituen kasete batean, eta tresnari zinta amaitu edo akatsen batengatik hiru bertso falta dira saio honetan.

Bertso hauek, 1963 / 06 / 23an kantatu zituzten, Luistarren egunean eta Aizarnako plazan. Zalea bazara irakurri eta gozatu beraiei entzuten ari bazinen bezala.

Jon Egiguren

===========================================================

Uztapide.

Lanean asi bearko degu

bagerade itzekoak,

ta gu gerade morroi jatorrak

oi diraden antzekoak,

emen diote iya garayak

dirala asitzekoak,

galdetutzen det nola zeraten

Aizarnar biotzekoak,

------------------

Lazkao Txiki

Nere barrenak sentitutzen du

goi arnasaren epela,

anai Luistar bat beste lagunak

inguratzean onera,

pozaren pozez kantura nator

txori oi dan bezela,

ongi etorri eta egun on

Jaungoikoak dizutela,

--------------------

Uztapide

Atzo egin nuen Oyartzundikan

alde onetara abira,

Azpeitiatik buelta emanda

etorri bear zan tokira,

Euskalerrian toki ederrak

asko ikusitzen dira,

baņa txorien gisa ni ere

gustora neure tokira,

---------------------

Lazkao Txiki

Gain maite ontan irauten bai du

goi-arnasaren indarrak,

gazteak ere zintzoak datoz

onak omen dira zarrak,

jakin dedanez elizkizunez

emen ez dira zabarrak,

gaur festa antolatzen diguten

biotzeko Luistarrak,

--------------------

Uztapide

Aurreko aldian San Engrazia

beste aldian Ertxina,

bi mendi oyek ezagutuak

nola nituen antziņa,

nayago nuke, Aizarna, zutik

luzaro egongo baziņa,

-------------------

Lazkao Txiki

Zorioneko gain polit ontan

nork ez luke artuko poz?,

ni orregatik, len entzun-eta

gaurkoan eldu naiz gogoz,

izanez ere landare fiņak

erri onetan badatoz,

zeruak ere gertuagoan

dagola diruri askoz,

----------------------

Uztapide

Lazkaok ere altura badu

baņan Aizarnak geyago,

nik pentsatzen dut zuk emen bizi

ote zenduken naiago,

penik aundiņa dezu onera

ez etortzia lenago,

zerua ere nola daguan

emendikan alderago.

------------------

Lazkao Txiki

Ibilli gabe ezeren berri

ez da jakiten bizitzan,

arrazoi dezu ta pena daukat

inoiz ez naizela izan,

ta lenenguan artutzen naute

beren anai baten gisan,

orrelakua zela jakiņik

lenago elduko nitzan.

-------------------

Uztapide

Zuk badakizu Euskalerriak

nun-nai daukala atsegin,

orregatikan amaika gauza

gaur bai litezke itzegin,

lenago onuntza etorri-ezak

orain ematen dizu miņ,

Aizarna ikusi artian onek

mundua zer zan etzekiņ.

-----------------------

Lazkao Txiki

Gaurtik aurrera nik egingo det

makiņa bat ametseta,

sinista zazu nere gogua

juango dala aseta,

Aizarnaz ez da beņe aztuko

oso atsegiņ zait-eta,

tontor batian daukagu baņa

lore politez beteta.

-----------------------

Uztapide

Ikusitzen du nola daguen

lore politez betia,

zer ote da lore eder baten

bizi izatia?

emen Aizarnan egon liteke

zuk nai zinduzken maitia,

Aizarna ere gustatzen zaizu

bertan gelditu zaitia.

------------------------

(Emen iru bertso galdu ziran tresnaren erruz. Onela jarraitzen du). --------------------------

Uztapide

Berriz erantzun nai banuke”re

eman didazu aukera,

gaur arte Luistar izan zera ta

ortik nai dezu atera,

len esan dezun lore oyekin

ongi konpontzen bazera,

ukatu igual eingo dezu zuk

Luis Santuaren bandera.

----------------------

Kazkao Txiki

Ai, Uztapide, pentsatu zazu

zer datorkidan gogora:

iya pasatzen ez al naiz ari

ni udaberriko lora?

San Luisentzako zartu naiz eta

urtiak dijoaz gora,

alakon baten joan nai nuke

San Franziskoren ondora,

---------------------------

Uztapide

Mundu onetan etortzen dira

zerbait pentsatu biarrak,

denbora joan da gastatzen dira

bai, gorputzeko indarrak,

poz aundirikan ez du izaten

zartuta gizon bakarrak,

bi santutatik bat aukeratu,

biak”e ez dira txarrak.

----------------------

Lazkao Txiki

Bi santu oyek maitatutzia

da nere gogo zabala,

ori betetzen beti izan naiz

zintzoa eta leyala,

baņa batengan joan biar det

iņoiz iņundik al dala,

pentsatzen nago San Luis

nerekin aspertu dala.

---------------------

Uzt. :Puntua jarrita bota biņa edo iruna.

Laz. :azkar egin dezagun ein bear deguna.

Uzt. :oso lan luzia ez da agintzen diguna.

Laz. :eskerrak daukagula sendo osasuna.

------------------------

Laz. :Berriro ontan segi dezagun orduan.

Uzt. :al bada segituko degu urte morduan.

Laz.: zer da Euskalerria ixildutakoan?.

Uzt.: ain mutu egoteko ez dakit zer duan.

-----------------------

Uzt. :Indartu Euskalerriya ta indartu euskera.

Laz.: gu alegingo gera bai, sano bagera.

Uzt.: Propiyo orretarako etorriyak gera

Laz. :Ikasi ba zer egin emendik aurrera.

------------------------

Laz. :Zarrak bezala saya zaitezte gaztiak.

Uzt. :ez dauzkate Aizarnan olako ustiak.

Laz. :aurrari erakutsi senar-emaztiak.

Uzt. :asi dirade erderaz batzuk ez bestiak.

-----------------------

Uzt. :Mendiyetan erdera indartzen ari da.

Laz. Euskalerriyarentzat galera ori da.

Uzt. :baņan oraindik ere basotan bizi da.

Laz. zenbait kaletan berriz gaizki ikasi da.

--------------------------

Laz. :Aizarnan ez daukagu orrelakorikan.

Uzt. :ez dedilla izan iņoiz okerragorikan.

Laz. :emen erderaz ez det entzun jenderikan.

Uzt. :gaizki erakusteko ez det asmorikan.

-----------------------

Uzt. :Bukatu bear degu guk goiz partekua

Laz. :triste aritutzeko ez al da naikoa?

Uzt. :ezta oso gaizki joan orain artekua.

Laz. :gero izango alda sayo obegua.

----------------------

Laz. :Atzo burua ustu oraindik ez bete.

Uzt. :orrek importantzirik ez daduka bate.

Laz. :jendian pozarentzat bada naiko kalte.

Uzt. :goizeko aski da ta arratsaldera arte. .

.

.

Joan artikuluen zerrenda osora>