2009.urteari gainbegirada bat.
Abendua ere badoa aurrera eta urte honek eman behar ziguna eman duela usten dut, urtea igarotzeak beti uzten dizkigu oroitzapen bat edo beste , eta Aizarnan ere utziko zituela pentsatzen dut.
Urteari amaiera ematen dion hil honek, badu bereizitasun bat, Eguna luzatzen hasten zaigu eta gaua moztu, mundua eguzkiari bira berri bat ematera doa, ziklo berri baten hasiera dugu, gizakia egoera honekin jabetzen da eta sentitu ere bai, orregatik ospatzen ditu egun hauek inguruak argi bereziekin apainduta.
Jesusen jaiotza ere urte sasoi honetan ospatzen dugu eta hau irudikatzen duten jaiotza ugari jartzen dira,Elizetan,plazetan. eta etxeko sarreretan. Bi gertakari eta biak ospatzen ditu gure gizarteak, eta ez nolanahi gainera,kantak ere bereziak dira, ikustoki guztiak, janari eta edari bereziekin beteta ikusten ditugu. Aipatu ditugun guzti hauei erregaliak gehitu behar, Olentzerokin hasi eta Errege egunarekin amaitu arte.
Egun hauetan txikiak gozatzen dute gehien bat, eta hauek gozatzen ikustearekin batera dator gurasoen gozamena,krisiaren eraginak ez dezala zapuztu behintzat, ilusioz beteta dauden eguberrietako jai hauek. Badira urte bat edo beste, Udaletxeak Aizarnako plaza dotoretzen duela egun hauetarako eta eskolako haurrak Olentzaro bat geihtzen zuten Udalak duen balkoian plazara begira, bi ekintza hauek egoera berezia sentiarazten zuen , baina eskola plazatik kanpora irten duen honetan, Olentzeroren falta sentitzen da enparantza polit honetan.
Egun hauek bakean ospatzen dira leku gehienetan, guda garaian ere geldi aldiak sinatu izan dira egun hauetarako, Aizarnan ere berdin egin behar dugu. Herri txiki bateko arazoak konpontzeko nahiko egun tentsuak ikusi ditugu urtean zehar elkartearen arazoak direla eta. Elkarren arteko hartu emanak kolokan jartzeraino iritsi gara, Aizarnan kultur elkarte bat egiteko, Udalak nahiko eraikuntza baditu eta arazo honengatik zailak diren hartu emanak okertzeak merezi ote du?. Beste gertakizun batzuk ere ezagutu ditugu urtean zehar, gobernu berriaren osaketa adi-bidez eta Lehendakaria izendatzea, hau lortzeko hartu emanetan Aizarnako politikaria sarritan ikusi dugu komunikabideetan. Orain arteko gobernuek bezala denen gustorik ez du egingo oraingoak ere, baina emaitza onik ez badute lortzen, iritsiko dira beste bozketak bakoitza bere tokian jartzeko.
Gotzain berriaren izendatzea ere aipatu gabe ezin dugu utzi, Aizarnarekin lotura duen gertakizunak kontatzen ari garenez, honek ere Aizarnakoa du bere ama, Potzueta baserrian jaioa eta haurtzaroan baserri honetan egoten zen oporrak pasatzen, beraz Aizarna gogoan izango du oraindik. Aukeraketa honek ere zer esan ugari eman du komunikabideetan. Elizak aukeratu du berak dituen beharretarako, beraz elizaren inguruan dabiltzanak baloratu beharko dute egiten duen lana.
Urtean zehar Aizarnarekin lotura duen albiste eta gertakizunak kontatzen saiatu naiz Abenduko ale honetan, nahiz eta idazteko ahalmen txikia izan,, orain eguberri zoriontsuak eta urte berria ondo igarotzea ospatzen diet Aizarnar guztiei.
Jon Egiguren
Danbolin aldizkariak argitaratua