Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Uda honetako ikuskizunak Aizarnan- 2021

Izurritea dela eta normaltasun osorik gabe igaro dugu aurtengo uda osoa Aizarnan. Egoera honen eraginez ezin izan dira ospatu, ohiturak eskatzen zuen bezala, Amabirjina jaiak. Dena den, ikuskizun politak antolatu dira udan zehar, jende multzo handirik gabe alegia eta beti ere izurriteak eskatzen dituen neurriak hartuta, ez jaiak deitzen diegun ikuskizun hauetan.

Aurtengo egoera iazkoa baino zerbait hobea dela ezin ukatu. Honek eragin du ikuskizun hauek antolatzea, joan den urtean ez baitzegoen ezer antolatzerik.

Haurrek gozatuko zuten gehien bat ikuskizun hauekin. Eta egia esan merezita izango zuten seguruenik, urte osoko ikasketekin amaitu ondoren. Ea egoera zail honetatik irten eta normaltasunera itzultzen garen lehen bait lehen, bitartean zaindu egin behar ahalen egokien.

Jai hauei gainbegirada bat egin eta ez dago azpimarratzeko gauza berezirik, baina argazki batzuk lortu ditut, naiz eta nik nahi baino gutxiago izan. Sega txapelketako irudiak, gehi bideo batzuk jasotzea ere asko gustatzen zait, baina aurten ezin izan dut hurbildu bertara. eta ezin izan ditut jaso.

Jaso ditudan argazki hauekin diaporama txiki bat osatu dut. Nahiko xumea da berau, sega apustuko irudi gutxi baitira bertan. Bere txikitasunean ea nahikoa izaten den, uda honetan Aizarnan egon den giro xumea irudikatzeko. Espero dut hurrengo urtean normaltasun osoarekin ospatzea jaiak.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>