URTE BERRIAN EGOERA BERRIA (2006 )
URTE BERRIAN EGOERA BERRIA
ONGI ETORRI 2006 URTEARI
Ongi etorriarekin batera desio bat eskatzen diot berari, igaro den urtean lortu ez ditugun helburuak lortzea arlo guztietan. Arlo guztietan, bai, baina bereziki bakeari dagokion arloan. Bakea finkatzeko bultzada baten beharrean batago gure herria.
Garapen ekonomiko eta teknologiko handia lortu dugun mendebaleko herria gara eta arazo asko gainditu ditugu azken urteetan, baina bakearena, gure artean oraindik zintzilik daukagun ikasgai da.
Frankismoa bizi eta ezagutu izan degun belaunaldikoak bake hitza askotan entzundakoak gara, baina denok dakigun bezala herriaren parte batek besteari inposatutako bakea zela ezin da ukatu
Gaurko egoeratik hasi eta atzera begirada bat egitean, hauxe da nire burak esaten duena: ditudan urteak eduki eta oraindik ez dudala izan bakeak eta demokraziak, biak batera dituzten baloreak ezagutu eta dastatzeko aukerarik.
Diktaduraren garaia bukatu zela badira 30 urte , hala ere, indarkeria eta esklusio sozialak badira oraindik gure artean.Bakearen baloreak aldiz, hutsune handia duela agerian dago gure gizartean.
Egoera honi buruz ez dago egunik egunkariek zerbair idazten ez dutenik, edo politikariek zerbait esaten ez dutenik,errudunak bilatu nahian. Baina errudunak bilatzeari utzi eta hartu dazagun erruaren parte bat bakoitzak, has gaitezen bide berri bat irekitzen denon artean.
Egoera hau gainditzeko bide berri baten beharra dauka gure gizarteak,bide honetan ez dago zertan uko, eginik bakoitzak dituen helburuei , baina besteak dituenak errespetatzea ezinbestekoa litzateke.
Ezinbestekoa litzateke, baita ere orain arte indarkeriak baztertu eta kaltetu dituen guztiak gizarterako berreskuratzea, eta bidean gilditu diren guztiak aintzat hartzea.Bide berri honen atarian gaudela nahiko nabaria da, eta nire ustez, nondik norakoa ere onartu dute “ibiltari” batzuek.Baina bide honetan bidaiariak denok geranez, zeharkatu dezagun ahalik eta egokien, inor bazterran utzi gabe.
Urte berriak egoera berria eskatzen du, garai egokia lehen pausoak ematen hasteko,nahiz eta ez dakidan lehen pausoa ematea nori dagokion, (alderdi politikoiei, politikariei, Jaurlaritzari, edo beste erakunderen bati). Ziur nago, dena den, gizarteak txaloz hartuko dituela bide honetan emandako pausoak.
Hasi degun urte berri honetan, “ireki dezaiogun leihoa esperantzari” euskal abesti batek dioen bezala, bakearen izpiak sartu daitezen gure herrira
Jon Egiguren
Danbolin aldizkariak argitaratua