Txikito de Aizarna pilotaria
Aizarnako kaskoan jaio, hazi eta hezitakoa zen "Txikito de Aizarna". Beste auzotar asko bezala Gurutze Santuko pareta izan zuen honek ere lehenengo frontoia. Pareta eta zoru koskatsu horretan entrenatzeak izango zuen bai eragina , pilotarako zuen abilezi horretan.
Pilotari, organo jole, koruko abesle eta Aizarnako arazoetan konprometitu zen auzotarra izan zen "Txikito". Azken urteetan Azpeitian bizi zen, baina hala ere ez zegoen ahaztuta Aizarnan, ezagutu dugunok behintzat. Gure artetik joan berria da, eta ez dut nahi garai hau pasatzen utzi, honek zituen baloreei aipamen txiki bat egin gabe.
Aizarnan esku pilotan gehien gailendu den pilotaria izan dela ziurtatu nezakeela usten dut. Nahiz eta profesionala izatera ez iritsi, partida bat edo beste lehiatu zituen behintzat hauekin ere. Bere sasoirik onenean.jakina.
Txikito oso ezaguna izan da lurralde honetako herri askotan, zenbat festa eta lehiaketetan hartu zuen parte batek daki. Pilotari bezala zuzena eta segurua zela esaten dute berarekin lehiatu zutenek.
Urrutira joan gabe Zestoan ere ikustaldi polit ugari egin zituen, batez ere udaran antolatzen ziren partiduetan. Aizarnako Amabirjinetan berriz hutsune handia izaten zen honek jokatzen ez bazuen.
Pilota munduan ezaguna izan dela agerian dago, "GURUTZEAGA pilotalekuak 100 urte" liburuxkan, ere aipatzen dute berau eta pasarte politak kontatu ere bai, beste pilotari handien artean.
Pelotariaz gain Aizarnako organo jole ofiziala izan dela esan beharra daukat. Berau arduratu zen instrumentu honekin elizkizunak alaitzen: meza nagusiak, hiletak edo beste edozein gertaera bazen beti zegoen laguntzeko prest. Itziar bere ilobak lekukoa hartu zuen arte.
Aizarnako organoak duen doinu gozoarekin urte asko egin bazituen elizkizunak alaitzen,beste hainbeste egingo zituen musika tresna hau zaintzen.
Ezkondu zenetik Azpeitian bizi izan zen eta hemen ere jokaera bera izan duela esan beharra daukat. Inguruko herrietan organo jolerik falta bazen beti zegoen horretarako prest eta Ilunpe pilota elkartean ere pilotariak prestatzen lan ugari egin zuen "Txikitok".
Kirolean eta beste arloetan gailendu diren Aizarnarrak aipatzeko ohitura handia dut orri honetan. Horregatik "Txikito de Aizarnari" goraipamen hau, Aizarnan eta Azpeitian egin dituen ekarpenengatik.
Bakean atseden dezala.
Txikito koruko abeslarien zuzendari........................................................ Liburua.
Jon Egiguren