Soldadu Afrikan eta martxa berdea pare-parean.
Joakin Egiguren Aizarnarrak, soldaduskako gorabeherak kontatzen ditu Otsaileko Danbolin aldizkarian.. Aizarnako Agina baserritik lehen aldiz irtengo zuen oporretara seguru asko eta bai luzeak hartu ere, urte osoa etorri gabe pasa zuela esaten du. . Urte osoa Afrikan eta martxa berdea pare-parean,esan errez egiten da, baina Afrikako puntan egoera horretan, neuk ez nuke egon nahi.
Indarrez hartu nahi zuten Sahara 350.000 mila lagun zibil eta 25.000 soldadu Marokoarrek eta jendea tirokatu ezean ez zirela geldituko eta abar, entzuten genituen hemendik. Martxa honen egoera nahiko gogor ikusten zen hemendik
Akordioaren bidez edo bestela bertan behera gelditu zen azkenean martxa hau eta jende asko lasaitu zen orduan.
Urte batzuk geroago Espainiak irten egin zuen lur haietatik. Maroko eta Mauritania arduratzen dira orain lur haietaz.
Jon Egiguren
===========================================================================
JOAKIN EGIGUREN IMAZ ( 60 ) URTE AFRIKAKO PUNTAN MARTXA BERDEAN.
Aizarnako Agina baserriko semeari soldaduska Afrikan egitea tokatu zitzaion. Aurrena Donostiara joan zen petate bila eta handik zortzi egunera Madrilera trenean.
Han egazkina hartu behar baina hegan hasi eta berehala motor bat ondatu omen zitzaion hegazkinari, eta berriz Madrileko aeroportura itzuli behar izan zuten. Ez zen oso hasiera ederra bizian lehenengo aldiz hegazkina hartzen zuenarentzat!. Konponketa batzuk egin eta berriro ekin zioten hegaldiari; hala, Aaiunera iritsi ziren. Saharara.
Bertan bandera juratu eta Villa-Cisneros-era joatea egokitu zitzaion. Jabier Zunzunegi ere hantxen zen, baina hark amaitzear zuen,jada, soldaduska. Zunzunegik esan zion txofer lana ona izaten zela et ahalegintzeko txofer sartzen. Joakinek gida baimena bazuenez, halaxe ibili zen, automobil militarrak gidatzen.
Kanpamenduetara janaria banatzen ibiltzen ziren. Aldi bakoitzan, bizpahiru egun pasatzen zituzten desertuan, kanpamendu batetik besterako bidaian. Gida lanetan bertako pertsonak obiltzen zituzten. Baina kapitaina ez omen zen asko fidatzen bertakoekin. Behin,betiko bidea ez zen batera sartu omen ziren eta kapitainak segituan hartu omen zuen susmo txarra; hiltzeko mehatxua eta dena egin omen zion gidariari.Mehatxuengatik edo bestela, behar zen tokira eta behar bezala oritsi omen ziren.
Joakin iritsi eta 6 hilalbetera, marokoarrek martxa berdea hasi zuten. Beraz, kamioian sartu eta frontera joatea tikatu zitzaion Joakini: Legionarioak joaten ziren aurretik eta gero gu, munizioekin. Espainiako sarjentu asko bidali omen zituzten hara, beraiengana: "negarrez jaisten ziren egazkinetik, zer gertatzen zen galdezka guri".
Putzuetako ura kaltetzen zutenez, marokoarrak urik gabe geratu eta atzera egin behar izan omen zuten. Borrokan, aurrez aurre ez omen ziren ibili. Tenperatura ikaragarriak eta egarria zela-eta sufritzen sufritzen omen zuten gehien bat: "Gauetan,hemengo iturriekin egiten nuen amets".
Euskaldun guztiak elkarrekin ibiltzen omen ziren, Irungoak,Gazteizkoak,ondarrutarrak ... Guztira urtebete pasa zuen soldaduskan. Urtebete etxera itzuli gabe, handik bisitan etorri eta berriro bueltatzea oso garesti irteten zen eta.
Amaiur Aristi Arregi
Danbolin aldizkariak argitaratua.