Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Sinadura bilketa Aizarnan

Aitzbarna Kultur Elkarteak eta Guraso Elkarteak idatzi bat kaleratu dute Elkartearen arazoa konpondu nahian. Sinadura bilketa egiteko beste orri bat ere badu itsasita. Orain arte egin diren pausoak data eta guzti azaltzen dira bertan eta urtarrileko Udal Batzarrean tratatzeko proposamen batzuk ere bai.

Bi eraikuntza handi ikusten ditut herriko plazan, bata elizarena eta bestea udaletxearena. Gaur egun biek ere ez die ematen zerbitzurik herriari.Urte osoa igaro dugu Elkartea gora eta Elkartea bera, baina irtenbiderik ez diogu eman arazoari.

Udaletxearen eraikuntza

Elizaren eraikuntza

Bi eraikuntza hauek altxor handi bat dira Aizarna bezalako herri txiki baterako,baina batere probetxurik atera ezean zertarako?

Udal hauteskundeak gainean dira, legealdi berri bat ere bai, aurretik ez bada konpontzen ea beste legealdi berriak zer konponbide ekartzen digun herrira.

Jarraian azaltzen dut argitaratutako orria.

Jon Egiguren

-------------------------------------------------------------------

2007-09-08 Erretore etxeko proiektua aurkezten du Prontxiok ahoz Elkartean: etxea barrutik hustu, altuera gehiago eman eta beheko solairuan apaizarentzat etxea eta elizaren beharretarako lokalak. Beste bi solairuetan bina etxe bizitza. Elkarteari sotoa eskeintzen dio.

Elkarteak ez du begi onez ikusten parroki etxea pribatizatzea eta herritarrei jakin arazten die. Herrian firma bilketa egiten da erretore etxea Kultur Etxea proposatuz. % 80sinatzen du eta emaitzen berri ematen zaie Prontxiori,herritarrei eta Udaletxeari.

2009-02-18 Prontxiok idatzi bat bidaltzen dio Elkarteari sukaldean obekuntza batzuk egin direla aitzakiatzat hartuz eta auzitegira jotzea erabakitzen du Elkartea Erretore etxetik kanporatzeko.

2009-7-9 Epaiketa. Elkartea ez zen aurkeztu arazoa konpontzeko elkarizketa dela sinesten duelako.

2009-07-24 Gotzaindegiko ordezkariarekin bilera lortzen da. Elkarteko ordezkariak, abokatuakAlkatea.Elkarrizketa prozesua hastea eta sentenzia ez exekutatzea eskatzen zaio. Etxebizitzen kontua ez dela egia esaten zaigu.Beheko solairua eta goikoa edo beronen erdia parrokiaren beharretarako behar dituztela. Gaineraznkoa ikusiko dutela.

2009-10-29 Aizarna.com-en Eliztar batzuk euren iritzia ematen dute Aizarnan bizi den egoerari buruz. Aldi berean , garbi esaten dute Erretore etxean Parrokiarako lokalak, Kultur elkartea eta Elkartea nahi dituztela.

2010-03-12 Elkartea ixten du ertzainak.

2010-03-24 Prontxio eta juntakideekin bilera :Etxebizitzak egitea ez dela inoiz planteatu esan ziguten. Beheko solairua eta goikoaren erdia parrokiarentzat eta beste erdia Udalarekin negoziatuko zutela, esan zigun Prontxiok.

Elkartea irekitzea eskatzen zaie baina eskaera ez da aintzakotzat hartzen 2010-04-19 Hitzarmen bat adostea proposatzen dio Udalak Gotzaindegiari eta, besteak beste , errenta ordaintzeko prest legokeela jakinarazten dio.

2010-06-30 Alkateak Gotzaindegiko ordezkariekin bilera egiten du.Udalak gotzindegiaren eta parrokiaren jabetza duten eraikuntzekin auzoz-auzo azterketa egitea proposatuz.

2010-10-13 Gotzindegiak errentarik ez duela onartuko eta berehala aurkestuko dute Erretore etxean egin nahi denaren aurreproiektua".

2010-Azaroa Gotzaindegiak aurreproiektu izan nahi duen lau plano aurkezten ditu Udaletxean , 2007ko datarekin. Eta askotan ukatu arren ,etxe bizitzak egiteko asmoa azaltzen dute.

2010-12-14 Hirigintzako batzordean plano hauek aztertzen dira. Beheko solairuan etxe bizitza bat eta lokal batzuk. 1 eta 2 .solairuan hiru etxe bizitza (duplex).

Aitzbarna Elkarteko eta Guraso Elkarteko ordezkariak zera adierazten dute :

Partidu politiko bakoitzarekin elkarrizketatzea, gaiari buruzko iritziak eman ahal izateko eta egon daitezken zalantzak argitu asmoz.

Urtarrileko Udal Batzan gai hau tratatua izatea.

Parroki etxea " eraikuntza dotazional" gisa izendatzea udalaren aldetik. (honek esku pribatuetara pasatzea galaraziko luke)

AITZBARNA ELKARTEA-------------------GURASO ELKARTEA

Joan artikuluen zerrenda osora>