AIZARNAKO SOINUJOLEA
Joxe Mendizabal soinu jolearen eguneroko bizimoduaren berri azaltzen digu egunkari batek orrialde osoan.
Aizarnan egin zieten erreportajea, hirurogehita bost urte zituenean. Baina hemen azaltzen dituenez gain, zaletasun gehiago ere oso ezagunak dira herrian: segarako zuena adibidez. Ehiztaria eta oso animali zalea, gainera.
Bizi modu xumea eramaten ezagutu dugu, umiltasunez betea. Beti bere buruaren jabe zela agerian jartzen saiatzen zen, ez zen inoren laguntza hartu zalea.
Herrian bizi zen artean denak maite zuten, eta taberna bazterrean jendeak txantxa ugari egiten zuen berarekin, baina jarrera hau gustoko zuen berak.
Gaur egun Zestoako zaharren egoitzan bizi da gure Joxe Mendizabal.
Jon Egiguren
_____________________________________________________________________
JOXE MENDIZABAL AIZARNAKO SOINUJOLEA.
Egunero, ohetik jeiki bazain laster, Joxe Mendizabal Aizarnako Joxe, bere soinu bildumatxoa ikustera abiatzenda. Bospasei soinu dauzka, batzuk oso prezio onekoak gainera Soinu bat aukeratu eta, etxetik atera eta herrenka-- makila baten laguntzaz baliatu behar du ibiltzeko-- tabernara doa.
Tabernan nahikoa jende bildu dela ikusten duenean, magnetofoi handi bat atera, trikitixa zinta bat sartu eta < plai> plai izeneko botoia sakatzen du Aldi berean, plantak eginez, atzaparrak teklen gainean ahal bezala dantzan jartzen ditu.
Baina magnetofoiaren musika eta teklen gaineko eskuak espetakuluaren parte bat baizik ez da, garrantzitsuena, seguru Joxeren aurpegia baita.
Joxeren aurpegia ikusita, ez da dudarik gelditzen: bene-benetako musikoa da, akorderik xumeena ere gozatzen dakien horietakoa.
Musika ikasketarik ez duenez
Kontua da tabernako guztiak animatzea lortu duela. Pieza bat bukatu eta berehala, txaloak eta animo-oihuak entzuten dira nonahi. Jendea
Noizbait, pieza bukatu baino lehen, itzali du magnetofoia. “Gaur ez naiz behar bezala jotzen ari”dioeta jendeari barkamena eskatuko balio bezala zera gaineratzen du,”azken egunotan belarriko minez nabil eta”.
Geldiunea aprobetxatzen dugu Joxeren zenbait berri biltzeko...Dagoeneko hamar urte ditu soinua jotzen Aizarnan, baina “ikasi—berak dion bezala -,orain dela hogei urte” ikasi omen zuen Bizkaian.
Lehen artzaia zen, baina herrenka dabilenez geroztik ez du ardirik zaintzen. Azken urteotan bere soinuak bakarrik zaintzen ditu.Soinuek baizik ez omen dute kezkatzen, inguratzen duena ikusirik...herrikoek segurtatzen dutenez, bere etxea desastre hutsa da eta orain dela zenbait urte, anaia istripuz hil zitzaionean, parrokiak egin behar izan zizkion paperak indemnizazioa kobratzeko, zeren eta berak ez omen zuen ezer jakin nahi.
Soinuak kontu handiz laztantzen ditu eta, tabernan jotzen ari denean ere , noizean behin atxedenalditxo bat hartu, zapia poltsikotik atera eta soinu gainetik pasatzen dio...”komeni zaio, izerdituta dago eta”, dkio Joxek serio- serio. Berak bakarrik ikutzen ditu soinuak, jotzen ez dakien norbaitek berehala izorra dezake eta”.
Soinu onak omen dauzka, prezio onekoak behintzat.”Noizbait, bat edo beste etorri zait soinu bat erosi nahian--dio Aizarnako Joxek -.Diru asko eskaini izan didate, baina nik beti ezetz esaten du”.
Atsedenalditxoa bukatu da. Joxek berriro ere sakatu du “plai” izeneko botoia eta trikitixa aurrera doa ...aspertu arte.Eta arratsaldean, gehiago ; eta bihar gehiago , eta etzi, eta etzidamu.
Egin egunkariak argitaratua.