Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Santa Engraziako erloju zaharberritze taldeak egindako lanak

Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko lantaldeak egindako lanak

2016ko iraila – 2018ko uztaila

Jardueren amaierako agiria

-Bi urteko jardueren deskribapen laburra

-Jardueren amaierako akta

-Diru kontuak

-Txosten teknikoa (aparteko dokumentua)

Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko lantaldeak egindako lanak

2016ko iraila-2018ko uztaila

Bukaerako txosten laburtua

Duela ia bi urte, 2016ko irailean, sortu zen Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko lantaldea. Hasieran erlojua eguneratzea behar zuena askoz proiektu zabalagoa bilakatu zen denborarekin. Erlojua berritzeaz gain ermitaren inguruko hainbat berritze-lan ere hartu zituen bere gain lantaldeak.

Urtebete inguruko epean lanak amaitu baziren ere, lantaldeak beste urtebetean hainbat lan eta mantentzerekin jarraitzeko ardura hartu zuen.

Hona hemen, ia bi urte horietan lantaldeak egin dituen lanen laburpena.

Santa Engraziako erlojua zaharberritzea

Erlojua 2016ko irailean desmuntatu egin zen piezaz pieza. Pieza guztien krokisak egin ziren, eta berritu beharreko piezak berritu. Garbiketa eta txukuntze sakon bat ere egin zitzaion.

Pisuak jasotzeko sistema automatikoa jarri zitzaion erlojuari, 2017ko urtearen lehen erdian. 2017ko uztailaren 2an, erlojua berriro ermitan kokatuta, erlojuaren zaharberritzea ospatzeko ekitaldia antolatu zen.

Xehetasun gehiagorako ikusi “Txosten teknikoa”.

Erlojuaren kokapena

Erlojua bi metro eta erdi inguruko altueran kokatu zuten 1914an; halaxe egon zen 2016ko irailera arte. Zaharberritzearen ondoren, giltza automatikoki emango zaionez, erlojuaren pisuek ez dute beharko ibiltarte bereziki handirik. Horregatik, erlojua ermitaren zoruan kokatuta dago, jendeak eroso ikusteko moduan.

Ermitan egindako konponketak

Teilatuan, bereziki kanpandorre inguruan egin dira berrikuntzak: itoginak kentzeko lanak, kanpandorrea bera eta kanpaiaren euskarria gogortzea eta finkatzea, kanpaia jotzeko mailuaren euskarria ere berria egin zen. Teilatuko azken konponketak 2018ko apirilean egin dira.

Barrualdean ere txukuntze lan batzuk egin dira: erlojuaren kokapen-txokoa erabat berritu, aurrealdea pintatu, zoruaren zati bat berritu, santuen irudiak garbitu eta txukundu, sarrerako atea bernizatu, etab. Azken txukuntze lanak uztailaren 12an egin dira.

Tximistorratza

Tximistorratz berria jarri zaio ermitari. Teilatuan eta kanpandorrean instalazio berria egin da. Kobrezko kablea luzatzeko, berriz 1975ean luzatutako kablea baliatu da. Dena dela, bukaeran, lehengoaz gain, lur -konexioko beste pika batzuk sartu dira. Xehetasun gehiagorako, ikusi “Txosten teknikoa” (128-140 or.).

Argindarraren hargunea

1980ko hamarkadan jarritako argindarraren hargunean moldaketa batzuk egin dira. Argindarraren kablea zuzenean ermitaren hormara zihoan, eta horman bertan kokatuta zegoen kontagailuaren kaxa ere. Kablearen azken metroak lurperatu eta kanpoko hormako kaxa aldatu egin da, ermitaren horma garbi utziz.

Bentatik ermitarako bidea eta ermita ingurua txukuntzea

Bentatik ermitara bitarteko bidea nahiko itxita egon da azken urteetan, zaindu gabe. Baina azken bi urteetan txukundu on bat eman zaio. Gauza bera egin da ermitaren inguruarekin eta kanpoaldearekin.

Santa Engraziari buruzko informazioa

Panel informatiboa ermitan bertan kokatu da eta informazio orokorra zestoa.eus atarian:

http://www.zestoa.eus/eu/santa-engraziako-ermita

Diru-kontuak

(I kusi eranskina) Zestoan,2018ko uztaila

Santa Engraziako erlojua zaharberritzeak eragindako lanen amaiera Lantaldeak hartutako konpromisoen ondorena

2018ko uztailaren 17ko bilera Zestoako udaletxean

Bileran elkartuak:

Udal ordezkariak: Josetxo Mendizabal (alkatea), Gorka Unanue (hirigintzako batzordeburua), Irati Peńagarikano (udal aparejadorea), Fernando Arzallus (kultur teknikaria)

Eliz ordezkaria: Koldo Intxausti (herriko apaiza)

Erlojua zaharberritzeko lantaldetik: Jon Egiguren, Jexus Illarramendi, Xanti Zabala, Manuel Arregi

Duela ia bi urte, 2016ko irailean, sortu zen Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko lantaldea. Hasieran erlojua eguneratzea behar zuena askoz proiektu zabalagoa bilakatu zen denborarekin. Erlojua berritzeaz gain ermitaren inguruko hainbat berritze-lan ere hartu zituen bere gain lantaldeak.

Urtebete inguruko epean lanak amaitu baziren ere, lantaldeak beste urtebetean hainbat lan eta mantentzerekin jarraitzeko ardura hartu zuen. Epe hori beteta, lantaldearen ekinari amaiera emateko garaia iritsi da.

Horrela, bileran hainbat puntu landu dira.

2017ko abuztuaren 29ko txostena berrikusi

Osatu den ala ez egiaztatu:

Ermitaren inguruko informazioa. Panel informatiboa ermitan bertan kokatuta dago eta informazio orokorra zestoa.eus atarian:

http://www.zestoa.eus/eu/santa-engraziako-ermita

Diru-kontuak. Besteak beste, 1.951,57 euroko okerra zegoen, Aldunditik aurreikusitakoa baino gutxiago jaso zelako. Udala Elizarekin konpontzekotan gelditu zen.

Mantentze-lanak

Erlojua. 2017ko urte amaiera bitartean izan zituen arazotxoak konpondu ziren. Oso ondo ari da funtzionatzen.

Erlojuaren kontrol zerrenda (checklist). Xabier Alvarez gelditu zen kontrol zerrenda bideratzekotan.

Bentatik ermitarako bidea eta ermita ingurua txukuntzea. 2018ko apirilaren 18an eta uztailaren 11n egin dira azken txukuntzeak.

Ermita barrua txukuntzea. 2018ko apirilean 20an eta uztailaren 12an egin dira azken txukuntzeak. Atea ere bernizatu da.

Ermitaren teilatua. 2017ko abenduan teilak mugitu, eta itoginak agertu ziren; hurrengo apirilean konpondu zen erabat teilatua.

Txostenak

Ekonomikoa. Gastuen balantzea egina dago.

Jardueren kronika edo bukaerako txostena. Lantaldeak, hartutako konpromisoa bukatutzat emanda, orain egingo du azken bi urte hauetan egin diren lanen zerrenda eta horren inguruan sortu den informazio eta txostenen bilduma, oinarri-oinarrizko deskribapenarekin.

Txosten teknikoa. Xabier Alvarez gelditu zen bideratzekotan

Aurrera begira hartzeko ardurak

Mantentze-lanak

Erlojuari jarraipena. Ermitaren eta erlojuaren jabetza Elizari dagokio; beraz, haren ardura da erlojuaren mantenua. Dena dela, Jon Egiguren prest azaldu da jarraipena egiteko; besteak beste, matxuraren berri ematen duten telefono-deiak jasotzen jarraituko du. Sor daitekeen matxura erraz konpontzeko modurik ez balitz, tekniko bati deituko zaio.

Erloju-itxituraren giltzak. Orain arte bezala jarraituko du.

Tximistorratza mantentzea. Elizari dagokio. Udalerriko beste elizekin batera bideratuko du. Bi urtetik behin edo, egin behar izaten omen da azterketa.

Argindarra. Ermitan sistema trifasikoa jarri zen 1980ko hamarkadan; gaur egun nahikoa da monofasikoa.

Teilatua. Teilak gelditzen dira oraindik. Joxemari Azpeitiaren ardurapean daude.

Ermita barrua txukuntzea. Horren ardura Elizak berrartuko du.

Ermita ingurua eta bentatik ermitarako bidea txukuntzea. Lantaldeari lan dezentea eman dio zeregin horrek azken bi urte inguru hauetan. Orain bazterrak txukun daude eta hala jarraitzea nahiko litzateke. Horren ardura udalari ote dagokion aipatzen da. Hori hala izatekotan udalak hartu beharko luke erabakia. Hainbat komentario egin da gaiaren inguruan... Ez da erabaki finkorik hartu.

Lantaldearen jarduerak iraun duen garaiko balorazioa

Balorazio orokorra egiterakoan, eta emaitzei begiratuta oso ona izan dela esan daiteke. Emaitzak agerian daude: geldirik zegoen erlojua martxan jarri da eta horrek sortutako dinamikak Santa Engraziako ermitaren inguruko hainbat hobetze, txukuntze eta egokitzapen ekarri ditu.

Hala ere, funtzionamendu aldetik hainbat zalantza izan direla aipatu da. Proiektua pixkanaka osatzen joan izan da eta horrek zalantza batzuk sortu izan ditu. Ermitaren jabetzaren ingurukoak ere ez ditugu garbi eduki eta erakundeen (Udala/Eliza) zeregina ere ez dugu garbi garatu proiektu osoan.

Lantaldeak proiektua burutu bitartean izan dituen gora-beherak ere aipatu dira eta bide honetan izan dituen akats guztiak eranskin batean jasota gelditu dira nahi duenak irakurri.

Zestoan, 2018ko uztaila

Lanen amaiera

Honenbestez, hasieratik ia bi urte pasatu ondoren, 2016ko irailean sortu zen Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko lantaldearen eginkizuna amaitutzat ematen da. Ia bi urtean egin diren lanen ardura utzi egiten du lantaldeak.

Lantaldearen nahia etorkizuneko lanen ardura Elizak eta Udalak berriro hartzea izango litzateke.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>