San Juantxo ermitako gastu eta diru sarrerak.
Ezer baino lehen argitu beharra daukat, ermita honen inguruko idatzietan, Alejandrino Iruretaren margoak San Juan de Dios irudikatzen duela idatzi dudala. Gaizki nengoen, San Juan Bautista irudikatzen du. Nire akatsa izan da, ikonografiari hobeto begiratu ondoren, zuzendu ditut akatsak. Barkatu.....
Jarraian esan behar,San Juantxo ermita txukuntzen jardun den taldeak argitaratu dituela gastu eta diru sarrerak. Egin diren gastuak hauek izan dira, 3639,96 Euro eta esku lana auzolanean egin dute.
Gastu hauei aurre egiteko bailarako jendearen diru-ekarpena handiagoa izan da 3.820 euro jaso dituzte, beraz 180euro gelditzen dira ermitarako.
Argazkian ikusten dira gastu eta diru sarrerak, gehi lan taldea, nahi duenak begiratu bat egin.
Jon Egiguren